Konya
Konya[1] (turkieraz ˈkoɲ.ja ahoskatua) Turkiako hiri bat da, Erdialdeko Anatolian dagoena, Konya probintziako hiriburua. 2008. urtean 967.055 biztanle zeuden.
Konya Konya | |
---|---|
metropolitan municipality in Turkey (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Konya probintzia |
Izen ofiziala | Konya |
Jatorrizko izena | Konya |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°52′22″N 32°29′32″E |
Azalera | 41001 km² |
Altuera | 1.200 m |
Demografia | |
Biztanleria | 2.232.374 (2019) 26.765 (2018) |
Dentsitatea | 54,45 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | K.a. 700 |
Telefono aurrizkia | 332 |
Ordu eremua | UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Khoy (en) , Qom, Gəncə, Multan (en) , Okayama, Sana, Sarajevo, Sylhet, Tabriz, Tetovo (en) , Verona, Xi'an, Baku, Al-Qadarif eta Tulkarem |
konya.bel.tr |
Historian hainbat izen izan ditu: Koniah, Konieh, Konia, Qunia eta Ikonium (grezieraz: Ἰκόνιον). Euskaraz Ikonio zuen izena[1].
Bibliako Itun Berriaren arabera, Paulo Tartsokoa Konya hirira joan zen. Katolikoen tradizioan Santa Teklaren jaioterria ere bada Konya hiria.
Historia
1097-1243 bitartean Rûmgo Sultanerriko hiriburua izan zen Konya, Seljuk dinastiaren aroan, gurutzadek hara bultzatuta. Izan ere, Godofredo Bouillongoa gurutzatuak hiria hartu zuen 1097. urteko abuztuan, eta Frederiko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Bizargorriak 1190. urteko maiatzean.
1205-1239 bitartean izan zuen Konyak garapen-maila eta eragin gehiena, bertako sultanek Anatolia osoa, Armenia, Krimea eta Erdialdeko Ekialdearen zati bat euren menpe zutenean. 1212. urtean Mongolen Inperioarengandik ihes zihoazenak hartu zituen Konya herriak, Persiatik ihesi. Edonola ere, mongolek Konya 1243. urtean hartu zuten, eta Möngke ipini zuten agintari.
Rûmeko Sultanerriaren amaieran, Konya emirerri bihurtu zuten 1307. urtean; 1322. urtean Karamanidek eskuratu zuten, eta euren menpe egon zen harik eta 1420. urtean Otomandar Inperioaren esku jausi arte: 1453. urtean Konya Karamanid probintziako hiriburu izendatu zuten otomandarrek.
Meskita ospetsuak daude Konyan, besteak beste Saladin eta Selim II.a sultanek eraikitakoak. Turkian, erlijio-gune garrantzitsua da Konya.
Klima
Datu klimatikoak (Konya) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 4.6 | 6.7 | 12.0 | 17.4 | 22.3 | 26.9 | 30.3 | 30.3 | 26.3 | 20.0 | 12.5 | 6.2 | 18 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.1 | -3.5 | -0.1 | 4.5 | 8.6 | 13.0 | 16.3 | 15.9 | 11.4 | 6.3 | 0.7 | -2.4 | 5.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 34.7 | 24.5 | 25.9 | 38.9 | 41.1 | 20.9 | 8.9 | 7.4 | 13.6 | 33.4 | 37.8 | 43.2 | 330.3 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 5 | 6 | 5 | 6 | 7 | 5 | 1 | 2 | 2 | 5 | 5 | 7 | 56 |
Eguzki orduak | 96.1 | 126 | 189.1 | 207 | 266.6 | 312 | 347.2 | 341 | 288 | 220.1 | 150 | 93 | 2636.1 |
Hezetasuna (%) | 76 | 72 | 62 | 55 | 53 | 48 | 41 | 39 | 47 | 58 | 70 | 78 | 58.3 |
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [2] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory [3] |