Kortezubi
Kortezubi Bizkaiko iparraldean eta Busturialdea eskualdean dagoen udalerri euskalduna da. Oka ibaiaren ekialdean kokaturik dago.
Kortezubi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Kortezubiko Santimami baseliza. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Busturialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Kortezubi | ||||||||||
Alkatea | Karmele Enbeita Ozamiz (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48315 | ||||||||||
INE kodea | 48907 | ||||||||||
Herritarra | kortezubitar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°20′27″N 2°39′18″W | ||||||||||
Azalera | 12,0 km² | ||||||||||
Garaiera | - metro | ||||||||||
Distantzia | 37 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 440 (2023) −1 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 36,67 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 19,95 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 18,28 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 51,02 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,63 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % -1,43 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,11 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 89,41 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 81.7 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.kortezubi.net |
440 biztanle zituen 2016. urtean.
Geografia
Mugakideak
Iparraldean Gautegiz-Arteagako udalerriarekin egiten du muga, mendebaldean Oka ibaiarekin, ekialdean Ereño udalerriarekin, eta hegoaldean Nabarniz udalerriarekin.
Auzoak
- Barrutia
- Basondo
- Elorriaga-Santa Ana
- Enderika (herrigunea)
- Oma
- Terlegiz
Demografia
Kortezubiko biztanleria |
---|
Politika
2019ko udal hauteskundeak
2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Kortezubiko alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Karmele Enbeita Ozamiz da.
Kortezubiko udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26 |
2015 maiatzaren 24 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 7 |
4 / 7 |
|||
EH Bildu | 3 / 7 |
3 / 7 |
|||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Euskara
Kortezubiko euskara bizkaieraren aldaera bat da, tarteko hizkeran[6] kokatzen den Busturialdeko euskara[7][5]. Herrian euskaldunak dira %89,4 eta euskararen erabilera %74,7 da.
Ondasun nabarmenak[8][9]
Omako basoa
Oma auzoan Agustin Ibarrolak egindako "Baso margotua" dago. Izan ere, artista bizkaitarrak hango pinudia margotu zuen forma abstraktuak eta begi-efektuak sortuz.
Santimamiñe
Santimamiñeko kobazuloak udalerri honetan daude, Ereñoko mugan.
Done Jakue Apostoluaren eliza
XVI. mendekoa, Enderika auzoan.
San Millan baseliza
XVII. mendekoa, Idokiliz auzunean dago.
Andikoetxe baserria
XV-XVI. mendekoa, Oma auzoan dago.
Beaskoetxe baserria
XV-XVI. mendekoa, Oma auzoan dago.
Enderika Haundi baserria
Enderika Haundi baserria Kortezubiko Enderika auzoan dagoen baserria da. 2003an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Etxandi baserria
Etxandi baserria Terlegiz auzoan dagoen baserria da. 2003an Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Olakua baserria
XV-XVI. mendekoa, Oma auzoan dago.
Bolinzulo errotak
XVIII. mendeko bi ur-errota, biak Oma auzoan.
Errotabarri
XVIII. mendeko ur-errota, Oma auzoan.
Olakoerrota
XIV. mendeko burdinola hidaulikoa, Oma auzoan.
Kortezubitarrak
- Federico Etxabe (1960-), txirrindularia.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Gernikako bonbardaketako kontu ugari - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).
- «Kortezubi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
- "Kortezubi", Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistema.
- "Ondarea", Kortezubiko Udala.
Ikus, gainera
- Bizkaiko udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |