Koprofagia

Koprofagia (grezieratik, κόπρος copros, "gorotza" eta φαγειν phagein, "jan") gorotzak borondatez jatea da. Naturan badaude gorotzez elikatzen diren espezieak; beste batzuk, berriz, baldintza berezietan baizik ez dute egiten. Gizakiaren kasuan, parafilia bat dela irizten zaio, eta koprofilia deitzen zaio.

Chrysomya megacephala euli espeziearen ale bat gorotzez elikatzen.

Animalia koprofagoek beste animalia batzuen gorotza jaten dute modu esklusiboan edo gehienetan, eta normalean ezin dute biziraun ordezko beste elikagai bat erabilita. Espezie koprofago gehienak intsektuak dira, batez ere dipteroen beldarrak eta koleopteroak. Ez dira koprofagotzat hartzen gorotzean beste espezie batzuk jaten berez bizi diren animaliak.

Gorotzek elikagaien kantitate handia izaten dute, askotan erdizka digerituta egoten baitira digestio aparatuen eraginkortasun txikiaren ondorioz, batez ere belarjaleen kasuan. Intsektu askok baliabide hori arrakastaz ustiatzen dute eta ekosistemetako materia birziklatzen laguntzen dute.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.