Korsikako historia

Korsikako historian aipatzekoa da uharteak zenbait estaturengandik jasan duen kolonizazioa.

Korsikako antzinako herriak

K.a. 6000 urteko giza aztarnak aurkitu dira Korsikan. Feniziarrak eta kartagotarrak egon ondoren, erromatarrak bertara heldu (K.a. 221) eta Sardinia-Korsika uharteek osatutako probintzia eratu zuten. Erbestera bidalitako zigortuentzako uharte bihurtu zen K.a. I. mendean.

Erromako Inperioaren ondoan, herri germaniarrek eta bizantziarrek eraso zioten Korsikari eta Erromako Aita Santuen manupean geratu zen lombardiarren konkistaren ondoren (725). 1077an Pisako hiriaren eskuetara igaro zen eta 1284an hasi zen genovatarren kolonizazioa.

Korsika, 1730

Kartsu borrokatu ziren korsikarrak genovatarren aurka mendeetan zehar eta Frantziako koroaren laguntza eskatu zuten egiteko horretan XVI. mendetik aurrera. 1729. urtean berrogei urteko gerra luze bat piztu zen Korsikan, genovatarrak eta Austriako enperadorea alde batetik eta Frantziako koroa eta korsikarrak bestetik. 1768an Frantziari saldu zion Genovak uhartea eta amarruz eta bertako familia batzuen saldukeriez (Bonaparte familia tarteko) baliatu zen Frantzia 1769. urtean uharteaz jabetzeko.

Frantziako Iraultzaren garaian, Ingalaterrako koroak lagundu zien abertzaleei eta etengabe jardun zuten talde gerrillariek XIX. mendeko lehen hamarkadetan. 1943an, Ipar Afrikako frantses gudarostea jabetu zen, makiek lagunduta, nazien esku zegoen.

1960. urtetik aurrera Aljeriatik zetozen pied-noir edo kolono frantses asko egokitu zen Korsikan. Egitura erdi-kolonial baten mendean eduki du Frantziako estatuak Korsika betidanik; turismo-lur bihurtu dute frantsesek uhartea eta korsikar askok emigrazio bidea beste erremediorik ez du izan luzaroan.

1976tik aurrera areagotu ziren korsikar abertzaleen ekintzak eta 1982an autonomia estatus berezi bat onartu zion Frantziako estatuak Korsikari.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.