Kordofan

Kordofan edo Kurdufan[1] (arabieraz: كردفان, Kurdufān) Sudango erdialdeko antzinako eskualdea, Darfurreko ordokien eta Nilo Zuria ibaiak eratzen duen haranaren artean. 380.547 km2 eta 3.600.000 biztanle (2000). Hiriburua: Al-Ubayyid. Islamiar eskualdea izan da XIV. mendeaz geroztik. Darfurreko agintarien mende izan zen 1820tik egiptoarrek konkistatu zuten arte (1821-1883). 1883an bihurtu zen Sudango herrialde. 1994an, hiru estatu federaletan banatu zen: Shamal Kurdufan (Ipar Kordofan), Janub Kurdufan (Hego Kordofan) eta Gharb Kurdufan (Mendebaldeko Kordofan). 2005ean, ezeztatu egin zen Mendebaldeko Kordofan, eta, Ipar eta Hego Kordofanen artean banatu ziren hari zegozkion lurrak.

Kordofan
Motaeskualde geografiko
Geografia
Map
Koordenatuak13°00′N 29°30′E

Erreferentziak

Kanpo estekak

  1. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-04-28).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.