Koro Zumalabe Goenaga
Koro Zumalabe Goenaga (Donostia, Gipuzkoa, 1947) matematika irakaslea eta itzultzailea izan zen ofizioz; Donostian, Zaragozan eta Parisen bizi izan da; eta euskaltzalea da.[1]
Koro Zumalabe Goenaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1947 (76/77 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Joxe Migel Zumalabe |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Bizitza
Donostiako Urbieta kalean jaio zen Koro Zumalabe eta bertan bizi da egun, bakarrik (2023). Haren aitak, Joxe Migel Zumalabe Mendiburuk, egindako koadroak ikus daitezke etxeko hormetan,[2] baita haren senar Patxi Irizar zenaren,[3] alabaren eta bilobaren argazkiak ere. Kororen neba, Joxemi, Euskaldunon Egunkaria-ren sustatzaile nagusia izan zen.[4]
Gerra ostean jaio zen Koro, familia euskaldunean. 5 urterekin joan zen Elbira Zipitriarengana. Lau urte egin zituen harekin.
Nik uste dut oso irakasle ona zela, eta oso zorrotza. Pedagogikoki oso berritzailea zen. Garai hartan, irakasle batek legez eman zitzakeen klaseak bere etxean, hamar ikasle edo gutxiago baldin baziren. 9 urterekin batxiler aurreko ikasturtea egiten genuen; nik, San Bartolomen. Koro Zumalabe
2023an Elbira Zipitriari dedikatutako domentala egin zen, memoria historikoaren ikuspegitik Elbiraren dedikazioa eta entrega bilduz. Horretarako, gertutik ezagutu zuten pertsonak, ikasle ohiak, izan ziren narratzaileak; Mari Karmen Mitxelena, Kontxita Beitia, Mari Karmen Garmendia, Ana Urkiza eta Koro Zumalabe. [5]
Zaragozako unibertsitatean egin zituen matematika ikasketak 1965etik 1970era, orduan ez baitzegoen hemen ikasteko aukerarik.
Lan ibilbidea
Ikasketak amaitu ondoren, eskolak ematen hasi zen. Hasieran Villabonan (Gipuzkoa) eta Zabalegin (Hernani, Gipuzkoa) aritu zen; eta, geroago, Beasainen (Gipuzkoa).
1991n, lanpostua bereganatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuan itzultzaile lanetan hasi zen, eta hantxe jardun zuen harik eta 2011n erretiroa hartu zuen arte.
Bestelakoak
Bagera elkartearen sortzaileetarikoa izan zen Joxean Amundarain lankidearekin batera.
2013ko urtarrilean Joxemi Zumalabe zena gogoan izan zuten Larraitzen (Abaltzisketa), haren heriotzaren 20. urteurrenean, eta hantxe zen Koro arreba lore sorta eskuan zuela.[6]
2023ko urrian Bergarako Aroztegi aretoan Jose Miguel Zumalabe margolari donostiarraren 30 bat obra jasotzen zituen erakusketa antolatu zuten. Koro eta haren alaba Maddik egin zuten aurkezpena.[7]
Erreferentziak
- Beloki, Mikel Elkoroberezibar. (2023-11-19). ««Jaio naizen etxeko fruitu bat naiz: euskaltzalea izan behar nuen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
- Zeberio Lekuona, Larraitz. (2023-10-03). «Joxe Migel Zumalabe, pintura figuratibotik abstrakzio geometrikora - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
- «Patxi Irizar Etxezarreta» Adio (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
- «Joxemi Zumalabe gogoan» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
- «Documental dedicado a Elbira Zipitria, pionera de la pedagogía vasca, esta noche en ETB1 y eitb.eus» EITB 2023-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
- «Joxemi Zumalabe gogoan Larraitzen - Argazki Bildumak - Berria» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).
- «Joxe Migel Zumalabe, pintura figuratibotik abstrakzio geometrikora - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-19).