Korres

Korres[1] Arabako ekialdeko herri bat da, Mendialdea eskualdekoa, Arraia-Maeztu udalerrikoa. Itsas mailatik 709 metro gorago dago. 2007ko erroldan, 25 biztanle zituen.

Korres
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaArraia-Maeztu
Administrazioa
Posta kodea01129
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°41′53″N 2°26′00″W
Demografia
Biztanleria31 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Korres Izkiko natura parkearen barruan dago, eta herria ohiko abiapuntua da Soila (993 m) eta Muela (1.055 m) mendietara igotzeko.

Historia

Gaztela eta Nafarroako Erresumaren arteko mugan zegoenez, Portiellako gaztelua edo Mairuena eraiki zuten, Erdi Aroko guduen lekuko.

Borroka haiek amaiturik, 1204an Gaztelako Alfontso X.a Jakituna erregeak herriari foruak eman zizkion. Ondorengo mendeetan, Korresen jabetza Gaonatarrena izan zen lehenik, Lazkanotarrena ondoren, eta Valmedianoko Markesarena azkenik. XVII. mendean bertoko zenbait emakume sorgin salatu zuten.

1960ko hamarkadan utzi zion udalerri independentea izateari.

Demografia

Korresko biztanleria
20002001200220032004200520062007
3534312825242425

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
18MaeztuDurruma KanpezuKorresErroetaErroitegiSabandoIbisateAreatzaMusituZekuianoAletxaElortzaApilaizMaeztu

Ekonomia

Jarduera tradizionalak abeltzaintza eta ikazkintza izan dira, baina XX. mendearen hasieran San Ildefonsoko meategian asfalto ustiatzeari ekin zioten, eta argindarra sortzeko presa bat ere eraiki zuten herrian.

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Korres, Arraia-Maeztuko Udalaren webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.