Koreera

Koreera (koreeraz: 한국어/韓國語 hangugo (hegoaldean), 조선말/朝鮮말 tsosonmal (iparraldean)) Korean (Ipar nahiz Hego Korean) eta Txinako Yanbian herrialde autonomo mugakidean mintzatzen den hizkuntza bakartua da (baina bere dialekto batzuk hizkuntzatzat hartzen dira beren arteko ezberdintasunengatik).

Koreera
한국어  조선말  한국말‎
Koreera hitz egiten diren tokiak. Puntu berdeek koreeraz hitz egiten duten gutxiengoak adierazten dituzte.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaIpar Korea eta Hego Korea
Hiztunak78 milioi
Rankinga13. hizkuntza mintzatuena
OfizialtasunaIpar Korea eta Hego Korea
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaHego Korea:
Gungnip-gugeowon (Koreeraren Nazio Institutua; 국립국어원)

Ipar Korea:
Sahoe Kwahagwŏn Ŏhak Yŏnguso (사회 과학원 어학 연구소)
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza isolatua[1][2][3][4][5][6]
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria, adjective-noun (en) Itzuli, silabadun hizkuntza, hizkuntza sintetikoa, nominatibo-akusatibo hizkuntza, vowel harmony (en) Itzuli, pitch accent (en) Itzuli, postposizioa eta pro-drop language (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala eta bokatiboa
AlfabetoaHangula eta Hanja
AurrekariaMiddle Korean (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ko
ISO 639-2kor
ISO 639-3kor
Ethnologuekor
Glottologkore1280
Wikipediako
Linguasphere45-AAA-a
ASCL7301
IETFko
Koreeraren dialektoak

78 milioi lagunek gutxi gorabehera hitz egiten dute koreera Lurrean. Hizkuntza mila urtez hanja izeneko txinatar karaktereak erabiliz idatzi zen. XV. mendean hangul izeneko idazkera garatu zen, Sejong Handiaren aginduz, baina XX. mendera arte ez zen orokor bihurtu, aristokratek hanja nahiago baitzuten.

Koreera hizkuntza eranskaria da morfologian eta subjektu-objektu-aditz motakoa joskeran.

Iparraldeko eta hegoaldeko koreeraren aldaerak ez dira batː iparraldeko koreerak beste hizkuntzetatik hartutako askoz hitz gutxiago ditu, adibidez.

Sendia

Hizkuntzalari gehienek hizkuntza bakartutzat daukate koreera, baina gutxi batzuek altaitar hizkuntzen sendian sartzen dute.

Ogura Shinpei hizkuntzalaria izan zen lehenengo gizona japoniera eta koreeraren arteko balizko ahaidetasunaz ohartu zena.

Dialektoak

Hego Koreako hizkuntza estandarraren oinarria Seulgo dialektoan datza eta Ipar Koreakoarenak, berriz, – Piongiango dialektoan. Hiriburuen dialektoez gainera, Korear penintsulako eskualde bakoitzak bere dialektoa du; beste lurraldeetan hainbat dialekto ere garatu ziren, adibidez, Txinako korearren dialektoa.

Dialektoek bestelakotasunak dituzte fonetika eta lexikoan eta batzuetan bestelakotasunak oso esanguratsuak dira: horren ondorioz, hainbat hizkuntzalarik dialekto batzuk hizkuntzentzat hartzen dituzte (Jeju uhartearen dialektoa, adibidez).

Izena

1945. urtearen aurretik hizkuntzak tsosonmal (조선말, 朝鮮말) edo tsosono (조선어, 朝鮮語) izena zuen; gaur egun izen bera erabiltzen jarraitzen dute Ipar Korean, baina Hego Korean hangugo (한국어, 韓國語) edo hangunmal (한국말, 韓國말) izenak onartzen dira (sarritan kugo (국어, 國語 («hizkuntza ofiziala») esaten da). Herrialde bietan urimal (우리말, «gure hizkuntza») izena erabiltzen da ere.

Idazketa

Herrialde bietako koreerak XV. mendean garatutako hangul izeneko idazketa erabiltzen du. Lehenago hanja izeneko idazketa erabiltzen zen, hau da, txinatar karaktereak. Gaur egun Ipar Korean hangul erabiltzen da bakarrik eta Hego Korean, berriz, – idazketa biak. Hangul ez da berdina herrialde bietan.

Latindar alfabetoan oinarritutako idazketa bat sortzen ere ahalegindu ziren, baina ez da inoiz erabiltzen.

XV–XX mendeetan nahastutako idazketa, gaur egungo japonieraren idazketaren antzekoa, erabiltzen zen: hitzen erroak hanjaren bidez idazten ziren eta beste zatiak, gramatikoki aldatzen direnak, hangularen bidez idazten ziren.

Hizkuntzaren egitura eta ezaugarriak

Kontsonanteak

Hainbat koreerazko kontsonanteek asperenketa dute ([tɕʰ], adibidez) eta oso garrantzitsua da hitzen esanahiak aldatu ditzakeelako.

Ezpainkariak Aurremihikariak Palatalak Aho-gingilezkoak Eztarrikoak
Sudurkariak ㅁ /m/ ㄴ /n/ ㅇ /ŋ/
Leherkariak eta afrikariak Sinpleak ㅂ /p/ ㄷ /t/ ㅈ /tɕ/ ㄱ /k/
Tentsioarekin ㅃ /p͈/ ㄸ /t͈/ ㅉ /t͈ɕ/ ㄲ /k͈/
Asperenketarekin ㅍ /pʰ/ ㅌ /tʰ/ ㅊ /tɕʰ/ ㅋ /kʰ/
Igurzkariak Sinpleak ㅅ /s/ ㅎ /h/
Tentsioarekin ㅆ /s͈/
Leunak ㄹ /l/

Bokalak

Monoptongoak /i/ ㅣ,  /e/ ㅔ,  /ɛ/ ㅐ,  /a/ ㅏ,  /o/ ㅗ,  /u/ ㅜ,  /ʌ/ ㅓ,  /ɯ/ ㅡ,  /ø/ ㅚ,  

/y/ ㅟ

Diptongoak /je/ ㅖ,  /jɛ/ ㅒ,  /ja/ ㅑ,  /wi/ ㅟ,  /we/ ㅞ,  /wɛ/ ㅙ,  /wa/ ㅘ,  /ɰi/ ㅢ,  /jo/ ㅛ,  /ju/ ㅠ,  /jə/ ㅕ,  /wə/ ㅝ

Izenak

Koreerazko izenek kasuak eta numeroa (singularra eta plurala) dituzte; ez dute artikulurik ez eta generorik.

Hurrengo taulan, hitz bat kontsonante batekin amaitzen denean atzizkiaren lehenengo aldaera erabiltzen da eta hitz bat bokal batekin amaitzen denean bigarrena erabiltzen da (begirunea adierazten duen aldaera kortxete artean dago):

Hangul Ahoskera Kasuak Galdera(k) Adibidea Koreera - euskara
은 / 는 yn / nyn Nominatibo nagusia Nor(k)? Zerk(k)? 나는 갑니다 «Banoa»
이 / 가 (께서) i / ga (kkezo) Nominatiboa Nork(k)?Zerk(k)? 눈이 옵니다 «Elurra egiten ari da»
을 / 를 il / ryl Akusatiboa Zer? Nor? 그 학생은 한국어를 배운다 «Ikasle horrek koreera ikasten du»
을 / 를 il / ryl Akusatiboa Nora? 여행을 가다 «Bidaiatzera noa»
yj / e Genitiboa Zerena? Norena? 내 친구의 안경 «Nire lagunaren betaurrekoak»
e Datiboa Nora (joatearen norabidea)? 병원에 가세요? «Erietxera al zoaz?»
е Datiboa Noiz? 다섯시에 박교수님과 만나요 «Bostetan Park jauna ikustera joango naiz»
е Datiboa Non? 우리 집은 아남동에 있다 «Gure etxea Anamdon izeneko eskualdean dago»
е Adlatiboa Nora (ekintzaren norabidea)? 어제 미국에 편지를 보냈다 «Atzo Amerikara eskutitza bidali nuen»
에게, 한테 (께) ege, hathe (kke) Pertsonen datiboa Nori? Norentzat? 친구에게 편지를 씁니다 «Nire lagunari eskutitz bat idazten diot»
에서 ezo Inesiboa Non? 나는 여행사에서 일합니다 «Bidai agentzian lan egiten dut»
에서 ezo Inesibo-genitiboa Nongo? 어느 나라에서 왔어요? «Zein herrialdekoa zara?»
에게서, 한테서 egezo, hanthezo Pertsonen inesiboa Norengandik? 나는 어머니에게서 그 말을 들었어요 «Nire amarengandik entzun nuen hori»
으로 / 로 yro / ro Instrumentala Nola? Zeren bidez? 나는 한자를 볼펜으로 씁니다 «Ikurrak bolalumaz idazten ditut»
으로 / 로 yro / ro Instrumentala Noraino? 그 버스는 종로구로 가지 않아요 «Autobus hau ez doa Tsonnoguraino»
으로 / 로 yro / ro «Gisa» adierazten duena Zer / nor gisa? 김 선생님은 선교사로 러시아에 왔습니다 «Kim jauna Errusiara misiolari gisa etorri zen»
과, 하고 / 와 kva, hago / va Komitatiboa Zerekin? Norekin? 시장에서 생선과 채소를 샀어요 «Azokan barazkiak arrainekin erosi ditut»
아 / 야 a / ja Bokatiboa Deitzeko 기민아, 이리 와! «Kimin, etor zaitez hona!»

Aditzak

Koreerazko aditzek atzizki ugaria hartu ditzakete, adibidez, 야 하다 ja handa atzizkia hartzen duenean «behar izan» esanahia gehitzen zaio aditzari: 학생은 열심히 공부해야 한다 (Hakzeng-yn yolsimi kongbuhe-ja handa) «Ikasleak gogor ikasi behar du».

Atzizki guztiak aditzen bi formetako bati gehitzen zaizkio:

  • lehenengoa 다 (ta, da) zatia baztertuz sortzen da: 먹다 (mokta) → 먹 (mok);
  • bigarrena erroko azken bokalaren arabera sortzen da.
Denborak

Koreerazko aditzek lau denbora dituzte; ez dute konjugaziorik:

  1. orainaldi-etorkizuna, aditzak ez du atzizkirik behar (baina begirunea adierazten duen atzizkia gehitu daiteke hala ere): 우리는 다음 주말에 제주도에 여행을 갈 것이다 (Uri-nyn taym tsumar-e Tsetxodo-e joheng-yl kal kosida) «Datorren asteburuan Jeju uhartera egingo dugu bidaia»:
    1. etorkizun bakuna, 겠 (ket) atzizkiaren bidez osatzen dena; lehenengo eta bigarren pertsonekin (hau da, «ni, gu, hi, zu, zuek» izenordainekin) erabiltzen da bakarrik eta «zerbait egin nahi / asmoa izan» esanahia du: 다음 학기부터 나는 일본어를 배우기 시작하겠다 (Taym hakki-butho na-nyn ilbono-ryl peugi sitxakhagetta) «Datorren seihilekotik aurrera japoniera ikasten hasteko asmoa dut»;
    2. etorkizun konplexua, nahitaezko (saihestu ezin den) etorkizuneko ekintza bat adierazten duena; partizipioari 것 (kot) eta 이다 (ida) atzizkiak gehitzen zaizkio denbora hori osatzeko: 삼 주일 후에 그들은 결혼할 것이다 (Zam tsuil khu-e kydyryn kjorhonhal kosida) «Hiru aste barru ezkonduko dira»;
  2. lehenaldia, 았 (at), 었 (ot) eta 였 (jot) atzizkien bidez osatzen dena;
  3. irauten duen (oraindik amaitu ez den) orainaldia, 고 (ko) eta 있다 aditzaren (itta, «izan») bidez osatzen dena: 나는 지금 서울에 살고 있다 (Na-nyn tsigym Sour-e zalgo itta) «Seulen bizi naiz orain (oraindik)».
Substantibazioa

Koreerazko aditzak izenak bihur daitezke; horri «substantibazioa» deritzo hizkuntzalaritzan. Hori 기 (ki, gi) atzizkia lehenengo aditzen formari gehituz sortzen da: 하다 (hada) «egin» — 하기 (hagi) «egite». Substantibazioa esaldi bereziak sortzeko erabiltzen da, adibidez, 기 + 로 하다 (ki-ro + hada (hau da, + aditz bat) esaldiak «zerbait egitea erabaki» esanahia du: 내일은 기민씨 생일이에요. 그래서 같이 저녁 먹기로 했어요 (Neir-yn Kimin-zzi zengir-iejo. Kyrezo kathi tsonjok mokkiro hezzojo) «Kiminak urtebetetzea du bihar, beraz, elkarrekin bazkaltzea erabaki dugu».

Izenondoak

Koreerazko izenondoek bi forma ezberdin dituzte. Lehenengo formak aditzen ezaugarri guztiak ditu eta bigarrena, berriz, euskarazko izenondoen antzekoa da.

Lehenengo formako izenondoek 다 (ta, da) atzizkia dute, hau da, aditzen adierazle nagusia: 예쁘다 (jeppyda) «eder».

Bigarrena lehenaldiko partizipioa bezala sortzen da: 예쁘다 (jeppyda) → 예쁜 (jeppyn).

Partizipioak

Koreerazko partizipioak orainaldi, lehenaldi edo etorkizunean izan daitezke.

Denbora Atzizkiak Adibidea Transkripzioa Koreera - euskara
Kontsonante baten ondoren Bokal baten ondoren
Etorkizuna 을 (yl) ㄹ (yl) 저녁에 먹을 음식을 준비하겠어요 Tsonog-e mogyl ymsig-yl tsunbihagezzojo «Arratsean jango dudan janaria sukalduko dut»
Orainaldia 은 (yl) 는 (nyn) 저기 가는 분이 이 선생입니다 Tsogi kanyn pun-i I zonzeng-imnida «Hor doan gizona Li jauna da»
Lehenaldia -yn atzizkiarekin 은 (yn) ㄴ (n) 어제 쓴 편지를 우체국에 가서 부쳤어요 Otxe zzyn phjontxy-ryl utshegug-e kazo putshjozzojo «Atzo idazitako eskutitza bidali dut posta-bulegoan»
Lehenaldia -ton atzizkiarekin 던 (ton) 이 음악은 내가 자주 듣던 것입니다 I ymag-yn ne-ga tsatxu tytton kosimnida «Hau entzuten nuen sarritan musika da»

Zenbakiak

Koreerak hitz jatorrak ditu zenbakiak adierazteko, baita txineratik hartutako zenbakiak ere. Kopuru handiak txinerazko zenbakiak erabiliz zenbatzen dira. Orduak zenbatzerakoan koreerazko zenbakiak erabiltzen dira eta minutuak zenbatzerakoan, berriz, – txinerazkoak.

  • 1–99 zenbakiak jatorrak dira:
1 하나 hana 10 jol
2 tul 20 스물 zymul
3 zet 30 서른 zoryn
4 net 40 마흔 mahyn
5 다섯 tazot 50 zvin
6 여섯 jozot 60 예순 jezun
7 일곱 ilgop 70 일흔 yrhyn
8 여덟 jodol 80 여든 jodyn
9 아홉 ahop 90 아흔 ahyn

100 eta 1000 adierazteko hitz jatorrak (온 (on) eta 즈믄 (tsymyn)) ez dira erabiltzen gaur egun.

  • Txineratik hartutako zenbakiak:
1 il 10 sip
2 i 20 이십 isip
3 zam 30 삼십 zamsip
4 za 100 pek
5 o 200 이백 ibek
6 juk 1000 tshon
7 tshil 10.000 man
8 lhal 100.000 십만 sipman
9 ku 100 million ok

123.456.789 zenbakia, adibidez, 1.2345.6789 gisa idazten da koreeraz.

Zenbaki ordenalak

Koreerazko zenbaki ordenalak horrela osatzen dira:

Jatorrak Txinerazkoak
Araua Adibidea Salbuespena Araua Adibidea
Zenbaki bat + 째 (ччэ) 스물째 (zymultstse) «hogeigarren» 첫째 (tshotstse) «lehenengo, lehen» 제 (tse) + zenbaki bat 제오 (tseo) «bosgarren»
Zenbatzeko erabiltzen diren hitzak

Zenbakiez gain, hitz horiek, txineratik eratorritakoak, ere beharrezkoak dira zenbatzeko koreeraz. Adibidez, «bost katu» esateko zenbakia eta 마리 hitza behar dira: 고양이 다섯 마리 (kojanji tazot mari).

Honako hauek dira:

  • 개 (ke, «gauza») — horietako hitz zabalduena;
  • 번 (pon, «aldi») — jazoerak/gertaerak zenbatzeko;
  • 세 (ze, «urte») — adinarako erabiltzen dena;
  • 갑 (kap, «fardel»);
  • 명 (mjong, «gizaki, gizon»); zaram hitza, esanahi berdina duena, zenbatzeko erabiltzen den hitzik gabe erabil daiteke;
  • 마리 (mari) — abereak zenbatzeko;
  • 권 (kvon, «liburu»);
  • 자루 (tsaru) — bolalumak eta arkatzak zenbatzeko;
  • 잔 (tsan) — katiluak zenbatzeko;
  • 채 (tshe, «etxe»);
  • 병 (pjong, «botila»);
  • 그릇 (kyryt) — janariaren zatiak (jatetxe batean, adibidez) zenbatzeko;
  • 켤레 (khjolle, «bikote») — bikoteetan dauden gauzakiak (oinetakoak, adibidez) zenbatzeko;
  • 장 (tsang, «paper orrialde»);
  • 시간 (sigan) — denborarako erabiltzen dena.

Izenordainak

Pertsonak adierazten dituzten koreerazko izenordainak
Singularra Plurala
Bakunak Begirunea adierazten dutenak «Herabeak» «Erdeinuzkoak» Bakunak Begirunea adierazten dutenak «Herabeak»
Lehenengo persona (ni, gu) na tso 우리 uri 저희 tsohi
Bigarren pertsona (zu, hi, zuek) no 당신 tangsin

선생님 zonzengnim

자네 tsane 너희 nohi

너희들 nohidyl

당신들 tangsindyl
Bigarren pertsonari (pertsonei) hitz egiteko

«Hi» — 너 (no), lagunartean bakarrik erabiltzeko;

begirunea adierazteko:
  • emakume bati — 아줌마 (atxumma);
  • gizon bati — 아저씨 (atxossi);
  • neska bati — 아가씨 (agassi);
  • gizakiaren izena + 씨 (ssi) edo gizakiaren lanpostua + 님 (nim);
  • gizakiaren abizena + 선생 (zonzeng, «jaun») + 님 (ним).

Ezkontideek elkar 당신 (tangsin) hitzaz deitzen dute.

«Jaunak» — 여러분 (jorobun).

Lexikoa

Herrialde bietako hizkuntzaren lexikoa ez da berdina. Hitz batzuk Ipar edo Hego Korean bakarrik erabiltzen dira.

Maileguei dagokionez, gaur egungo koreeraren lexikoaren % 60 gutxi gorabehera txineratik hartutako hitzak dira (adibidez, 시간 [ɕʰiɡa̠n] «denbora, ordu», hanjaz: 時間 = 時 («denbora») + 間 («tarte»)), horri Sino-Korean words deritzo ingelesez. Ipar Korean errusieratik hartutako hitz gehiago erabiltzen dira eta Hego Korean, berriz, ― ingelesetik hartutako hitz gehiago; oro har, Ipar Koreako hizkuntzan mailegu gutxiago daude.

Hizketaren estiloak

Koreerak hizketaren estilo ezberdinak ditu, egoeraren arabera erabiltzen direnak; horregatik hitzen aldaera ohikoak eta begiruneak adierazten dutenak daude:

Ohikoak Hitz berberak begirunea adierazten duen forman
Hangulaz Gutxi gorabeherako ahoskera Koreera - euskara Hangulaz Gutxi gorabeherako ahoskera
있다 itta «izan» 계시다 kesida
먹다 mokta «jan» 잡수시다 tsapzusida
주다 tsuda «eman» 드리다 tyrida
자다 tsada «lo egin» 주무시다 tsumusida
죽다 tsukta «il (aditza)» 돌아가시다 toragasida
tsip «etxe» tek
아버지 abotxi «aita» 아버님 abonim

Erreferentziak

  1. Song, Jae Jung. (2005). The Korean language: structure, use and context. Routledge ISBN 978-0-415-32802-9...
  2. Campbell, Lyle; Mixco, Mauricio. (2007). A Glossary of Historical Linguistics. University of Utah Press, 7, 90–91 or.
    Aipua: «most specialists... no longer believe that the... Altaic groups... are related […] Korean is often said to belong with the Altaic hypothesis, often also with Japanese, though this is not widely supported»
    ..
  3. Dalby, David. (1999Txantiloi:Ndash2000). The Register of the World's Languages and Speech Communities. Linguasphere Press..
  4. Kim, Nam-Kil. (1992). International Encyclopedia of Linguistics. , 282–86 or.
    Aipua: «scholars have tried to establish genetic relationships between Korean and other languages and major language families, but with little success»
    ..
  5. Róna-Tas, András. (1998). The Turkic Languages. Routledge, 67–80 or.
    Aipua: «[Ramstedt's comparisons of Korean and Altaic] have been heavily criticised in more recent studies, though the idea of a genetic relationship has not been totally abandoned»
    ..
  6. Schönig, Claus. (2003). The Mongolic Languages. Routledge, 403–19 or.
    Aipua: «the 'Altaic' languages do not seem to share a common basic vocabulary of the type normally present in cases of genetic relationship»
    ..
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.