Kontuen auzitegia
Kontuen Auzitegia diru publikoa defendatzeaz eta hura botere publikoek kudeatzeaz arduratzen den organismoa da[1]. Horregatik, estatu bakoitzean ez ezik, badira Kontuen Auzitegiak autonomia bakoitzean eta Europako Batasunean ere Europako Kontuen Auzitegia. Haiek ongi funtzionatuz gero, behar bezala funtzionatuko du estatuetako, gobernu autonomikoetako edo organismo publikoetako jarduera ekonomiko eta finantzarioak.
Eginkizunak
Kontuen Auzitegiak bi eginkizun ditu: fiskalizatzea eta auzipetzea. Fiskalizatzeko funtzioaren funtsa da begiratzea ea jarduera ekonomiko eta finantzario publikoa legalitatearen, efizientziaren eta ekonomiaren printzipioei lotzen zaien sarrera eta gastu publikoen programak gauzatzean. Bestetik, auzipetzeko egitekoaren funtsa da determinatzea ea kontabilitateko zer erantzukizunetan sartzen diren ondasun publikoen gestioa beren kargura dutenak. Kontuen Auzitegiek subentzioak, kredituak, abalak, kontratuak, ondareen bariazioak, eta abar aztertzen dituzte.
Kontuen Auzitegi bakoitzak bere antolamendua du. Organismo hori, teknikariez gain, parlamentu bakoitzak erabakitako kontseilariek gobernatzen dute. Espainiako kasuan, hamabi dira kontseilariak, horietatik sei Kongresuak izendatuak eta beste seiak Senatuak. Hego Euskal Herriko kasuan, kontseilariak EAEko eta Nafarroako parlamentuek izendatzen dituzte.
Erreferentziak
- CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1942/zer-da-kontuen-auzitegia Argia, 2005-05-02