Hangul
Hangula[1] (hangulean: 한글, koreeraren erromanizazio berrituan: hangeul, McCune-Reischauer sisteman: han'gŭl), Ipar Korean Chosŏn'gŭl deitua, korear alfabetoa da, koreeraz idazteko erabilia. Egun, hogeita lau letra dauzka: 14 kontsonante eta 10 bokal.
XV. mendean asmatu zen, Sejong Handiaren agintaldian. Ordu arte, hanja izeneko txinatar karaktereak erabiltzen ziren. Aristokraziak hanjari eutsi zion denbora luzean, baina XX. mendean hangula gailendu zen koreeraz idazteko. Gaur egun, hanja erabat bazterturik dago Ipar Korean, baina Hego Koreako ikastetxeetan irakasten da.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.