Koroliov

Koroliov (errusieraz: Королёв) Moskuko oblasteko industria hiri bat da, sobietar eta errusiar espazioaren esplorazioaren sorgunetzat ezaguna.[1] 2010eko erroldaren arabera 183.402 biztanle zituen, eta horrenbestez zientzia hiririk handiena zen. 2018an 220.000 biztanletik gora zituen.

Koroliov
Королёв
hiri/herria
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Moskuko oblasta
Hiri okrugaKorolyov Urban Okrug
AlkateaQ4498833 Itzuli
Izen ofizialaКоролёв
Калининград
Калининский
Jatorrizko izenaКоролёв
Posta kodea141070–141080
Geografia
Koordenatuak55°55′N 37°49′E
Map
Azalera55.47 km²
Altuera160 m
Demografia
Biztanleria221.797 (2017)
0 (2017)
Dentsitatea3.998,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1938ko abenduaren 26a
Telefono aurrizkia495, 496, 498, 499
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakZhukovsky (en) Itzuli
Hizkuntza ofizialaerrusiera
korolev.ru

1938 eta 1996 bitartean Kaliningrad (errusieraz: Калинингра6д) izenez ezaguna, tankeen aurkako eta aireko defentsarako sobietar armagintzaren hiria izan zen. 1946an, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, artilleria-fabrika eraberritu zuten suziriak, espazio-anezkak eta espazio-ontziak eraikitzeko. Sergei Koroliov sobietar ingeniari eta akademikoak zuzendu zituen zaharberritze-lanak. Sergei Koroliov berak irudikatu, gauzatu eta zuzendu zuen Sobietar Batasuneko espazio programa. Vostok espazio ontzia garatzen ari zirenean, fabrikak RKK Energia izena hartu zuen.

Roscosmosen Misioen Kontrol Zentroa ere Koroliov hirian dago. Gaur egun misioen kontrola deszentralizatuta dago segurtasun-arrazoiak direla medio, eta Errusiako hainbat tokitatik egiten da. Hala ere, hori da Koroliovekoa da egoitzarik historikoena.

1996an hiriak Koroliov izena hartu zuen Sergei Korolioven omenez, sobietar espazio programaren aita, 1966an hildakoa. 1997az geroztik Koroliovek Nazioarteko Espazio Olinpiadak izeneko lehiaketa antolatzen du urtero gazteen artean espazioaren ikerketa sustatzeko.

Hiri senidetuak

Koroliov ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.