Kontsumoak

Kontsumoak Espainian XIX. mendean ezarritako zeharkako zerga baten izena da, 1845 ( Mon-Santillánen zerga-erreforma ) eta XX. mendearen hasiera artean indarrean egon zena; 1868ko iraultzan etenaldi tartearekin. Tokiko etenaldiak ere jasan zituen. Zerga hau kudeatzeko era desberdinek, eta zergaren beraren izaerak, koordinazio eta eraginkortasun eza handia eragin zuten. Espainiako ogasunean zegokion proportzioa apala zen (errenta arrunten %12a 1874an).

Zerga hau oso kritikatua izan zen oinarrizko beharrak zergapetzen zituelako (jatekoak, edatekoak eta erretzekoak): janaria, edari alkoholdunak, erregaia eta gatza. Espainiako liberalismoaren joera ezberdinen arteko eztabaidagai politikoa, ekonomikoa eta soziala izan zen. Haren aurkako protestak kontsumoen matxinadak deitu ziren. [1]

Serrano jeneralaren gobernuak 1868an abolitu zituen, klase herrikoien aspaldiko eskaera baitzen -Canalejasek berak "proletariotzaren espoliazioa" zela uste zuen-. Kontsumoak ordezkatuko zuen hiri-errenten gaineko zerga progresiboaren legearen onarpena lortzeko, klase aberatsek ordaindu beharko luketena, Canalejasek gogor lan egin behar izan zuen proiektuaren aurka zeuden bere alderdiko diputatuekin, mehatxu eginez "[Lege hau] bozkatzen ez duena nire aurrean dago eta alderdi liberaletik kanpo dago, bere borondatez nire zuzendaritzaren menpeko". Dena den, hogeita hamar diputatuk aurka bozkatu zuten. [2]

Erreferentziak

  1. Rafael Ángel Simón, El cupo de consumos y el consumo de mercancías en Alcalá de Henares: 1868-1936
  2. Tusell, Javier (1997). «El reinado de Alfonso XIII (1902-1931)». En Feliciano Montero; Javier Tusell, ed. Historia de España. Vol. IX. La Restauración. De la Regencia a Alfonso XIII. Madrid: Espasa Calpe. pp. 279-280. ISBN 84-239-8959-3.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.