Kontzejupetik

Kontzejupetik Oñatiko udalaren eskutik argitaratzen den hilabetekaria da. Herriko albisteak, erreportajeak, historia, kirolak... jasotzen dira bertan. 90. hamarkadatik argitaratzen da, eta hileko lehen ostegunetan banatzen da (abuztuan izan ezik). 300 zenbaki baino gehiago argitaratu dira, eta hilabetero 5.500 aleko tirada du aldizkariak. Euskara hutsean argitaratzen da, euskara batua zein herriko euskalkia uztartuz.

Kontzejupetik
MotaTokiko informazioa
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaOñati
ArgitaletxeaOñatiko udala
Gai nagusiaOñati
Banaketa
Banatze-eremuaGipuzkoa
Maiztasunahilabetero, abuztua ezik
Salneurriadoan
Historia
ErredaktoreakIñigo Arregi
Identifikadoreak
ISSN1132-1326
https://www.oñati.eus/eu/udal-zerbitzuak/udal-komunikabideak/kontzejupetik-aldizkaria?set_language=eu

Historia

Sorrera Oñatiko Udal euskara departamentuaren ardurapean izan zen 1988ko urtarrilean, hasieran maiztasun finkorik gabe, 1991ko abendura bitartean. 1992ko irailetik aurrera, berriz, egonkortasuna bereganatu zuen, eta hilabeteroko maiztasuna finkatu. Ordutik, hilabeteko lehenengo ostegunetan kaleratzen da aldizkaria, abuztuan izan ezik. Urtean 11 zenbaki. Herriko etxe, denda, elkarte eta bestelako erakunde guztietara banatzen da, dohain. 1998 urtetik gazteei zuzendutako osagarria argitaratzen da, Etxagok ama begira izenburuarekin, eduki ludikoak dituena. 2015. urteko maiatzean zenbait aldaketa egin ziren aldizkariaren diseinu eta edukietan.

Gaiak

Oñatiko udaletxean hartzen diren erabakiak eta herri mailako gizarte, kultura, kirol, politika nahiz ekonomia arloko gaiak euskara hutsean jorratzen ditu.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.