Kontzilio
Kontzilioa (latinez concilium, "kontseilua"), sinodoa (grezieraz σύνοδος, synodos, "batzarra") edo elizbatzarra kristau-elizgizon eta beste erlijio-ordezkariren batzarra da, doktrinari buruz eztabaidatu eta erabakiak hartzeko biltzen dena.
Bost kontzilio mota daude, bi kategoria nagusitan banatuak:
- Kontzilio ekumenikoak edo orokorrak: Elizaren apezpiku guztiak parte hartzen duten biltzarra
- Kontzilio partikularrak: apezpiku batzuk baino parte hartzen ez dutenak. Hauek lau motakoak izan daitezke:
- Nazio kontzilioak edo osokoak: estatu/nazio bateko apezpikuek osatua
- Eskualdeko kontzilioak (hauek ere osokoak): eskualde eklesiastiko bateko probintzietako apezpikuek osatua
- Probintziako kontzilioak: probintzia eklesiastiko bateko apezpikuek osatua, metropolitar apezpiku batek deitua
- Elizbarrutiko sinodoa: apezpiku batek deitua
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.