Korrontzi

Korrontzi 2004. urtean Mungian (Bizkaia) sortutako folk taldea da. Agus Barandiaran eta Mikel Romero izan ziren taldearen sortzaileak. Taldearen helburua izan da Euskal Herriko musika tradizionalari gaur egungo ikuspuntua ematea.

Korrontzi
Datuak
JatorriaMaruri (Bizkaia)
Musika motaFolk
Instrumentuaktrikitia
Urteak2004 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Baga-Biga, Nubenegra
Taldekideak
Agus Barandiaran
Alberto Rodriguez
Kike Mora
Ander Hurtado de Saratxo
Cesar Ibarretxe
Informazio gehigarria
MySpace: korrontzi Badok: korrontzi Musicbrainz: c6194ea7-e485-416c-a94a-ea70af55d751 Songkick: 426004 Discogs: 4178792 Musikasten: korrontzi Edit the value on Wikidata

2006an, lehen diskoa plazaratu zuten Madrilgo Nubenegra zigiluarekin. Diska kaleratzearekin batera, musika munduko kritika eta laudorio ugari jaso zituzten, baita sari batzuk ere. Hala nola, Navelgasko (Asturias) 2006ko txapelketako Espainiako talderik onenaren saria lortu zuten. Honez gain, Malagan burutzen den Eurofolk jaialdiko folk talde internazional onenaren saria eskuratu zuten 2008an.

Horren ostean, beren bigarren diskoa kaleratu zuten: Getxo, Getxoko folk jaialdiko kontzertu baten zuzenekoa. Kontzertu horretako irudiak DVD batean datoz, eta audioa, berriz, CD batean.

Taldekideak

  • Agus Barandiaran: trikitia eta ahotsa.
  • Alberto Rodriguez: gitarra eta mandolina.
  • Kike Mora: baxua eta kontrabaxua.
  • Ander Hurtado de Saratxo: bateria eta perkusioa.
  • Cesar Ibarretxe: soinu teknikaria.

Diskoak

  • Korrontzi (2006, Nubenegra). CDa.
  • Getxo (2008, Baga-Biga). CDa eta DVDa.
  • Infernuko Hauspoa (2010, Baga-Biga). DVDa eta liburua.
  • Tradition 2.1 (2013, Baga-Biga). CDa, DVDa eta liburua.
  • Symphonic Bilbon (2014, Baga-Biga). Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera. CDa, DVDa eta liburua.[1][2]
  • Korrontzi dantzan (2015, Baga-Biga)[3]
  • Korrontzi Benefic (2016, Baga-Biga)[4]
  • Koplariak (2020, Elkar)[5]
  • Aita Mari: Bidaia musikala urrutiko uretara (2021, Elkar)[6]

Erreferentziak

  1. Saioa Alkaiza Guallar, «Sustraietarainoko sinfoniak», Berria, 2014-12-04
  2. Andrés Portero, «Korrontzi recoge en un DVD-CD el concierto de Aste Nagusia», Deia, 2014-12-04
  3. «Badok» Badok (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  4. «Korrontzi Benefic» badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  5. «Koplariak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  6. «Aita Mari : bidaia musikala urrutiko uretara» badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.