Kontzeptismo

Kontzeptismoa literatura korronte bat da, batez ere Espainiako XV. mendeko kantu lirikakoa eta XVII. mendeko barrokokoa. Hitz eta ideien arteko elkarketa burutsu batean oinarritzen da, kontzeptu edo zorroztasun deritzona.

Definizioa

Bere teoriko garaikide gailena den Baltasar Gracianek, Agudeza y arte de ingenio izeneko lanean "kontzeptua" honela definitzen du: Ulermenaren ekintza bat, objektuen artean dagoen korrespondentzia adierazten duena. Kontzeptismoa adierazpenean zehaztasun perfektu bat bilatzeagatik bereizten da, esanahirik handiena ahalik eta hitz gutxienetan kontzentratuz (mot juste), zenbait zentzu kontzentratzera ere iritsi arte, dagokion kasu edo gaiaren arabera. Honela, ohiko polisemia bat sortzen da, ia beti entzulego exigente edo kultu baten onarpena lortzeko irudimen erakusketa bat egiteko asmo gortetarrarekin, edo baita nobleren baten mezenasgoa jaso edo mantentzeko.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.