Koroatzea
Koroatzea Gasteizko (Araba) auzoa da. Alde Zaharraren ipar-mendebaldean dago. Iparraldetik hasita eta erlojuaren orratzen norantzan, mugakide ditu Pilar, Zaramaga, Alde Zaharra, Lovaina eta Txagorritxu auzoak.
Koroatzea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Gasteizko Koroatze auzoko Eulogio Serdan kalea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea | 01012 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′10″N 2°40′35″W |
Demografia |
Auzoko etxebizitza gehienak 1960ko eta 1970ko hamarkadetan eraiki ziren. [1] Merkataritza jarduera handiko auzoa da, batez ere Gorbeia kalearen inguruetan. Auzoa Andre Mariaren Koroatzearen elizaren inguruan eraiki zen. Eliza 1958-1960 urte bitartean eraiki zen Miguel Fisac (1913-2006) arkitekto ezagunaren diseinuari jarraiki.
Euskaraz ere Errota Zaharra edo Errota deitu ohi zaio auzoari, gaur egungo Santo Domingo plazan zegoen errotari erreferentzia eginez. [2]
Erreferentziak
- «SmartEnCity - Koroatze auzoa» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-01).
- (Gaztelaniaz) Knörr Borràs, Henrike. (2009). [https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/72671-01.pdf «TOPONIMIA DE VITORIA I GASTEIZKO TOPONIMIA I»] ONOMASTICON VASCONIAE (Euskaltzaindia) 27: 154. ISBN ISBN 978-84-95438-51-5..
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.