Koreako japoniar inbasioak (1592-1598)

1592–1598 arteko Koreako japoniar inbasioak, Imjineko Gudua bezala ere ezaguna –bestelako izendapenen artean, Hideyoshiren Koreako Gudua, Zazpi Urteen Gudua eta Nazioa Defendatzeko Rencheneko Gudua ditugu–, independenteak diren baino elkarri lotuta dauden bi inbasio ezberdinek osatzen dute: hasierako inbasio bat, 1592. urteanImjineko Zalaparta modura ezaguna–, 1596ko su-eten laburra eta 1597ko bigarren inbasioa; Chongyuko Gudua. Imjineko Gudua 1598. urtean amaitu zen, Japoniako indarrek atzera egin zutenean[10][11] Koreako penintsulatik impasse militar baten ondorioz,[12] Koreako hegoaldeko probintzietan.[13]

Koreako japoniar inbasioak
(1592–1598)
Japoniar itsas armadaren lehorreratzea, Busanen.
Data1592ko maiatzaren 23a1598ko abenduaren 24a
LekuaKoreako penintsula
EmaitzaJoseongo erresumaren eta Ming dinastiaren garaipena.[1]
Gudulariak
Joseon
Ming dinastia
Japonia
Buruzagiak
Joseon

Buruzagi politikoak
Seonjo erregea
Gwanghae printzea
Ryu Seong-ryong
Yun Du-su
Komandante militarrak
Gwon Yul
Yi Sun-sin  
Yi Eokgi  
Won Gyun  
Sin Rip  
Gim Si-min
Song Sang-hyeon  
Go Gyeong-myeong  
Gim Cheon-li  
Jo Heon  
Yi II
Gwak Jae-u
Jeong Gi-ryong
Gim Deok-nyeong
Yujeong
Hyujeong
Jeong Mun-bu
Gim Chung-seon


Ming
Buruzagi politikoak
Wanli enperadorea
Zhao Zhigao
Wang Xijue
Inspektore, General eta Komandante militarrak
Chen Lin
Song Yingchang
Ma Gui
Yang Hao
Li Shizhen
Li Rusong
Wu Weizhong
Deng Zilong  

Qian Shizhen

Toyotomi erregimena
Buruzagi politikoak
Go-Yōzei enperadorea
Toyotomi Hideyoshi
Toyotomi Hidetsugu
Komandante militarrak
Toyotomi Hidekatsu
Ukita Hideie
Kobayakawa Hidetoshi
Kobayakawa Takakage
Kobayakawa Hidekane
Mōri Terumoto
Mōri Hidemoto
Mōri Yoshimasa
Uesugi Kagekatsu
Nabeshima Naoshige
Hosokawa Tadaoki
Katō Kiyomasa
Katō Yoshiaki
Shimazu Yoshihiro
Shimazu Toyohisa
Shimazu Tadatsune
Hachisuka Iemasa
Konishi Yukinaga
Ōtomo Yoshimasa
Tachibana Muneshige
Tsukushi Hirokado
Ankokuji Ekei
Ikoma Chikamasa
Ikoma Kazumasa
Kuroda Nagamasa
Sō Yoshitoshi
Fukushima Masanori
Kurushima Michifusa 
Chōsokabe Motochika
Tōdō Takatora
Arima Harunobu
Akizuki Tanenaga
Itō Suketaka
Kuki Yoshitaka
Wakizaka Yasuharu
Ōmura Yoshiaki
Ōtani Yoshitsugu
Hasegawa Hidekazu
Gamō Ujisato


Ishida Mitsunari
Indarra
Joseon

>84,500[3]–192,000, marinel eta matxinatuak kontutan hartuta[4]
300 itsasontzi[3]


Ming dinastia
48,000[5][3][3] (15921593)
75,000–98,000, marinelak kontutan harturik[3][6] (15971598)


Denetara:
Joseon: 192,000[4]

Ming: 166,700[5][7]

Japonia
1592. urtean
158,800,[3] langile eta marinelak kontutan harturik[4]
700 garraio-itsasontzi[3]
300 gerraontzi [4]
159798 tartean
141,900[3]
1,000 itsasontzi, zeinetatik, batzuk, gerraontziak[3]


Denetara: ~300,000[3]
Galerak
Joseon:

>1,000,000 zibil eta militarren heriotza[4]
50,000–60,000 preso[8]
157 itsasontzi[8]


Ming dinastia:

~36,000 heriotz[8]

Japonia:
>100,000 soldaduren heriotza[4][9]

450 itsasontzi[2]

Toyotomi Hideyoshi japoniar agintariak, «Japoniako bakegile handietakoa» bezala ezaguna, Koreako penintsula eta Txina konkistatzea erabaki zuen, garai hartan Joseon eta Ming dinastiek kontrolaturikoak, hurrenez hurren. Japoniak berehala lortu zuen Koreako penintsulako eskualde handi bat konkistatzen, baina Ming dinastiaren indarren berrindartze-ahalmen handiaren ondorioz[14][15][16] zein Japoniako horniketa-sistema –mendebaldeko eta ekialdeko kostaldean kokatzen zena– Joseongo Itsas-armadak bereaganatzearen ondorioz –Yi Sun-sin almirantearen agindupean–,[17][18][19][20] Japoniako indarren atzeratzea ekarri zuen, Piongiangetik, iparraldeko probintzietatik hegoaldeko probintzietara atzeratuz, Busan ingurura. Ostean, Joseongo herritar-miliziek gerrila bat hasi zuten Japoniaren kontra.[21] Testuinguru honetako horniketa-sistemen ahultasunak bi alderdien ezintasuna azaleratu zuen, lurralde berria konkistatzeko momentuan; hala, impasse militarra agertu zen. Inbasioaren lehen fasea 1592tik 1596ra zabaldu zen, 15961597 tarteko porrotean amaitu zuen bake-saiakera baten aurretik, Japonia eta Ming dinastiaren artean.

1597an, Japoniak bere ofentsibari hasiera eman zion berriro, Korea inbadituz bigarrengoz. Bigarren inbasio honek lehenengo inbasioaren patroi oso antzekoa erakutsi zuen; hala, Japoniak, hasieran, oso modu azkarrean konkistatu zuen lurraldearen parte handia, hiri eta gotorleku ezberdinak bereganatuz, ostera geldiarazia izateko eta hegoalderantz atzera egin behar izateko. Halere, Ming dinastia zein Joseon ez ziren gai japoniar inbaditzaileak hegoaldeko gotorleku eta posizioetatik erabat desplazatzeko, penintsularen hegoaldenean,[22][23][24] non bi alderdiak, berriro ere, hamar hilabetez luzatu zen impasse batean sartu ziren berriro.

Testuinguru honetan, 1598. urtean, Toyotomi Hideyoshiren heriotzarekin, guduaren aurrerapen urriekin eta Joseonek bideratutako etengabeko hornidura-sistemen zapuztearekin, Japoniako indarrek alde egin zuten Koreatik, sortu berria zen Bost Erregeordeen Kontseiluak hala aginduta. Bake-prozesuak urte batzuk iraun bazuen ere, erlazioen normaltasunera ailegatu ziren bi alderdiak amaieran.[25]

Gerraren (beste) izenak

Koreeraz, 15921593ko inbasioari "Imjineko Zalaparta Japoniar" deritzo (倭亂), imjin urte bat baita 1592. urtea hirurogeitaka urteko zikloan. Bigarren inbasioa, berriz, 15971598koa, "Jeong-yuko Bigarren Gudu" modura da ezaguna (丁酉). Modu kolektiboan, inbasioei Imjineko Gudu modura dira ezagunak.

Txineraz, gudu hauek "Wanliren Koreako Kanpaina" modura dira ezagunak –garaiko Txinako Enperadorearen omenez, Wanli enperadorea–, bai eta "Nazioa Defendatzeko Rencheneko Gudu" (壬辰衛國戰爭), non renchen hitza (壬辰) imjin hitzaren irakurketa txinatarra den.

Amaitzeko, japonieraz, guduari "Bunrokuko Gudu" deritzo (文禄の役), non bunroku (文禄) Japoniako aro-izena izan zen 1592 eta 1596. urteen artean. Bigarren inbasioari (15971598), bestalde, "Keichōko Gudu" deritzo (慶長の役), keichō aroa 15961616 tartean eman baitzen. Edo Aroan zehar, XVIIXIX. mende tartean, guduari "Tang [dinastiarako] sarrera" zeritzon (唐入り), garaiko Tang dinastiari erreferentzia eginez. Aldaketa hau, Toyotomi Hideyoshiren Ming dinastia osoa kontrolatzeko porrota ezkutatzeko modu bat da; izan ere, ideia orijinala hori bazen ere, gudua soilik Koreako penintsulan geratu zen konfinaturik, konkista edo dinastien arteko gudu beharrean, sarrera apal bat bezala.

Laburpena

1592an, 158,000 soldadu inguruko armada batekin, Toyotomi Hideyoshik hasiera eman zion Koreako bi inbasioetako lehena izango zenari, Joseongo Korea eta, ostean, Ming dinastiako Txina konkistatzeko nahiarekin. Hasiera batean, japoniar indarrek modu azkarrean lortu zuten aurreratzea, bai Hanseong –garaiko Koreako hiriburua– bai Piongiang lortuz, bai eta Koreako penintsularen parte handi bat bereganatuz ere, inbasioaren lehen hiru hilabeteetan. Japoniako indarrek, ondo entrenaturikoak, bere buruaz seguru eta guduetan esperientziadunak Sengoku Aroko borroken ondorioz, hasiera-tarteko borroka guztiak irabazi zituzten lurrean. Lurreko garaipen hauek, halere, murrizten joan ziren Koreako itsas-armadak japoniar horniketa-sistema kontrolatzen joan zen heinean, Koreako penintsulako kostaldean. Honek, japoniar indarrak atzera egitera behartu zuen, hornidura geroz eta urriagoa zen bitartean –bai horniketa-sistema bertan behera uztearen zein Japoniako itsas-armadako itsasontziek bertara eramaten zituzten sorospena baliogabetuz–.[26][18] Hau izan zen, salbuespenak salbu, bi inbasioetan zehar errepikatutako joera orokorra.

Wanli enperadorearen agindupean, Ming dinastiako Txinak modu azkarrean ulertu zuen Japoniako inbasio hori Cefeng Sistemaren aurkako mehatxu eta arriskua zela.[27] Era berean, Ming dinastiaren helburuetako bat inbasioa Koreako penintsulan mantentzea izan zen eta, ondorioz, bere lurraldetik kanpo, gerraren ondoriozko destrukzioa ekiditeko;[28] hala, Ming dinastiak iparraldetik hegoalderako birkonkista bat defendatu zuen, Joseongo armadarekin batera. Hala JoseonMing batasuna –bata lurretik, bigarrena itsasotik– izan zen japoniar armadaren atzeratzea eragin zuena, Japonia Piongiangetik kanporatuz, hegoalderantz, non Hanseong eta hegoaldeko probintzia guztiak konkistatu zituzten, Jeolla probintziaren salbuespenarekin.[14][15][16] Hegoalderantz zihoazen Ming eta Joseongo armadek hegoalderago jarraitzen saiatu ziren, penintsula osoa berreskuratzeko helburuarekin, baina galdu egin zuten Byeokjegwan-go Bataila.[14][29] Ondorioz, Japoniako indarrek kontraeraso bat jaurti zuten iparraldeko lurraldeak berreskuratzeko, baina porrota jaso zuren Heangju-ko gotorlekuan zeuden Joseongo armadaren aurrean. Gainera, Joseongo herri-miliziak Japoniaren kontrolpean zeuden hegoaldeko hirietan jarduten hasi ziren, japoniar kontrola ahulduz.[21] Ostean, bi alderdiek horniketa-falta zutelarik, ez Japoniak ez MingJoseon indar konbinatuek ez zuten ez ofentsiba arrakastatsurik bideratzea lortu, ez lurralderik berreskuratzea, Hanseong eta Kaesong arteko eskualdean impasse militarrari hasiera emanez. Guduak modu honetan luzatu zen bost urtez, 15961597 tartean Japoniak eta Ming dinastiak edukitako su-eten laburra kontutan hartu gabe, porrot egin zuena.[30]

1597an, Japoniak bere ofentsiba berritu zuen, Korea bigarrengoz inbadituz. Bigarren inbasioaren patroia oso antzekoa da, lehenengo inbasioarekin alderatuz; izan ere, Japoniak lurrean arrakasta handia izan zuen hasiera batetan, baina MingJoseon batasunak –Ming lurretik, Joseon itsasotik– atzera eraman zituen berriro ere japoniarrak. Berriro ere, hegoaldeko kostaldean impasse bat sortu zen, hamar hilabetez luzatu zena eta non bi alderdiek ez zuten aurreratzerik lortzen.[22][23][24]

1598ko irailean Toyotomi Hideyoshi hil zenean eta guduaren azken hilabeteetako aurreratze urriaren testuinguruan eta Joseonek bideratutako etengabeko hornidura-sistemen zapuztearekin, Japoniako indarrek alde egin zuten Koreatik, sortu berria zen Bost Erregeordeen Kontseiluak hala aginduta. Bake-prozesuak urte batzuk iraun bazuen ere, erlazioen normaltasunera ailegatu ziren bi alderdiak amaieran.[25]

Testuingurua

Japonia eta Korea, gerra aurretik

1392an, Yi Seonggye Generalak estatu-kolpe bat bideratu zuen garaian Korean botere zuen Goryeoko U erregearen aurka. Seonggyeren jarraitzaileek, orduan, koroa hartzera bultzatu zuten hau, dinastia berri bati hasiera emanez –Joseon dinastiari, hain zuzen ere– errege bilakatu zenean: Joseongo Taejo.[31] Errege-odolik ez zuenez, Joseongo Taejok, bere botere-justifikazio modura, Txinako Ming dinastiaren aintzatespena lortu zuen Txinako zerga-sistemara barneratzearen trukean, Zeru Agindu bat zenaren testuinguruan.[32][33][34] Zerga-sistema honen barruan, Txinak Korearen "anai handiaren" papera lortu zuen, Korea zerga-sistemara atxikirik zeuden herrialdeetatik maila altuenean baitzegoen[35][36] –maila horretan zeuden bestelako herrialdeen artean, aipagarri dira Ryukyuko Erresuma, Lan Xang, Đại Việt eta Ayutthayako Erresuma–,[37][38] "anai txikiaren" zerga-eginkizuna betetzearen trukean.[39]

1402. urtean, garaiko Japoniako shōgun zen Ashikaga Yoshimitsuk, "Japoniako Errege" titulua jaso zuen Txinako Enperadorearen eskuetatik –garaiko Japoniako Enperadore ez zen arren–, Txinako zerga-sistemara barneratuz 1404rako. TxinaJaponia erlazio hau 1408. urtean amaitu zen, JaponiakKoreak ez bezala– Txinaren eskualde-hegemoniaren aurka posizionatu zenean, Txinarekin zerga-erlazioak amaituz.[40] Honek, garaiko Txinako zerga-sistemearen arabera, JaponiaTxina arteko truke ekonomiko oro bertan behera uzten zuen, truke ekonomiko guztientzako aurrebaldintza baitzen Txinako zerga-sistemaren parte izatea.[41][42][43]

1,000 urte lehenago, egungo Txinako Sui eta Tang dinastiek erlazio politiko eta ekonomiko arazotsuak zituzten Koreako Hiru Erresumekin. Ming dinastiako Txinak, bestalde, Joseonekin erlazio diplomatiko eta ekonomiko bikaina zuen, Txinako inperioaren zerga-sistemaren parte baitzen, nahiz eta honek Japoniarekin truke ekonomikoak ere bideratzen zituen –gehienbat funtzio diplomatikoa zuten, halere–.[44][45][46][47]

Ming dinastiako Txina eta Joseongo Korea gauza asko zituzten komunean; biak XIV. mendean agertuak, Yuan dinastiaren amaieraren ostean, Konfuzioren idealak hartu zituzten gizarte-oinarri bezala eta, gainera, mehatxu berdinak pairatzen zituzten: Jurchenak eta wakōak edo pirata japoniarrak.[48] Bi herrialdeek barne-fakzio politiko ezberdinak zituzten, gerretan influentzia edukitzeko adina botere zeukatenak.[49][50] Horregatik guztiagatik, eta beren arteko truke ekonomikoarengatik eta etsai komunengatik, Joseon eta Mingek lagunarteko aliantza bat osatzen zuten.

Hideyoshiren antolatzeak

XVI. mendeko azken hamarkadarako, Toyotomi Hideyoshi, daimyōrik nagusiena, Japonia osoa bake-tarte labur batean bateratu zuen. Minamoto leinuak ondorengo legitimorik eduki ezean, Hideyoshik bere burua gobernatzaile modura ikusten zuen; hala, shōgun-batzorde inperialerako beharrezkoa zen ondorengo legitimorik gabeko testuinguruan, Hideyoshik indar militarra erabili zuen bere gobernua legitimatzeko eta familia inperialaren dependentziatik urruntzeko.[51] Batzuen ustez, Hideyoshiren Txina inbaditzeko nahia bi jatorri zituen: bere jauna izan zen Oda Nobunagaren ametsak betetzea[52] eta potentziala zen matxinada bat saihestea, orain lanik gabe zeuden samurai eta soldaduen partetik, garaiko Japonia baketsuan.[53] Izan liteke ere Hideyoshiren planak umilagoak izatea eta Txinarako zuen plana Japoniatik gertueneko herrialdeak –Ryukyu irletako Erresuma, Taiwan eta Korea– konkistatzea zela, urrunagoko herrialdeekin truke ekonomikoak ezartzearekin batera;[51] izan ere, Koreako inbasioaren testuinguruan ere, Hideyoshik Txinarekin truke ekonomikoak bilatu zituen.[51]

Hideyoshik ez zuen shōgunaren titulua hartu, Minamotoen ondorengo ez zelaren argumentupean; halere, Japoniako XVI. mendeko genealogistek norbaitek jatorri inperiala zuela "aurkitzen" benetan trebeak zirenez –betiere, prezio egokiaren trukean–, pentsa daiteke Hideyoshik shōgunerriak bertan behera utzi eta eredu berri bat hasi nahi zuela. Hideyoshik, gainera, kanpo-gatazka bat onuragarritzat ikusten zuen, sortu berri zuen herrialdea kohesionatzeko etsai komun baten beharra baitzuen, bai eta, era berean, daimyōen aktibitatea kontrolatzeko aitzakia lortzen zuen ere, bestelako estatu-kolpeak saihestuz eta estatu-egitura behar bezala mantenduz.[54] Halako hipotesiak konsistenteak dira Hideyoshik bere burua shōgun izendatu ez izanarekin eta bere bizitzan zehar odol inperialarekin erlaziorik ez erakustearekin.

Stephen Turnbull-en arabera, bestalde, Hideyoshiren handinahi pertsonalak eta sufritzen zun megalomaniak izan ziren inbasioaren zergatiak; izan ere, gudu-sorta baten ondorioz Japonia osoa konkistatu ostean inperio handiago bat lortu nahi zuen, "bere bidea eginez" Korearaino Txina inbaditzeko, baina baita ere Filipinak eta India.[55] Era berean, milaka urtetan zehar, Txina izan da Ekialdeko Asiako erdigune intelektual, ekonomiko, militar eta politikoa eta, tradizionalki, Ekialdeko Asiako bestelako herrialdeek Txinako enperadoreak beren jaun bezala onesten zuten, Txinako merkatu handira sartzeko modu bakarra baitzen hori.[55] Japonia, salbuespenak salbu, Txinak eskatutakoa ordaintzera ukatu egin zen, baina Ashikaga Yoshimitsu shōgunak Txinako enperadorea onartu zuen Txinako merkatura sartzeko trukean. Japonia–Txina erlazioak 1540ko hamarkadan amaitu ziren Ming dinastiako gorteak hala aginduta, wakō pirata sino-japoniarren erasoaldien ondorioz; honek, zerga-ordaintzeak amaitzeaz gain, Txinarekin truke ekonomiko oro ezeztatzen zuen.[55]

Txina inbaditzeko nahi horren atzean, beraz, Hideryoshiren Japoniak tradizionalki Txinak jokatutako papera lortzearen nahia dugu, Ekialdeko Asiako nazioarteko erlazioen buru bezala. Hala, bere herrialdean jarraitzaileak edukitzen hasi zen, bere jatorri umilaren –erlatiboki umila, betiere– zein bere indar militarrari esker.[56] Amaitzeko, 1540ko eta 1550eko hamarkaden artean, wakōek hainbat samurai-eraso bideratu zituzten Korean, horietako batzuk "inbasio txikiak" bezala konsideratzako haina arrakastatsuak; honek, azken finean, Hideyoshiri bere etsaia ahula zela pentsatzera eraman zuen.[55]

Hideyoshik Korearen aurkako gudu bat Japonia osoa bateratu baino lehenago ere planteatzen zuen; hala, fronte ezberdinetan honen aldeko antolatze ezberdinak burutu zituen. Hala, adibidez, 1578. urterako, gutxienez, Hideyoshik –oraindik Oda Nobunaga jaunaren menpe borroka Mōri Terumoto-ren aurka, Chūgokuko eskualdean– Terumoto bere Txina inbaditzeko planaren berri informatu zuen.[57] 1585ean, Portugaleko jesuita misionarioa zen Gaspar Coelho-ri Ekialdeko Asia konkistatzeko zuen nahia kontatu zion, garaiko Coelhoren jaun zen Espainiako erregeari, Filipe II.ari –eta Portugaleko I.ari–, mezu hura bidali zedin. Hideyoshik Espainiako itsas-armadaren laguntza jaso nahi zuen Txina konkistatzerako bideak; izan ere, garai hartan, Ming dinastiako Txina, Espainia eta Portugal ziren itsas-armada boteretsuenak zituzten herrialdeak. Hala ere, Filipek Hideyoshiren proposamena bertan behera utzi zuen, Txina ez haserretu nahian.[55] 1590ko Odawaran kokatutako Hōjō klanaren porrotak,[58] azkenik, Japoniako bigarren unifikazioaren hasiera suposatu zuen, Hideyoshi Japoniaz-kanpoko hurrengo gudurako prestatzen hasi zeneko garaiara ailegatuz.

1591ko martxoan hasita, Kyūshūko daimyōak eta horiek menpekoak ziren indarrean Nagoya Gaztelua eraiki zuten garaiko Sagako Nagoyan –egun, bertan kokatzen da Karatsu hiria; beraz, ez nahasi Nagoya hiri hau Aichi Prefekturako Nagoya hiriarekin–, inbasio-indarren mobilizazio-zentro modura.[59] 1592an, Hideyoshik gutun bat bidali zuen Filipinetara zergak eskatuz Espainiako gobernuaren izenean, Japoniak jada Koreako zein Ryukyuko Erresumako zergak jaso zituen bezala Filipinek beren zatia betetzeko –egia ez zena, bestalde–.[60]

Prestatze militarrei dagokienez, bestalde, 1586rako 2,000 itsasontzi eraikitzen hasi ziren jada.[61] Koreako militarren indar militarra estimatzeko, Hideyoshik 26 itsasontzik osatzen zuten eraso-indar bat bidali zuen, Koreako hegoaldeko kostaldera, 1587an. Prestatzeko diplomatikoari dagokionez, Hideyoshik Txinarekin lagunarteko erlazio bat sortzen hasi zen pixkanaka, Japoniako batasuna sortu aurretik ere luzatzen dena. Era berean, wakōen aurkako komertzio-bideak zaintzen jardun zuen ere.[62]

Japonia eta Korearen arteko erlazio diplomatikoa

1587an, Hideyoshik bere lehen ordezakaria, Yutani Yasuhiro,[63][64][65] Koreara bidali zuen, zeina, garai hartan, Seonjo erregearen kontrolpean zegoen, 1555eko wakō-erasoaren ondorioztik hautsitako Korea–Japonia diplomazia-erlazioak berrezartzeko.[66] Honen atzean, Hideyoshiren Korea Japoniaren planekin bat egiteko nahia zegoen, Txinaren aurkako gudu potentzial baten aurrean. Yasuhirok, bere jatorri borrokalari eta Koreako ofizialen aurka erakutsitako erdeinuzko jarrerak hala lagunduta, porrota jaso zuen Koreako bere lehen enbaxadore-misioan, etorkizuneko diplomazia-bilera gehiagorako promesik lortu ez baitzuen.

1589ko maiatza inguruan, Hideyoshiren bigarren enbaxadore-misioa –Sō Yoshitoshik (柳川調信),[67][68] Genso fraide budistak (玄蘇) eta Yanagawa Shigenobuk osaturikoa–[69] Koreara ailegatu zen, bai eta Korearekin erlazio diplomatikoak hasteko promesa lortu zuen, Japoniak erbesteraturik zeuden Koreako matxino batzuk ematearen trukean.

1587an, Hideyoshik Sō Yoshishigeri –Yoshitoshiren aitaordea eta Tsushima uharteko daimyōa zenari–[64][70] Joseongo Koreari ultimatum bat emateko agindua eman zion, Japoniarekin batera Txina konkistatzeko azken eskaria eginez, edo Japoniaren aurkako gudu batean sartzeko. Hala ere, Tsushima uharteko kideek interes berezia zutenez Japonia–Korea arteko gudu bat saihesteko –izan ere, Tsushima uhartea leku estrategikoa da Japonia eta Korearen artean eta, gainera, Korearekin nolabaiteko truke ekonomikoa ahalbideturik zuen–;[71] hala, Sō familiak bi urtetan zehar atzeratu zuen elkarrizketa hau.[67] Hideyoshik bere agindua berriro ere errepikatu bazuen ere, Sō Yoshitoshik bere kanpaina laburra Korean bi herrialdeen arteko erlazioa indartzeko erabili zuen. Honen adibide, bere misioaren amaierarako, Yoshitoshik Seonjo erregeari Koreako lehen su-arma aurreratuen pare bat eskaini zion. Ryu Seong-ryong-ek, maila-handiko Koreako ofiziala, arkabuz hauek produkzio eta erabileran jartzeko eskaria egin bazuen ere, Koreak ez zuen bere eskariei erantzun. Arbakuz-boterearen gutxiestea –orokorrean, teknologia aurreratuagoen gutxiestea– izan zen, modu nabarmenean, Korearen porrotaren zergatia, bi inbasioen hasiera-faseetan.

1590eko apirilean, garaiko Koreako enbajadoreak –besteak beste, Hwang Yun-gil eta Kim Saung-il[72] Kyotorako bidea hartu zuen, non bi hilabetez itxaron zuten Hideyoshik Hōjō klanaren aurkako kanpaina bukatzen zuen bitartean.[73] Hideyoshiren itzulerarekin, zeremonia-opariak elkartrukatu eta Hideyoshiri Seonjo erregearen gutun bat eman zioten.[73] Hideyoshik, modu okerrenean, diplomazia-akto hau Korearen zerga-ordaintze bat zela pentsatu zuen; honen ondorioz, Koreako enbaxadoreek ez zuten espero zen berdinen-arteko jokaera jaso, ordezkari diplomatikoei zor zaienaren moduan. Amaieran, Koreako enbaxadoreek Hideyoshiri Koreako erregeari erantzun bat idazteko eskaera egin zioten, zeinetarako Sakaiko portuan 20 egunez itxaron zuten.[74] Gutunean, Koreako enbaxadoreek hala eskatuta berridatzia, lehen bertsioa adeigabeegia baizen, Japoniak Korea Japoniara batzeko eskari formala egin zuen, Txinaren aurkako gudu batean sartzeko.

Koreako enbaxadoreen itzuleraren testuinguruan, Joseongo gorteak eztabaida sendoak eduki zituen Japoniak bidalitako gutuneko gonbidapenaren inguruan; hala, Hwang Yun-gilen arabera, Japoniako benetako botere militarraren estimazioen zein herrialdearen benetako nahiaren inguruko eztabaida sutsuak egon ziren. Era berean, Japonia eta Ming dinastiako Txinaren arteko gudua oso gertu zegoela antzeman zuten ere. Kim Saung-ilen arabera, bestalde, Hideyoshiren gutuna ez zen bluff bat baino gehiago. Era berean, Koreako gorteak Japoniako indarren batasuna gutxietsi zuen, oraindik ere zenbait klanen arteko borroka ematen ari zela pentsatzen baitzuten. Gorteko kideetako batzuek, zeinetatik aipagarri den Seonjo erregea, gutunaren mamiaz Mingeko Txina jabetu behar zela defendatzen zuten, hala izango ez balitz Txina–Korea aliantza ahulduko litzatekeelako. Halere, gorteak, azkenean, gudua berehalakoa izan arte itxarongo zutela erabiki zuten.[75]

Amaieran, Hideyoshiren diplomazia-negoziazioek ez zuten bere nahia bete; izan ere, Joseongo gorteak Japonia Korea-azpiko herrialdetzan hartu zuen, Koreak Txinarekiko zuen zerga-erlazio estua zela eta. Modu ezegokian, gainera, Hideyoshiren inbasio-mehatxua wakō-mailan jarri zuen ere.[76] Koreako gorteak, orduan, Shigenobu eta Gensori –Hideyoshiren hirugarren enbaxadore-taldea–[69] Seonjo erregearen gutun bat eman zioten, non Hideyoshiren gonbita bertan behera uzten zen, Txinako zerga-sistemaren aurka posizionatzeagatik. Hideyoshi berak, orduan, bigarren eskakizun bat bidali zuen ere, baina ez zenez enbaxadore bate eraman izan –garai hartan espero zen bezala–, gorteak alde batera utzi zuen. Bigarren gonbidapen honi uko egitearen ondorioz, Hideyoshik, 1592. urtean, bere armada Korearen aurka bidaltzeko prestatzen hasi zen.

Japonia

Japoniako Lehen Dibisioko Konishi Yukinaga daimyōa.
Japoniako Bigarren Dibisioko Katō Kiyomasa daimyōa.

Japoniako indarren nukleoa samuraiak ziren, Japoniako gizartearen gorenean zegoen kasta militarra.[77] Garaiko gizarte japoniarra lau kastatan zegoen banaturik: samuraiak, nekazariak, artisauak eta merkatariak, hurrene hurren. Samuraien kastak Japoniako lurraren gehiengoaren jabe ziren, bai eta ezpata gainean eramateko eskumendun bakarrak ziren ere –bai eta hau erabiliz momentuan adeitsuegia zen beste herritar exekutatzeko eskubidea–. Zaldietan ibiltzeko eskubidea zuten ere, bai eta zaldiarekin guduetara joateko eskibidea zuten ere.[77] 1592an, samuraien arma ohikoena yari-a zen, sastatzeko egina zegoen lantza bat –askotan, gurutze-xafla bat zuen ere yariak, etsaiak bere zalditik botatzeko egina–.[77] Etsaia sastatu beharrean etsaia moztu nahi zeneko kasuretan, samuraien arma ōdachi-a zen, helduleku oso handiko ezpata oso luze bat, naginata-rekin batera –xafla kurbatudun azkon-arma–.[77] Halere, samuraien armarik ezagunena katana da, Stephen Turnbullen arabera "gudu-historiako ertz zorrotzena duen arma" zen ezpata mota bat.[77] Samuraiek ez zuten inoiz ere ezkuturik eramaten, geziak desbideratzeko katanak erabiltzen zituztelarik. 1592rako, samuraien armadura lamelarra zen, burdinez edo elkarri lotutako larru-ezkatez osaturikoa, betiere balen aurkako defentsa modura modifikatuak –are zurrunagoak egiteko; adibidez, balen aurrean nolabaiteko babesa eman ahal izateko–.[77] Kanpo-itxurari dagokionez, samuraiek burdinezko maskara bat zeramaten batailara, zaldi-ilez eginiko bigoteduna zena eta kanpoaldean "irribarre maltzur" bat zeramana.[78]

Orokorrean, 158,800 soldatu, nekazari eta garraio-tropek, zeinetatik laurdenak su-armak zituzten,[79] inbasioan parte hartzeko prest zeuden, zeinetatik heren bat, gutxi gorabehera, unitate "profesionalak" ziren; hau da, samuraiak, samurai horien menpekoak eta ashigaru-ak. Beste bi herenak laguntza-funtzioa zuten –medikuak, apaizak, idazkariak, nekazariak eta marinelak–. Gaur egunera arte iritsi diren zenbaki zehatzen adibide, Gotō Sumiharu-ren indar militarrak ditugu –Gotō uhartediko Fukue hiriko kontrola zuena–. Familia-erregistroen arabera, 705 banakoko indarra zuen, 27 zaldirekin; zeinetatik 220 borroka-gizonak ziren, eta beste 485ek laguntza-funtzioa zeukaten.[80] 220 borroka-gizona horiek, bestalde, hola zeuden banaturik: general bat eta bere zaldia, bost komisario eta bost zaldi, bi mezulari eta beren bi zaldiak, bi inspektore –eta zegozkien bi zaldiak–, hamaika zaldidun samurai, 40 samurai zaldigabe, 38 samurai-laguntzaile eta 120 ashigaru.[80]

Historia idatzian mantendu den beste daimyō baten kuota militarra, Shimazu Yoshihiro-rena dugu: 600 samurai, 300 pankarta-eramale, 1,500 ashigaru arkabuz-eramale, 1,500 ashigaru arku-eramale, 300 ashigaru lantza-eramale eta 6,400 nekazari eta marinel.[81]

Ikus daitekeenez, Japoniaren alde borrokatu zuten gehiengoak ashigaruak ziren –oinezko arinak–, normalean herriko gizonak zirenak, lantzak, tanegashima-k edo japoniar arkabuzak edo yumiak erabiltzen zituztenak.[78] Samuraiek ez bezala, armadura garestienik zihoaztenak, ashigaruek burdinezko armadura merkeak zeramaten bular inguruan.[78] Gainera, arkabuz-eramaleak ziren ashigaruak "europar erara" borrokatzeko entrenatzen ziren; hau da, formazioan su-andana bat sortzeko moduan batera tiro eginez, belaun baten gainean arkabuza birkargatuz eta zikloa berriro hasiz –atze-ilarak ziklo berdina jarraitzen zuen, baina modu txandakatuak–.[78]

Japoniako Lehen Dibisioaren burua –eta, halaber, inbasio-indarren buru naugisa– Konishi Yukinaga izan zen, Kyushu irlako Uto hiriko daimyōa, Higo probintzian, inbasio-buru hautatua bere diplomazio-trebetasunarengatik, bere trebezia militarrarengatik baino gehiago; izan ere, Toyotomi Hideyoshik ez zuen espero Korea-jatorriko erresistentziarik.[82] Konishik katolizismorako konbertsioa bideratu zuen 1583an, Espainia eta Portugalen "On Agustino" modura ezaguna egin zelarik.[83] Bestalde, Katō Kiyomasa, Japoniako Bigarren Dibisioko burua zen, bai eta Toranosuke (虎之助; lit. "tigre gaztea") modura ere ezaguna Japonian –Korean "deabru-general" modura zen ezaguna, bere basakeria zela eta–.[83] Katō "Shizugatake-ko Zazpi Lantzak" taldeko kideetako bat zen, 1583ko Shizugatake-ko Batailan bereziki aipagarria den zazpi samuraien taldea; izan ere, bataila hartan Katōk bere balia frogatu zuen, etsai andanaren buruak moztuz –ostera, banbu-zortoinetan iltzatu eta hurrengo batailara eraman zituelarik, estandarte modura–.[83] Katō budismo nichirendarraren jarraitzaile sutsua zen, militarismoaren eta Japoniako ultra-nazionlismoarekin erlazionaturiko budismoaren doktrina-adarra; era berean, Japoniako katolizismoarekin oso erlazio kaskarra zuen.[84] Bere borroka-estandartea txuria zen, ustez, Nichiren berak idatzitako Namu Myōhō Renge Kyō (lit. "Gora Jainko-legearen Igebelarra").[84] Bestalde, itsas-komandantea Wakizaka Yasuharu izan zen, "Shizugatakeko Zazpi Lantzetako" beste kide bat, 1585ean Setoko barne-itsasoko Awaji uharteko daimyōa izendatua izandakoa, non itsas-munduaren inguruko asko ikasi zuen –bertan ezagunak dira zurrunbiloak, marinelentzat oso arriskutsuak direnak–.[84] Bestalde, Toyotomi Hideyoshi ez zen Japoniatik atera eta Kyoto-inguruan geratu zen; halere, Txina konkistatzea bere obsesioa izanik, ez zuen bere gerlariek atzera egiterik nahi, porrotak jasota ere, gudua irabaztea indar militarren arteko diferentzia izan beharrean bere samuraien "nahi" kontu hutsa zela defendatuz. Turnbullen arabera: "Zentzu taktikoan, beraz, ezin da Hideyoshi komandanteetako bat bezala hartuz, proiektua heriotza-unera arte defendatu bazuen ere; beraz, bere influentzia politikoa ezabaezina da".[85]

Ming dinastiako Txina

Ming dinastiako Txinako armada Asia osoko armadarik handiena zen, 845,000 kide inguruko tropa osatuz. Hala ere, 1592an armada hau ez zen bere momentu gorenean aurkitzen, Armada Inperialak 1592ko hego-mendebaldeko mongolen matxinadari aurre egin behar izan ziotelako.[78] Honek, bederen, ez zuen Ming armadaren boterea erabat murriztu, organizazio-ekintza handiak sortzeko gai baitziren oraindik; hala nola, 400 artilleria-arma 480 kilometrotan zehar garraiatuz, eremu malkartsuan zehar.[78]

Ming armadaren nukleoa infanteria zen, bost ataletan banaturik zegoena: i) arma-eramaleak; ii) ezpata-eramaleak; iii) su-geziak zituzten arku-eramaleak; iv) gezi arruntak zituzten arku-eramaleak, eta v) lantza-eramaleak, bai eta bost atal hauen laguntza ziren zalditeri eta artilleria ere.[78] Txinako infanteriaren arma arruntenak arkabuzak eta baleztak ziren, zalditeriarenak arku-eramale zelabereak ziren bezala.[78] Armadurari dagokionez, kono-itxurako burdinezko kaskoak eta larru zein burdinezko armadura-janzkiak erabiltzen zituzten.[86]

Turnbullen arabera, "Txinako lur-artilleria eta setio-kanoiak eskualde osoko onenak ziren".[86] Ming dinastiako artilleria burdin galdatuaz zegoen egina, zenbait mota ezberdinak aipa daitezkeelarik; garrantzitsuenak "general handiaren arma" eta folang zhi-a (佛朗支) zirelarik, azkeneko hau errekamaratik kargatzen zen artilleria-arma zena.[86]

Txinako komandanteetako bat Li Rusong izan zen, Japoniak betidanik gutxietsitako gizaona zena. Turnbullen estimazioen arabera, bestalde, "Ming [dinastiako] Txinako generalik osatuenetarikoa zen".[87] Pyokjeyek-eko Batailan Lik porrota jaso bazuen ere, porrot hau ez zen behin-betikoa izan; izan ere, bera izan zen Japoniako indarrak Koreatik kanporatzea lortu zuen estrategetako bat, bere Pyokjeyekeko porrota erabiliz japoniarrei bere indar erreala ez erakusteko.[87]

Chen Lin dugu Txinako itsas-komandanteetako bat, bestalde, Guangdong-eko jatorrikoa eta Japoniaren porrotean ardatzekoa izandakoa. Guduan lagundu ostean, bai Korean eta baita ere Txinan ere heroi bezala izan zen ospatua Lin; ondorioz, Koreako Gwangdong Jin klanaren sortzailea izan zen, gaur egun Txina eta Korean zehar hedaturik daudenak. Era berean, bere itsas- eta lorpen militarrei esker, "Guangdong Jaunaren" ezizena lortu zuen ere.[88]

Joseongo Korea

Joseongo Armadaren ofizialak aristokrazia-jatorrikoak ziren denak, baina Japoniako goi-mailako militarrekin erlazionaturiko aristokraziaren kasuan ez bezala, zeinak soldadu moduan izan ziren entrenatuak gaztetatik, Joseongo aristokrazian ez zuten esperientzia militarrik, eskola-jakintzak baloratuagoak baiziren –kontutan hartu beharrekoa da Konfuzianismoaren tesietan gudua duinez modura hartzen zela, bai eta honen ikasketa ere–.[89] Hala, Koreako generalen abilezia oso aldakorra zen batetik bestera, general batzuek esperientzia zutelarik eta beste batzuen gerra kontuetan interes berezirik ez zutenak, beren denbora arku-ikasketan, idazketan, kaligrafian eta Konfunzianismoaren klasikoak irakurtzen jardutea nahiago zutenak.[90] Koreako infanteriak Txina-estiloko kasko bat zeramaten, armadurarik gabe.[90] Koreako ezpata ohikoenari dagokionez, hwando-a dugu, Joseongo soldaduetan komuna zen ezpata kurbatua, Japoniako ezpata kurbatua baino motzagoa –eta, ondorioz, lirainagoa–. Esklusiboki korearra den arma, bestalde, irabiurra dugu, 1.5 metro luze den zur gogorrezko makila, gorriz margotutakoa eta burdinezko iltzeduna den ardatz aske baten helduleku dena.[90] Joseongo infanteriak, askotan, arku-eramale modura borrokatzen zuen; arku-eramale hauek, 1592ko iturri japoniar baten arabera, Japoniako arku-eramaleak baino hobeak zirean, korear-jatorriko arkuen irismena 450 metrotakoa baitzen, japoniar-jatorrikoen 300 metroekin alderatuz.[90]

Korear arma estandarra seungja zen, "garaipenaren arma" modura ere ezaguna; oinarri bati lotutako, esku-eskopeta baten moduko kanoia. Koreako artilleria artilleria japoniarra baino askoz boteretsuagoa zen; besteak beste, japoniarrek ez bezala, korear itsasontziek kanoi handiak eramateko ahalmena zutelako.

Turnbullen arabera, Korearen salbazioa bere itsas-indar militarra izan zen.[91] Koreako itsasontzi ohikoa panokseon-a zen, Japoniako gerraontzi estandarraren nahiko antzekoa, baina, aipatutako kanoi-ezberdintasunarekin.[91] Era berean, herri-kulturak hedatu diren "dortoka-ontziak" edo geobukseon-ak, oso armatuak eta txikizio handiak eragiteko gai zirenak, bestalde, gutxiengo bat osatzen zuten Koreako itsas-armadaren barruan.[91] Are gehiago, "dortoka-ontzi" horietako batek ere ez du gaur egunera arte biziraun eta, beraz, ontzi hauen benetako forma oraindik eztabaidagai da, itsasontzi horiek "dortoka itxura" kontsentsu bat bada ere.[91] Yi Sun-sin amirala, gudua Jeolla Pronbintziako Eskubiko Itsas-armadaren Komandante modura hasi zuena –Jeollak bi egoitza zituen; Jeollako Ezkerreko Itsas-armadarena eta Jeollako Eskubiko Itsas-armadarena–,[92] "Koreako heroi nagusia" izan zen Turnbullen arabera, "munduaren historia osoaren itsas-komandante onenetarikoa".[84]

Ahalmen militarra

Sakontzeko, irakurri: «Koreako historia militarra», «Japoniako historia militarra» eta «Txinako historia militarra»
Japoniako infanteria fusillade-tiroketa taktika erabiltzen, beren tanegashimekin.
Edo Aroko Japoniako arkabuzak, Hideyoshiren inbasioetan japoniar soldaduen erabilitakoak.

Garai hartan, Joseongo Korearen eta Ming dinastiako Txinaren etsai nagusiak Jurchenak ziren, iparraldeko mugetan erasoaldiak sortzen zituztenak, bai eta wakōak ere, kostaldeko herri eta merkataritza-itsasontzial arpilatzen zituztenak.[93][94]

Jarrera defentsibo honek, testuinguru erlatiboki baketsu batetan, korear gerraontzi eta gotorlekuen goratzea ekarri zuen. Goryeo Aroan zeharreko Txina-jatorriko bolboraren eta su-armen hedapenarekin, Koreak Txinako su-arma modeloa –burrunba-bonba edo zhentianlei-a; 震天雷) berritu eta hobetu zituen, itsasoan oso erabiliak izan ziren kanoi aurreratuak sortuz. Asia-osoko berrikuntza militarrek sorgune nagusia Txina bazen ere, Korea gerraontzi- zein kanoi-sorrerarako zentroa zen ere garai hartan.[95]

Japonia, bestalde, gerra-zibil batean egon da barneraturik azken mendean zehar; honek, ondorioz, herrialdea gerrarekin erlazionaturiko teknologia berrien garapenean punta-puntakoa izatera eraman du. Portugaldar Inperioko merkatariek, hala, Japoniara arkabuzak eta mosketeak barneratu zituztenean, Japoniako armagileek berrikuntza disruptibo honi modu azkarrean erantzun zioten, modu masiboan tanegashima berriak sortuz. Garaiko kontestuan, gainera, formakuntza militarra hobetu zen ere, bai eta arma berriak optimoen erabiltzeko taktika berriak sortu ziren ere; honek, beraz, Koreako armaden aldean irabazle uzten zituen japoniarrak.

Koreako kanoiak ez zeuden lurreko testuingururako moldaturik, bai eta su-armak ez ziren hain aurreratuak. Japoniar soldaduen eramandako arma laburrak, bestalde, erabilgarriagoak eta efektiboagoak ziren lur-bataila eta setioetan zehar. arma handiagoekin alderaturik.[96] Estrategia-ezberdintasun hau, arma-garapen eta -gauzatzean lur-eremuetako japoniar indarren dominazioaren oinarrietako bat izan zen, bai eta itsas-testuinguruko korear-dominazioarena ere.

Japonia guduan sarturik zegoenez XV. mendeko erdialdetik aurrera, Toyotomi Hideyoshik bere boterepean 500,000 soldadu esperientziadun zituen,[97] Koreako inbasiorako armada profesional bat sortzeko ahalmena ematen ziona.[98] Japoniako egoera kaotikoak korearrek indar japoniarra gutxiestera eraman zutenaren testuinguruan,[98] Japoniako fakzio politiko ezberdinak lotzen zituen batasun-sentsazio bat sortu zen bertan, 1588ko "ezpata-ehizak" adierazten duen bezala –herritarren arma-konfiskatzea–.[99] Ezpata-ehizarekin batera "Banatze Ediktua" agertu zen 1591ean, Japoniako wakōen pirateriari behin-betiko amaiera eman ziona, herrialdeko daimyōei horiekin truke ekonomikoak bideratzea gaitzetsiz.[99] Modu ironikoan, korearrek Hideyoshiren inbasioa aurreko urteetan gertatutako wakō-inbasioen luzakin bat izango zela uste zuten.[100]

Joseongo egoera militarrari zegokionez, bestalde, Koreako ofiziala zen Ryu Seong-ryongek esan bezala, "Ehun [generaletatik] batek ere ez zekien soldadu-posizioen inguruko metodorik",[101] garaiko errango militarra gizarte-konexioetan oinarritzen baitzen, jakintza militarrean baino.[102] Koreako soldatuak desordenatuak ziren, gaizki heziak eta gaizki ekipatuak,[102] gaztelu-paretan eraikitzera ohiturik zeudenak, gehienak.[103]

Joseongo Erresumaren defentsa-sistemaren arazoak

Txinako su-lantza baten marrazkia. Txineraz, su-lantza honi 衝陣火葫蘆 zeritzon (lit. hatzekin kargatzen den su-kalabaza).

Joseon-garaiko Koreako defentsa-sistemak hainbat arazo zituen, gehienak antolatze-politikekin erlazionaturikoak.[104] Honen adibide, Koreako armadak sufritzen zuen gehiegizko burokrazia dugu; hala, maila lokaleko soldadu batek ezin zuen kanpo-inbasio bati erantzun bere jurisdikziotik kanpo goi-mailagoko general batek, eta betiere erregearen gortearen oniritzia jaso ostean, bere armada-zatia mobilizatu arte.[104] Hau, logikoa denez, oso bataila inefizienteak sortu zituen Koreako partetik, armada lokalak mugitu ezinik geratzen baiziren tokian tokiko komandantea gunera ailegatu eta kontrola hartzen zuen arte.[104] Bigarrenik, aipatutako goi-mailako general horri eskualdea arrotza egiten zitzaionez, ingurugiro naturala, teknologia erabilgarria eta inbaditutako eskualdearen indar militarrak ezezagunak zituen ere.[104] Amaitzeko, Koreak armada estable eta iraunkor bat ez zuenez, gerran zeharreko armadaren gehiengoa gaizki entrenatutako behe-mailako reklutez osaturik zegoen.[104]

Koreako gorteak, honi aurre egiteko, aldaketa batzuk ezarri zituen, baina arazoek jarraitu egin zuten; hala, adibidez, 1589an sortutako entrenamendu militarrerako zentroan, Gyeongsang probintzian, soilik soldaduak izateko gazteegiak edo zaharregiak ziren gizonak aurkitzen ziren, bai eta aristokrata abenturazaleak eta askatasun bila zebiltzan esklabuak ere; izan ere, kapazak ziren adin egokiko biztanleriaren zatia interes handiagoa zuen nekazaritza bezalako bestelako aktibitate ekonomikoetan.[104]

Koreako gotorleku gehienak sanseong-ak ziren (lit. mendi-gotorlekuak),[105] mendi baten inguruan eraikitzen zen harri-pareta, forma sugekaran.[98] Pareta hauek diseinu pobrekoak ziren, zeinetan dorre gutxi eta tiroketa-gune urriak ageri ziren –Europako fortifikazioetan askoz komunagoak zirenak–, bai eta txikiak ziren altueran ere.[98] Koreako legeen arabera, gudu-testuinguruan gotorleku hauek fliehburg modura jokatzen zuten, zeinetara gizarte osoan ebakuatu behar zuen –bertara joaten ez zirenak etsaitzat hartzen ziren, teorian–. Halere, honek, errealitatean, porrota jaso zuen, fliehburg gehienak herritarretatik urrunegi baitzeuden kokaturik.[98]

Tropa-indarrak

Toyotomi Hideyoshik bere armada Nagoya gaztelura mugitu zuen, Kyushu uharteko Hizen probintzia zaharrean kokaturik dagoena; aitzitik, gaztelu hau inbasio-indarrak eta honen sorospen-indarrak bertan ostatatzeko berriki eraikia zen. Egun, gazteluaren jatorrizko estrukturak ez dirau, baina eroritako gazteluaren hondakinak garaiko Chinzei hirian diraute oraindik, egungo Karatsu hirian, Saga prefekturan.[106] Lehen inbasioa 158,800 gizonez osaturiko bederatzi dibisioz osaturikoa izan zen, zeinetatik azkeneko biak, bakoitza 21,500 gizonez osaturikoa, Tsushima eta Iki irletan geratu ziren sorospen-indar modura, hurrenez hurren.[107] Gudu osoan zehar, japoniarrek 320,000 tropa erabili zituzten.[97]

Guduaren beste alderdian, Joseonek soilik unitate militar aske batzuk zituen uneoro, defentsaren gehiengoa momentuz momentuko herritar soldaduek osatzen zutelarik, emergentzia-testuinguruetan.[103] Lehen inbasioan, Joseonek 84,500 tropa erabili zituen denetara, bai eta 22,000 boluntario ere.[108]

Ming dinastiako tropek denetara, gerrako edozein puntutan, beti osatzen zuten 60,000 kide baino gutxiagoko taldea.[109] Gerran zehar, Ming dinastiak 166,700 tropa bisali zituen, bai eta 17 milioi liangeko balioa zuen zilar eta hornidura-materialak, Ming Inperioko zerga-jasotzearen sei hilabeteren baliokide dena.[110]

Armak

Sakontzeko, irakurri: «Chongtong»
Joseon-garaiko hwacha, bolboraz bultzatutako gezi-jaurtitzailea.
Koreako kanoietako gezi luzeak, burdin-puntadunak.

Portugal-jatorriko merkatariek 1543an arkabuza Tanegashima uhartean barneratu zutenetik,[111] arkabuza modu zabalean erabiltzen hasia izan zen Japonian.[112] Bai Txinan eta baita ere Korean arbakuz portugaldarraren antzeko su-armak baldin bazeuden ere, gehienak modelo zaharkituagoak ziren. Korearen arma txikiak esku-kanoiak ziren, mekanismo sinpledunak eta pistola-zorro edo zurezko oinarridunak. Japoniako diplomatikoek Koreago horteari arbakuzak erakutsi ostean, opari moduan, Koreako ofiziala zen Ryu Seong-ryongek su-arma berriago horien erabilpena sustatzen saiatu zen, gortearen oniritzia lortu ez bazuen ere. Kontrara, Japoniako indarrek arkabuzen indarrak arku-erabilpenarekin batera garatu eta hedatu zuten.[113]

Setio-ekintzetan zehar, Txinako indarrek rattan ezkutuak eta burdinezko pavisak erabili zituzten, moskete-tiroen kontra babesa ematen zutenak. Armei dagokioenez, arku luze txinatarrak,[114] ezpatak,[115][116] su-armak, lur-mina goiztiarrak eta esku-granada goiztiarrak erabili zituzten.[117]

 Korearrek hwacharen –gezi-jaurtitzailea, bolbora erabiliz erregai modura– erabilera masiboa demostratu zuten ere, bereziki 1593ko urtarrilean zehar, Pyongyangeko setioan. Hwacha bakoitzak 300 singijeon jaurtitzeko ahalmena zuen, batera; horretarako, hwacha bi gurpildun orga bat zen, zulo anitzduna, non singijeonak barneratzen ziren. Txinak, bestalde, bere suziri-gezien modelo propioa zuen; kasu honetan, manualki erabiltzen zirenak: hu dun pao-ak (虎蹲砲; lit. makurtutako tigrearen kanoiak).

Japoniarren Koreako armada behin eta berriro irabazi zuten moskete, lantza eta ezpaten konbazio bat erabiliz. Mosketeak Koreako arkuak baino boteretsuagoak ziren bezala –bai sartze-ahalmenean, bai irismenean–,[118] lehenengoak bigarrengoaren su-erritmoa falta zuen, Joseon dinastiako urte-liburuetan zein garaiko idazki eta Koreako generalen egunerokoetan agertzen den bezala, non mosketeen ahulezia hau behin eta berriro aipatzen den. Hala, Japoniako indarrek mosketeez gain arma zuriak edo arme blancheak erabili zituzten ere –ezpatak, lantzak...– guduen hasierako fasean arrakasta edukitzeko. Hala, japoniarren ankerkeriaren atzean, kasu askotan, arma zuriak egon ziren eta ez su-armak; izan ere, aipatu bezala, korear indarrek esperientzia eza zeukaten, Koreako soldaduek karga japoniarren aurrean posizioa mantendu ezin zutelarik. Shi-eon Lee ofizial korearraren arabera, hurrengoak ziren Koreako armadaren ahultasunak:

Koreako soldaduak koldartu egiten dira etsaia ailegatu baino lehen, bai eta ihes egiten dute etsaiaren aurkako borroka hasi baino lehen ere. Komandanteei dagokienez, bestalde, beren posizioari eusten diote desertzio-ondoriozko exekuzioari beldur. Hala ere, muga bat dago halako exekuzioei aurre egiteko. Egia esan, japoniarrak ez dira mosketari onak, baino oso azkar egiten dute aurrera, korearrek soilik bi gezi [sic] jaurtitzeko denbora utziz. Esaten omen da korearrak arkulari trebeak direla, baina hau egia da soilik distantzia handitan; izan ere, distantzia txikitan su egiteko beldur dira, japoniarren ezpaten beldur baitira. Hala, japoniarren arme blancheak izutzen dituen arkulari talde bat ezgaia bihurtzen da. Esaten da ere japoniarrak ezpatari onak direla, baina honetan korearrak ere trebeak dira. Edo trebeak lirateke, hanka egingo ez balukete.[119]

Bestalde, Yu Song-nyong-ek, Koreako beste ofizial batek, Japoniako arkabuz-erabiltzaileak nagusitasun ukaezina zuten distantzia luzetan, Koreako armadaren diziplina eta borroka-esperientzia urriarekin batera, porroten zergati nagusia zena:

1592ko inbasioan, dena galdu genuen. Hamabostaldi bateko eta hilabete bateko tartean hiriak eta gotorlekuak galdu genituen, dena lau norabideetara galduz. Mende bateko bakearen ondoriozko gizartearen gudu-testuinguruaren ezjakintasunari [partzialki] egotzi badezakegu ere, japoniarren moskete-erabileraren ondoriozko ehun pausuko distantziako irismen-ahalmena izan zen erantzule nagusia, haize eta kazkabarra bezala iristen zirenak [jaurtiz] eta zeintarako arku eta geziak ez ziren konparagarri.[120]

(...)

Egun, japoniarren mosketeak gotorlekuak erasotzeko erabiltzen dituzten soilik; hala, ehundaka pausuko distantziatik tiro egin dezakete. Gure herrialdeko arku eta geziek, [ordea,] ezin dute haiengana ailegatu. Gotorleku-paretatik kanpoko edozen lur-eremu lauean lur-muinoak eta "dorre hegalariak" [sic] sortuko dituzte, zeinetatik gotorlekuak begiratu eta tiro egiten zuten, gotorlekuak babesleku modura ezeztatuz. Amaitzeko, gotorleku hauek japoniarren alde erortzen ziren. Testuinguru honetan, ezin ditugu [defendatzaileak] errudun bezala hartu.[120]

1592an, japoniar komandante batek Japoniako indarrek tiro-eremuetako borroketan zuten nagusitasunaren inguruan jardun zuen ere:

Mesedez, bidali arma eta munizioa. Ez dago lantzen edonolako beharrik. Oinarri-oinarrizkoa da nolabait arma-kopuru handi bat lortzea. Gainera, garrantzitsua liteke egoeraren berri ematea [Koreatik] alde egiten duten horientzat. Arma-antolatzeak lehen-mailako arreta zor dizue.[120]

Amaitzeko, Asano Yoshinaga-k, Japoniako beste komandante batek, hurrengoa idatzi zion bere aitari:

Kai probintziatik tropak [Koreara] datozenean, ahalik eta su-arma gehien ekarri dezaten ziurtatu, ez da beharrezkoa bestelako ekipamendurik. Eman agindu zorrotzak: gizon guztiek, samuraiek barne, su-armak ekarri ditzatela.[120]

Korearrek, bestalde, oso gutxitan erabili zituzten lur-artilleriak, bereziki kanoiak eta, kasu ia guztietan, setioko eta gazteluak defendatzeko testuinguruetan. Salbuespeneko kasu horietan, gainera, emaitza oso ez-eraginkorrak lortu zituzten.[121] Hala, adibidez, baina salbuespenezko kasu jakinetan, Koreako atal batzuek mortero lehergarriak jaurtitzen zituzten jaurtigai modura.[121] Txinatarrak, bestalde, korearrak baino jaioagoak ziren lur-artilleria erabiltzen. Hala, txinatarren lur-arma ezagun bezala "General Handiaren Kanoia" dugu, bi gurpildun gurdi batean kokaturiko rekamaradun kanoi handia, hamar kilo inguruko burdin-bola bat jaurtitzen zuena. Japoniarrek, hirugarrenik, lur-artilleria soilik testuinguru abantailotsuetan erabiltzen zuten eta ez egunerokotasunean –setio- zein gudu-testuinguruetan, halere–, bereganatutako unitate txinatar eta korearrak erabiliz, askotan.

Korearrek modu aktiboan zabaldu zituzten beren zalditeri-dibisioak. Baina, lur-eremuaren malkartasuna zela eta, zalditeriarako erabat aproposa ez dena –sail-eremuek zulo asko zituzten, bai eta belar-falta, zaldiak elikatzeko ezinbestekoa–. Gainera, japoniarren arkabuz-erabilera, distantzia handietan, zalditeriaren erabilera are gehiago eragotzi zuen.[122] Koreako zalditeriaren arma erabilienak arkuak ziren, ezpata eta lantzak bigarren-mailakoak ziren bitartean. Zalditeriak –Koreari dagokionez, behintzat– garrantzi handiena guduaren hasieran lortu zuen; adibidez, Chungju-ko Batailan, non Japoniako infanteria garaitu zuten.[123] Japoniako dibisioek zaldiak baldin bazituzten ere, gudurako bertatik jeitsi eta zaldiak alde batetara uzten zituzten, zaldi-infanteria modura jardunez. Arma espezializatuak erabiltzen ziren zaldiketan, baina zalditeriko kide gehienek yariak bezalako lantzak nahiago zituzten;[124] hala ere, yarien erabilera murrizten joan zen Korea zein Txinako soldaduek geroz eta gehiago su-armak erabiltzen hasi zirenean.[125]

Itsas-armadaren indarra

Koreako panokseon baten marrazki zaharra.
Sakontzeko, irakurri: «Panokseon» eta «Geobukseon»

Japoniaren lurreko nagusitasunaren aurrean, Koreak nagusitasuna zuen itsasoan. Koreako itsas-artilleria eta itsaso-eraikuntzarako teknologia aurreratuak, Japoniako piraten aurkako itsas-historia luzearekin batera, Koreako itsas-armada oso aurreratua egotera eraman zuen. Japoniako inbasiorako, Koreak panokseonak erabiltzen zituen, galeoi-moduko gerraontzi armatu indartsuak, Japoniako ontzi gehienak gainditzen zituztenak. Itsas-armadan zuen nagusitasuna erabili zuen Koreak Japoniako horniketa-sistema bertan behera uzteko, Koreako penintsularen mendebaldeko kostaldean. Abantaila honek, hala ere, ez zuen bertan behera utzi etengabe armada hornitzeko ahalmena, Tsushimatik (Japonia) Busanera (Korea), bereziki Japoniako indarrek Koreako itsas-base batzuk hondatu zituztenetik aurrera. Koreako itsas-armada, Yi Sun-sin-en buruzagitzapean, orduan, Jeolla probintziako iparraldeko mugak ezarri zuen base berria. Hala, horniketa-sistema erabat bertan behera uztea lortu ez bazuten ere, Japoniako horniketa-urritasuna nabaria izan zen gudu osoan zehar.

Japoniako itsasontzi guztiak kasik, guduaredn lehen fasean, behintzat, kanoi-artilleriarik ez zutenez,[126] Koreako ontziek Japoniako itsasontziak bonbardatu zituzten distantziatik, japoniarrek moskete, gezi eta katapultetatik urrun.[126] Japoniarrek beren ontzietan kanoiak gehitzen saiatu zirenean,[127] beren itsasontzi-eredu lirainak soilik pare bat kanoi ezartzeko margina ematen zuen; halaber, edozein kasutan, japoniar-itsasontziek korearren su-ahalmen edo su-irismenaren falta eduki zuten.[128] Hala, beren flota indartzeko bi galeoi portugaldar erabiltzea pentsatu zuten ere japoniarrek.[129]

Itsas-armamentu efektiboaren gabeziaz gazin, Japoniako ontzi gehienak merkataritz-ontzi eraldatuak ziren, tropa eta ekipamendu-garraiorako pentsatuak eta ez gerraontzi modura.[126][130]

Txinako Bozhou Miao matxinada

1589tik 1600. urtera luzatu zen Bozhouko (Zunyi, Guizhou) Bozhou matxinada, Txinako hego-mendebaldean, Koreako Imjin Guduaren urte-tarte berdinean gertatu zen.[131][132] Imjin Gudua irabazi ostean, Chen Lin generala Guizhoura bueltatu zen matxinadei aurre egiteko.[133]

Historia

Japoniako armadaren ailegatzea
Japoniarren inbasioaren lehen olatua[134]
Dibisioa Daimyōa #
Lehen Dibisioa Konishi Yukinaga 7,000 43,700
Sō Yoshitoshi 5,000
Matsura Shigenobu 3,000
Go-Yozei enperadorea 25,000
Arima Harunobu 2,000
Ōmura Yoshiaki 1,000
Gotō Sumiharu 700
Bigarren Dibisioa Katō Kiyomasa 10,000 22,800
Nabeshima Naoshige 12,000
Sagara Yorifusa 800
Hirugarren Dibisioa Kuroda Nagamasa 5,000 11,000
Ōtomo Yoshimune 6,000
Laugarren Dibisioa Shimazu Yoshihiro 10,000 14,000
Mōri Yoshimasa 2,000
Takahashi Mototane, Akizuki Tanenaga, Itō Suketaka, Shimazu Tadatoyo[135] 2,000
Bosgarren Dibisioa Fukushima Masanori 4,800 25,100
Toda Katsushige Ikoma Kazumasa 3,900
Chōsokabe Motochika 3,000
Ikoma Chikamasa 5,500
Ikushima (Kurushima Michifusa?) 700
Hachisuka Iemasa 7,200
Seigarren Dibisioa Kobayakawa Takakage 10,000 15,700
Kobayakawa Hidekane, Tachibana Muneshige, Tachibana Naotsugu, Tsukushi Hirokado, Ankokuji Ekei 5,700
Zazpigarren Dibisioa Mōri Terumoto 30,000
Guztiko partziala 162,300
Erreserba (Zortzigarren Dibisioa) Ukita Hideie (Tsushima uhartea) 10,000 21,500
Erreserba (Bederatzigarren Dibisioa) Toyotomi Hidekatsu eta Hosokawa Tadaoki (Iki uhartea) 11,500
Guztiko partziala 183,800
Nagoyako erreserba-indarrak Tokugawa Ieyasu, Uesugi Kagekatsu, Gamō Ujisato, besteak beste 75,000
Guztiko partziala 258,800
Itsas-indarra Kuki Yoshitaka, Wakizaka Yasuharu, Katō Yoshiaki, Ōtani Yoshitsugu ~9,000
Guztizkoa (borobildua) 250,000
Dongnaeko setioa adierazten duen marrazki korearra (1760).
Sakontzeko, irakurri: «Busango setioa», «Dadaejingo Bataila» eta «Dognaeko setioa»

1592ko maiatzaren 23an Japoniako inbasio-armadaren Lehen Dibisioa, Konishi Yukinaga buru zeneko 7,000 gizonez osaturikoa,[136] Tsushimatik alde egin zuten goizean, Busango hiriko kanpo-eremuetara arratsalderako ailegatuz.[137] Koreako itsas-intelijentziak armada japoniarra detektatu zuen, baina Won Gyun-ek, garaiko Gyeonsang probintziako Ezker Itsas-armadaren Komandante, flota modu ezegokian identifikatu zuen, merkataritza-ontzi modura.[138] Beste 100 ontzi japoniarren ailegatzearen berriak intelijentziaren susmoak emendatu zituen ere, baino ez zuen ezer ere egin horren aurrean.[138] Sō Yoshitoshi Busango kostaldean lehorreratu zen bakarrik, korearrei Txinarako pasatze seguru bat eskatzeko azken eskaera egiteko; korearrek ezezkoa eman zioten –momentura arte egin bezala–, Sō Yoshitoshik hiria setiatzera eraman zuena. Era berean, Konishi Yukinagak, hurrengo goizean, inguruko Dadaejingo gotorlekua erasotu zuen ere.[137] Japoniarren arabera, korearren indarren erabateko anikilazioan bukatu zuten bi batailek –iturriaren arabera, 8,500–30,000 buru japoniarrez hitz egiten da–; korearrek, bestalde, japoniarren "galera garrantzitsuez" hitz egiten dute, Busango hiria erori aurretik.[139] Jeong Bal, Koreako komandantea, Busanen, Japoniako su-armek kolpaturik hil zen, korearren moralaren gainbehera eragin zuen heriotza izan zena.[140] Bitartean, Konishik Dadaejingo gotorlekua bereganatu zuen, su-indar lagun handiari esker pareten aurka eskailerak ezarriz, gotorlekua bereganatzeko ardatz izan zena.[141] Konishik orduan presorik ez hartzeko agindua eman zuen, gotorleku osoa exekuatuz.[141] Aginduari erantzunez, Japoniako indarrek bala-euri batekin jo zuten gotorlekua.[141] Ostean, Konishik eta Lehen Dibisioak iparralderako bidea hartu zuten, Hanseong hartzeko helburuarekin.[141] 1592ko maiatzaren 25eko goizean, Lehen Dibisioak aurrera egin eta Dongnaeko gotorlekura ailegatu zen.[139] Konishik mezu bat bidali zion orduan Song Sang-hyeong-i, gotorlekuko komandanteari, Japoniaren helburua Txina konkistatzea zela eta, beraz, Korea errendituko balitz biziak salbatuko zirela esanez. Songek, Konishiri erantzunez, hurrengoa esan zuen: "erraza da nire burua heriotzara eramatea, zailagoa zu pasatzen uztea". Konishik, Songen erronkari erantzunez, kuartelik gabeko konkista bideratzeko agindua eman zuen.[141] Ondorioz, hamabi orduz luzatu zen Dongnaeko setioa hasi zen, 3,000 korear exekutatu ostean Japoniako alderdiaren alde Dongnaeko gotorlekua erori zen arte.[142] Modu laburrean esanda, Konishiren aginduari jarraiki, Japoniarrek ez zuten presorik hartu Dongnaen, txakur eta katuak ere exekutatuz; izan ere, Konishiren helburu zen Koreako indarrak beldurtzea, Japoniaren alde men egite ezak zekartzan ondorioa ikustaraziz.[142]

Dongnae erori ostean, Konishik Miryango gaztelua hartu zuen, bai eta Daegu ere. Bi gune hauek erresistentziarik gabe erori ziren, Koreako indarren aldetik, herrialdeko indarrak iparralderagoko gotorlekuetan kontzentratzen hasiak baitziren, jada.[143] Nakdong ibaia gurutzatu ostean, Konishik jakin zuen korear tropak Sangju-n kontzentratzen ari zirela.[143] Bitartean, Koreako indarrak, etsita, Beijingo Hiri Debekatura joan ziren Wanli enperadoreari laguntza eskatzera, Txinako armada Koreara bidaliz.[143] Txinak baiezkoa eman zuen, baina Txina berak Ningxia-n gudu handi bat esku artean zuenez, Txinaren erantzuna denboran luzatu egin zen.[143]

Gyeongsang probintziaren okupazioa

Katō Kiyomasaren Bigarren Dibisioa Busanen lehorratu zen maiatzaren 27an, bai eta Kuroda Nagamasaren Hirugarren Dibisioa Nakdong ibaian hurrengo egunean, maiatzaren 28an.[144] Bigarren Dibisioak Tongdo-ko hiri abandonatua hartu zuten egun berean, bai eta Gyeongju ere maiatzaren 30ean.[144] Hirugarren Dibisioak, lehorreratu ostean, inguruko Gimhae-ko gaztelua bereganatu zuen, gaztelua defendatzen zutenen aurka tiro eginez eta gaztelu-paretetara igoz inguruko labore-fardoak erabiliz.[145] Ekainaren 3rako, Hirugarren Dibisioak Unsan, Changnyeong, Hyeonpung eta Seongju hartu zituen.[145] Bitartean, Konishi Yukinagaren Lehen Dibisioak Yangsan mendiko gotorlekutik pasa ostean –Dongnaeko setioaren gauean hartutakoa, Japoniako arkabuz-tiroen ondorioz korearrek alde egiten ostean–, Miryangeko gaztelua maiatzaren 26an hartu zuten ere.[146] Lehen Dibisioak Cheongdo-ko gotorlekua hartu zuen ere hurrengo egunetan, bai eta Daegu-ko hiria konkistatu ere.[146] Ekainaren 3rako, Lehen Dibisioak Nakdong ibaia gurutzaturik zuen, Seonsan mendira ailegatuz.[146]

Sangjuko Bataila
Sakontzeko, irakurri: «Sangjuko Bataila (1592)»

Japoniarren erasoen berri izan ostean, Joseongo gobernuak Yi Il jenerala izendatu zuen muga-komandante, garaiko politikak eskatu bezala.[147] Yi jenerala, orduan, Choryong mendatearen hasieratik gertu kokatzen den Mungyeong-era joan zen tropak batzera, puntu estrategikoa dena, baina Daeguraino beheratu behar izan zen bertan zeuden tropekin batzeko.[146] Bertan, Yi jeneralak tropa guztiak berriro ere Sangju-ra mugitu zituen, Dongnaeko setioa biziraun zutenen salbuespenarekin, zeinak atzeguardia bezala geratu ziren Chroyong mendatean.[146] Ekainaren 4ean,[148] Yi jeneralak 1,000 gizon baino gutxiagoko indarra gertuko bi muino txikietan posizionatu zituen, hurbiltzen ari zen Lehen Dibisioari aurre egiteko.[149] Momentu horretan agertzen hasi zen ke-zutabea Japoniako indarrek erretako gertuko eraikin bat zela pentsatu zuen Yik, eta, beraz, zaldiz ikuskatzaile bat bidali zuen, egoera ikus zedin; halere, zubi batetik gertu zegoela, zubi azpiko Japoniako moskete-tiroek eman eta lepo eginez hil zen.[149] Ikuskizun honek –ofizial korearra erortzea, bereziki– Koreako tropen desmoralizazioa ekarri zuen ere.[149] Berehala, japoniarren Sangjuko Batailari hasiera eman ziten beren arkabuzak erabiliz; korearren geziekin erantzuten saiatu ziren, baino irismen-eremutik kanpo kokaturik zeudenez huts egin zuten.[149] Japoniako indarrek, hirutan banaturik, korearren defentsa-lerroak bai aurretik zein bi aldeetatik erasotu zituzten; hala, batailaren amaieran Yi Il jeneralak atzera egin zuen, 700 korear hil ostean.[149]

Chungjuko Bataila
Sakontzeko, irakurri: «Chungjuko Bataila»

Ostean, Yi Il jeneralak Chroyong mendatea erabiltzea pentsatu zuen, Sobaek mendikatearen mendebaldeenen zegoen pasabide bakarra zela aprobatxatuz, indar japoniarren aurreratzea analizatzeko.[149] Hala ere, Joseongo gobernuak izendatutako beste komandante bat, Sin Rip, zalditeri-dibisio batekin bertara ailegatu eta 100,000 tropa bateratu eraman zituen Chroyong mendatearen iparraldean kokaturik zegoen Chungju-ko gotorlekura.[150][151] Chungjun setio bat pairatu baino, Tangeumdae-n bataila bat borrokatzea erabili zuen Sin Ripek, bere zalditeri-unitatearen indarra kontutan hartuta.[151] Zalditeriaren gehiengoa rekluta esperientziagabeez osaturik zegoenez, bestalde, Sin Ripen beldurra zen bere tropek borrokagunetik ihes egingo zutela; ondorioz, bere indarrak "harrapatu" zituen bertako geografian osatzen zuen i greko-formaren triangelu-formako aldean, Tancheon eta Han ibaiek mugatutakoa.[151] Eremu hau, hala ere, arroz-soroz zegoen beterik, zalditeriarako aproposa ez zena.[151]

1592ko ekainaren 5ean, Konishi Yukinaga buru zeneko Lehen Dibisioa –gutxi gorabehera, 18,000 gizonduna– Sangjutik atera eta Mungyeongo gotorleku abandonatura ailegatu zen gauerako.[152] Hurrengo egunean, Lehen Dibisioa Tangeumdaera ailegatu zen arratsalde hasieran, non Koreako zalditeriaren aurka jardun zuten Chungjuko Batailan. Konishik bere indarrak hirutan zatitu zituen, arkabuzek lagunduta hiru hegaletatik erasotzeko; aurretik zein bi aldeetatik.[152] Korearren geziak ere irismenez motz geratu ziren, bai eta Sin jeneralaren bi karga-erasoek porrota jaso zuten ere, japoniarren lerroak hautsi ez baitziren. Porrotaren ondorioz, Sin jeneralak bere buruaz beste egin zuen. Era berean, ihes egiten saiatu ziren korearrak, ibaia gurutatzean itota edo atzetik zihoazen japoniarren erasoen ondorioz lepoa moztuta hil ziren.[152]

Erreferentziak

  1. https://books.google.com/books?id=XrZQs-6KswMC&q=japanese+defeat+1592-1598&pg=PA108
  2. https://books.google.es/books/about/The_Samurai_Invasion_of_Korea_1592_98.html?id=WjQVvgAACAAJ&redir_esc=y
  3. https://books.google.es/books?id=XentAAAAMAAJ&source=gbs_book_other_versions
  4. https://web.archive.org/web/20200714204302/https://www.thoughtco.com/the-imjin-war-1592-98-4016849
  5. https://books.google.es/books/about/A_Dragon_s_Head_and_a_Serpent_s_Tail.html?id=akxTPgAACAAJ&redir_esc=y
  6. https://greatmingmilitary.blogspot.com/2019/08/critique-samuel-hawley-p2.html
  7. Li Guangtaoren estimazioak
  8. https://books.google.es/books/about/Samurai_Invasion.html?id=ABJ-QgAACAAJ&redir_esc=y
  9. Pang, Loretta (1997). Horizons. History 241W: Asian History from the 15th Century to Present. Hawaiiko Unibertsitatea
  10. Lee, Kenneth B.. (1997). Korea and East Asia : the story of a Phoenix. Praeger, 108 or. ISBN 0-275-95823-X. PMC 35637112. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  11. Stephen., Turnbull,. (2008). The Samurai Invasion of Korea 1592?98.. Osprey Pub, 85 or. ISBN 978-1-84603-758-0. PMC 437089282. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  12. (Txineraz) «Ming dinastiaren Historia, 322. kapitulua» zh.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  13. Japan at war : an encyclopedia. ABC-CLIO 2013, 141 or. ISBN 978-1-59884-742-0. PMC 827944888. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  14. (Txineraz) «Ming dinastiaren Historia, 238. kapitulua» zh.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  15. Turnbull, Stephen. (2008). The Samurai Invasion of Korea 1592?98.. Osprey Pub, 137-143, 204-227 or. ISBN 978-1-84603-758-0. PMC 437089282. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  16. Turnbull, Stephen. (2008). The Samurai Invasion of Korea 1592?98.. Osprey Pub, 134 or. ISBN 978-1-84603-758-0. PMC 437089282. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  17. Turnbull, Stephen. (2008). The Samurai Invasion of Korea 1592?98.. Osprey Pub, 17 or. ISBN 978-1-84603-758-0. PMC 437089282. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  18. Japan at war : an encyclopedia. ABC-CLIO 2013, 140 or. ISBN 978-1-59884-742-0. PMC 827944888. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  19. John, Whitney Hall. (2008). The Cambridge history of Japan.. Cambridge University Press, 278 or. ISBN 978-0-511-46790-5. PMC 457145748. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  20. Ki-baik., Lee,. (1996). A New History of Korea.. Republic of Korea, 212 or. ISBN 978-89-337-0204-8. PMC 731388639. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  21. The East Asian War, 1592-1598 : international relations, violence and memory. 2015, 160-161 or. ISBN 978-1-317-66274-7. PMC 897810515. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  22. «조선왕조실록» sillok.history.go.kr (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  23. Turnbull, Stephen. (2008). The Samurai Invasion of Korea 1592-98.. Osprey Pub, 222 or. ISBN 978-1-84603-758-0. PMC 437089282. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  24. (Txineraz) «Ming dinastiaren Historia, 320. kapitulua» zh.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  25. Stephen., Turnbull,. (2008). The Samurai Invasion of Korea 1592?98.. Osprey Pub, 5-7 or. ISBN 978-1-84603-758-0. PMC 437089282. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  26. A global chronology of conflict : from the ancient world to the modern Middle East. (1st ed. argitaraldia) ABC-CLIO 2010, 881 or. ISBN 1-85109-672-8. PMC 617650689. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  27. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2002-12). «Deceit, Disguise, and Dependence: China, Japan, and the Future of the Tributary System, 1592–1596» The International History Review 24 (4)  doi:10.1080/07075332.2002.9640980. ISSN 0707-5332. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  28. The East Asian War, 1592-1598 : international relations, violence and memory. 2015 ISBN 978-1-317-66274-7. PMC 897810515. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  29. Stephen., Turnbull,. (2008). The Samurai Invasion of Korea 1592?98.. Osprey Pub, 143 or. ISBN 978-1-84603-758-0. PMC 437089282. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  30. «Wayback Machine» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  31. Jang, Pyun-soon. (1998). Noon-eu-ro Bo-nen Han-gook-yauk-sa 5: Gor-yeo Si-dae (눈으로 보는 한국역사 5: 고려시대), Park Doo-ui, Bae Keum-ram, Yi Sang-mi, Kim Ho-hyun, Kim Pyung-sook, et al., Joog-ang Gyo-yook-yaun-goo-won.. , 123-132 or..
  32. Rockstein, Edward D. (1993). Strategic And Operational Aspects of Japan's Invasions of Korea 1592–1598. Naval War College, 7 or..
  33. Rockstein, Edward D. (1993). Strategic And Operational Aspects of Japan's Invasions of Korea 1592–1598. Naval War College, 10-11 or..
  34. Villiers, John. (1980). «Hong Kong Journals Online» hkjo.lib.hku.hk: 71. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  35. Wang, Yuan-Kang. (2011). Harmony and war : Confucian culture and Chinese power politics. Columbia University Press ISBN 978-0-231-52240-3. PMC 695655086. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  36. Seth, Michael J.. (2011). A history of Korea : from antiquity to the present. Rowman & Littlefield, 144 or. ISBN 978-0-7425-6715-3. PMC 644646716. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  37. Tsai, Shih-shan Henry. (1996). The eunuchs in the Ming dynasty. State University of New York Press, 119-120 or. ISBN 0-7914-2687-4. PMC 32626529. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  38. China and the developing world : Beijing's strategy for the twenty-first century. M.E. Sharpe 2007, 23 or. ISBN 978-0-7656-2465-9. PMC 499048401. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  39. Asian security order : instrumental and normative features. Stanford University Press 2003, 117 or. ISBN 0-8047-4628-1. PMC 50447731. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  40. ..., Howe, Christopher, 1937-. (1996). The origins of the Japanese trade supremacy : development and technology in Asia from 1540 to the Pacific war. Hurst, 337 or. ISBN 1-85065-221-X. PMC 468518922. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  41. Fogel, Joshua A. (2009). Articulating the Sinosphere : Sino-Japanese relations in space and time. Harvard University Press, 27 or. ISBN 978-0-674-03259-0. PMC 954036418. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  42. Carrington et al. (1976). Dictionary of Ming biography, 1368-1644. Columbia university press, 1316 or. ISBN 0-231-03833-X. PMC 768418423. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  43. Frédéric, Louis. (1996). Le Japon : dictionnaire et civilisation. R. Laffont, 471 or. ISBN 2-221-06764-9. PMC 413900254. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  44. Sansom, George Bailey, Sir. (1958-63). A history of Japan. Stanford University Press, 142, 167-180 or. ISBN 0-8047-0524-0. PMC 6541756. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  45. Kang, David C.. (2012). East Asia before the West : five centuries of trade and tribute. (Paperback ed. argitaraldia) Columbia University Press, 122 or. ISBN 978-0-231-15319-5. PMC 794366373. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  46. Lewis, James Bryant. (2003). Frontier contact between chosŏn Korea and Tokugawa Japan. RoutledgeCurzon ISBN 0-203-98732-2. PMC 62266108. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  47. Offshore Asia : maritime interactions in Eastern Asia before steamships. ISEAS 2013, 198 or. ISBN 978-981-4311-78-6. PMC 867740824. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  48. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 11 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  49. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2002-12). «Deceit, Disguise, and Dependence: China, Japan, and the Future of the Tributary System, 1592–1596» The International History Review 24 (4): 771.  doi:10.1080/07075332.2002.9640980. ISSN 0707-5332. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  50. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 13 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  51. Yasunori, Arano. (2005-06-30). «THE FORMATION OF A JAPANOCENTRIC WORLD ORDER» International Journal of Asian Studies 2 (2): 206.  doi:10.1017/s1479591405000094. ISSN 1479-5914. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  52. «Toyotomi Hideyoshi» web.archive.org 2008-10-20 (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  53. «"Why Are Koreans So Against Japanese?: A Brief History Lesson Helps Foreign Investors Do Business"» www.koreatimes.co.kr (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  54. «Hideyoshi and Korea» web.archive.org 2013-09-21 (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  55. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 6 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  56. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 7 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  57. Rockstein, Edward D. (1993), Strategic And Operational Aspects of Japan's Invasions of Korea 1592–1598, 23 or. Naval War College.
  58. (Ingelesez) «Azuchi-Momoyama Period (1573 - 1603)» www.japan-guide.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  59. Rockstein, Edward D. (1993), Strategic And Operational Aspects of Japan's Invasions of Korea 1592–1598, 37 or. Naval War College.
  60. Rockstein, Edward D. (1993), Strategic And Operational Aspects of Japan's Invasions of Korea 1592–1598, 24 or. Naval War College.
  61. Rockstein, Edward D. (1993), Strategic And Operational Aspects of Japan's Invasions of Korea 1592–1598, 38 or. Naval War College.
  62. «Toyotomi Hideyoshi - Japanese general who united Japan» web.archive.org 2012-03-30 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  63. 柚谷康広
  64. Kang, Etsuko Hae-jin. (1997). Diplomacy and ideology in Japanese-Korean relations : from the fifteenth to the eighteenth century. Macmillan Press, 88 or. ISBN 0-333-69939-4. PMC 36066140. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  65. (Ingelesez) Lewis, James B.. (2004-05). «The Book of Corrections: Reflections on the National Crisis during the Japanese Invasion of Korea, 1592–1598. By Sôngnyong Yu. Translated by Choi Byonghyon. Berkeley: Institute of East Asian Studies, University of California, 2002. xi, 249 pp. $20.00 (paper).» The Journal of Asian Studies 63 (2): 524–526.  doi:10.1017/S0021911804001378. ISSN 0021-9118. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  66. «More Worlds to Conquer» web.archive.org 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  67. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 34 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  68. 宗義智
  69. Hulbert, Homer B.. (1999). History of Korea. Curzon, 427 or. ISBN 0-7007-0700-X. PMC 42365678. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  70. 宗義調
  71. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 28 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  72. Jang, Pyun-soon (1998), Noon-eu-ro Bo-nen Han-gook-yauk-sa 5: Gor-yeo Si-dae (눈으로 보는 한국역사 5: 고려시대), Park Doo-ui, Bae Keum-ram, Yi Sang-mi, Kim Ho-hyun, Kim Pyung-sook, et al., Joog-ang Gyo-yook-yaun-goo-won. 112 or. Seoul, Korea.
  73. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 36 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  74. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 36-37 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  75. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 38 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  76. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2002-12). «Deceit, Disguise, and Dependence: China, Japan, and the Future of the Tributary System, 1592–1596» The International History Review 24 (4): 760–761.  doi:10.1080/07075332.2002.9640980. ISSN 0707-5332. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  77. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 18 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  78. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 19 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  79. Perrin, Noel. (1979). Giving up the gun : Japan's reversion to the sword, 1543-1879. D.R. Godine, 27 or. ISBN 0-87923-278-1. PMC 5144864. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  80. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 44 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  81. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 44-45 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  82. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 14-15 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  83. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 15 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  84. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 16 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  85. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 14 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  86. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 20 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  87. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 17 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  88. «陈璘后裔翁源祭祖宗» web.archive.org 2007-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  89. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 20-21 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  90. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 21 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  91. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 22 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  92. «Items from the sea recall an epic battle» The Archaeology News Network (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  93. Rockstein, Edward D. (1993) Strategic And Operational Aspects of Japan's Invasions of Korea 1592–1598, 26 or. Naval War College.
  94. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 9 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  95. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2005). «Crouching Tigers, Secret Weapons: Military Technology Employed During the Sino-Japanese-Korean War, 1592-1598» The Journal of Military History 69 (1): 32.  doi:10.1353/jmh.2005.0059. ISSN 1543-7795. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  96. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 23 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  97. Strauss, Barry (2005). "Korea's Legendary Admiral", MHQ: The Quarterly Journal of Military History, 17 (4): 3 or.
  98. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 22 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  99. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 187 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  100. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 26 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  101. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 15 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  102. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 16 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  103. «Ch 12 - Japanese Invasions – More Worlds to Conquer» web.archive.org 2008-09-17 (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  104. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 17-18 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  105. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 20 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  106. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 40 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  107. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 42 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  108. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 109 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  109. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 186 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  110. Swope, Kenneth. (2009). A dragon's head and a serpent's tail : Ming China and the first great East Asian war, 1592-1598. University of Oklahoma Press, 8 or. ISBN 978-0-8061-4056-8. PMC 318100480. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  111. Hawley, Samuel Jay. (2005). The Imjin War : Japan's sixteenth-century invasion of Korea and attempt to conquer China. (1st ed. argitaraldia) Royal Asiatic Society, Korea Branch, 3-7 or. ISBN 89-954424-2-5. PMC 64027936. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  112. Hawley, Samuel Jay. (2005). The Imjin War : Japan's sixteenth-century invasion of Korea and attempt to conquer China. (1st ed. argitaraldia) Royal Asiatic Society, Korea Branch, 6 or. ISBN 89-954424-2-5. PMC 64027936. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  113. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2005). «Crouching Tigers, Secret Weapons: Military Technology Employed During the Sino-Japanese-Korean War, 1592-1598» The Journal of Military History 69 (1): 30.  doi:10.1353/jmh.2005.0059. ISSN 1543-7795. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  114. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2005). «Crouching Tigers, Secret Weapons: Military Technology Employed During the Sino-Japanese-Korean War, 1592-1598» The Journal of Military History 69 (1): 29.  doi:10.1353/jmh.2005.0059. ISSN 1543-7795. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  115. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2005). «Crouching Tigers, Secret Weapons: Military Technology Employed During the Sino-Japanese-Korean War, 1592-1598» The Journal of Military History 69 (1): 37.  doi:10.1353/jmh.2005.0059. ISSN 1543-7795. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  116. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2005). «Crouching Tigers, Secret Weapons: Military Technology Employed During the Sino-Japanese-Korean War, 1592-1598» The Journal of Military History 69 (1): 38.  doi:10.1353/jmh.2005.0059. ISSN 1543-7795. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  117. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2005). «Crouching Tigers, Secret Weapons: Military Technology Employed During the Sino-Japanese-Korean War, 1592-1598» The Journal of Military History 69 (1): 26.  doi:10.1353/jmh.2005.0059. ISSN 1543-7795. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  118. Andrade, Tonio. (2016). The gunpowder age : China, military innovation, and the rise of the West in world history. , 184 or. ISBN 978-1-4008-7444-6. PMC 936860519. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  119. (Koreeraz) «Joseon dinastiako Urte-liburuak (조선왕조실록).» sillok.history.go.kr (Noiz kontsultatua: 2022-01-31)
    Aipua: «上曰: "與我國人何如? 或曰: ‘倭不能馬戰’ 云, 然耶?" 時言曰: "馬戰亦非極難之事。 倭賊初則不能, 終亦能之矣。" 上曰: "倭賊不能射, 而人莫敢敵, 何?" 時言曰: "我國人見賊, 則先潰以走爲能事。 將則雖不忠, 畏有軍律, 不敢先走。 軍之走者, 不可勝誅, 惟其不可勝誅, 是以走耳。 倭賊雖不能射, 兩矢之間, 忽焉到前, 我國之人雖曰善射, 遠則不中, 近則倭劍可畏。 發矢之後, 恐其短兵來接, 未得發矢, 射亦不足恃矣。 倭雖善用劍, 我國人若持劍而進, 則可以敵矣。 我國人則不能如此, 皆以走爲善策, 走且不及, 則爲賊所殺。 賊見我國之人, 或走或死, 樂爲之赴戰。 是以, 倭之氣增長; 我之氣沮喪矣。»
    .
  120. Chase, Kenneth Warren. (2003). Firearms : a global history to 1700. Cambridge University Press ISBN 0-521-82274-2. PMC 51022846. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  121. "Milizia Baten Egunerokoa" (향병일기; Hyangbyeong-ilgi)
  122. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2005). «Crouching Tigers, Secret Weapons: Military Technology Employed During the Sino-Japanese-Korean War, 1592-1598» The Journal of Military History 69 (1): 38.  doi:10.1353/jmh.2005.0059. ISSN 1543-7795. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  123. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2005). «Crouching Tigers, Secret Weapons: Military Technology Employed During the Sino-Japanese-Korean War, 1592-1598» The Journal of Military History 69 (1): 28.  doi:10.1353/jmh.2005.0059. ISSN 1543-7795. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  124. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2005). «Crouching Tigers, Secret Weapons: Military Technology Employed During the Sino-Japanese-Korean War, 1592-1598» The Journal of Military History 69 (1): 24.  doi:10.1353/jmh.2005.0059. ISSN 1543-7795. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  125. «Ch 12 - Japanese Invasions – Under a Single Sword» web.archive.org 2008-02-29 (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  126. (Ingelesez) Swope, Kenneth M.. (2005). «Crouching Tigers, Secret Weapons: Military Technology Employed During the Sino-Japanese-Korean War, 1592-1598» The Journal of Military History 69 (1): 32.  doi:10.1353/jmh.2005.0059. ISSN 1543-7795. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  127. Brown, Delmer M.. (1948-05). «The Impact of Firearms on Japanese Warfare, 1543-98» The Far Eastern Quarterly 7 (3): 252.  doi:10.2307/2048846. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  128. Strauss, Barry (2005). "Korea's Legendary Admiral", MHQ: The Quarterly Journal of Military History, 17 (4): 9 or.
  129. Brown, Delmer M.. (1948-05). «The Impact of Firearms on Japanese Warfare, 1543-98» The Far Eastern Quarterly 7 (3): 243.  doi:10.2307/2048846. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  130. Strauss, Barry (2005). "Korea's Legendary Admiral", MHQ: The Quarterly Journal of Military History, 17 (4): 10 or.
  131. Aung-Thwin, Michael. (2011). New Perspectives on the History and Historiography of Southeast Asia : Continuing Explorations.. Taylor & Francis, 122-125 or. ISBN 978-1-136-81964-3. PMC 773564678. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  132. Chieftains into ancestors : imperial expansion and indigenous society in Southwest China. UBC Press 2013, 118-120 or. ISBN 978-0-7748-2370-8. PMC 1037934864. (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  133. 苏涟. (2005). «陈璘乌江退兵» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-31).
  134. Sansom, George Bailey, Sir. (1958-63). A history of Japan. Stanford University Press, 353 or. ISBN 0-8047-0524-0. PMC 6541756. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  135. «Shimazu klanaren Artxiboak (中世日向年表)» web.archive.org 2006-11-09 (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  136. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 47 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  137. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 48 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  138. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 83-84 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  139. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 50-51 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  140. Turnbull, Stephen R.. (2008). The Samurai invasion of Korea, 1592-98. Osprey Pub, 23-24 or. ISBN 978-1-84603-254-7. PMC 244583893. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  141. Turnbull, Stephen R.. (2008). The Samurai invasion of Korea, 1592-98. Osprey Pub, 24 or. ISBN 978-1-84603-254-7. PMC 244583893. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  142. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 52 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  143. Turnbull, Stephen R.. (2008). The Samurai invasion of Korea, 1592-98. Osprey Pub, 26 or. ISBN 978-1-84603-254-7. PMC 244583893. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).
  144. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 55-56 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  145. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 56-57 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  146. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 53-54 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  147. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 53 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  148. "상주전투". 문화원영 백과사전. Daum.
  149. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 57-58 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  150. «Joseon Dinastiaren Anualak (조선왕조실록 : 요청하신 페이지를 찾을 수 없습니다)» sillok.history.go.kr (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  151. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 59-60 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  152. Turnbull, Stephen R.. (2002). Samurai invasion : Japan's Korean War, 1592-98. , 61-62 or. ISBN 0-304-35948-3. PMC 50289152. (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.