Kordoba-Malaga burdinbidea
Kordoba — Malaga abiadura handiko burdinbidea Iberiar penintsulako burdinbide bat da, Kordoba eta Malaga–Maria Zambrano geltokiak lotzen ditu.
Kordoba — Malaga abiadura handiko burdinbidea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Erdialdeko ardatza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdeak | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
TEN-T sarea | 03 | Mediterraneo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Deskribapena | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kodea | 030 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mota | Abiadura Handiko bidea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hasiera | 2006ko abenduaren 16a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Handitzea | 2007ko abenduaren 23a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezaugarri teknikoak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Luzera | 154,500 km | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bidearen zabalera | 1 435 mm | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bide kopurua | Bide bikoitza | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Elektrifikazioa | 25 kV AC | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Gehieneko abiadura | 350 km/h | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ustiapena | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Egoera | Zerbitzuan | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | ADIF | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Operadorea | Renfe Operadora | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Burdinbidea 2006ko abenduaren 16an inauguratu zen Kordoba eta Antequera–Santa Ana geltokien artean.
Historia
Kordoba — Malaga abiadura handiko burdinbidea Andaluziako trenbide-sarbide berriaren zatitzat har daiteke, eta Espainiako Sustapen Ministerioaren Azpiegituren Plan Estrategikoaren barruan dago (2005-2020), 2 100 milioi euroko inbertsioarekin. Bere eraikuntza eta ustiapena Administrador de Infraestructuras Ferroviariasen esku utzi zen.
Linea Andaluziako Kordoba, Sevilla eta Malaga probintzietako 19 udalerritatik igarotzen da. Bere jatorria Madril — Sevilla abiadura handiko burdinbideko 357,997 kilometroan du, Almodovar Ibaiakoaren parean, non Malaga AH bifurkazioaren desbideratzeak hasten diren. Puntu horretatik, linearen luzera 155 kilometrokoa da, hau da, Kordobako geltokitik Malaga–Maria Zambrano geltokiraino 169 kilometroko luzera du, linea konbentzionalaren 199 kilometroaren aurrean. Baimendutako gehieneko abiadura 350 kilometro ordukoa da.
Lehen tartea, Almodovar Ibaiakoa-Antequera, 100 kilometro inguruko luzera zuena, inauguratu zen lehena izan zen. Zati horretako lanak 2001eko ekainean hasi ziren, eta 2006ko abenduaren 16tik dago martxan, Puente Genil–Herrera eta Antequera–Santa Ana geltoki berriekin.
Bigarrena Antequera-Malaga tartea da, 55 kilometro luze. Lanak 2002ko martxoan hasi ziren eta 2007ko abenduaren 23tik dago martxan, Madrildik Malagara doan zuzeneko tren geltokirik gabeko ibilbidea 2 ordu eta 30 minututan osa daitekeelarik.
Trenbidea Malagan integratzeari dagokionez, lanak 2006ko otsailaren 25ean hasi ziren, eta aurrekontua 144 605 299,44 eurokoa da. Zati horrek 3 kilometroko luzera du guztira, eta lanak 2010ean amaitu ziren, Malaga–Centro-Alamedako geltokiaren birmoldaketa barne. Trenbideak lehen okupatutako lursaila urbanizatzeko eta trenbidea portura lurperatzeko lanak egiteke daude. Abiadura handiko linea (nazioarteko zabalerako 2 trenbide) eta linea konbentzionala (zabalera iberiarreko 2 trenbide) 1 932 metroko luzera duen tunel batetik igarotzen dira Malagatik, eta, integrazio horretarako, San Andreseko geralekua eraberritu zen, Victoria Kenteko lurpeko geltokia eraikiz, Malagako Renfe Aldirien lineakoa. Malaga–Maria Zambrano geltokiak 8 trenbide ditu, 5 nazioartekoak eta 3 iberiarrak.[1]
Linea honen inaugurazioaren ospakizunen artean, abiadura handia iritsi zen Malagako probintziako hirietan nazioarteko bi kirol ekitaldi izan ziren. Kordoba-Antequera tartea martxan jarri ondoren, azken hiri horretan adiskidetasunezko eskubaloi partida jokatu zen Espainia eta Norvegiaren artean. Malagara abiadura handia iritsi zela ospatzeko, Rosaleda estadioan Espainia-Frantzia futbol partida jokatu zen, Espainiar Estatuak 1-0 irabazita.[2][3]
Zerbitzuak
|
Azpiegitura
|