Kontrapas
Kontrapas Bernart Etxepareren izenbereko bertsoa oinarri hartuz eginiriko abestia da. Hainbat euskal musikarik abestu izan ohi dute, bertsio ezagunenak Xabier Lete eta Oskorrirena direlarik.
Kontrapas | |
---|---|
Oskorriren musika-lana | |
Egilea(k) | Oskorri |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak | Bernart Etxepare eta Gabriel Aresti |
Argumentu nagusia | euskara |
1545ean Bernart Etxeparek Linguæ Vasconum Primitiæ argitara eman zuenean, bere lanaren helmen historikoaz ongi jabeturik, bildumaren azken bi olerkiak gai horri zuzendu zizkion: Kontrapas eta Sautrela euskarari egin zizkion odak dira, eta liburuko azken bi olerkiak.
Xabier Letek 1960ko hamarkadan musikan ezarri zion, nahiz eta disko eran geroago ikusi zuen argia (Xabier Lete diskoan, Elkar, 1974). Harrezkero, Kontrapas euskal literaturaran eta kantuan klasiko handi bat bilakatu da.
Bere garaian oso ezaguna egin zen Oskorri taldearen Mosen Bernat Etxepare 1545 diskoko bertsioa.
Hitzak
Testua, gaurko grafia estandarrera hurbildu eta gero, horrela eman da[1]:
« |
KONTRAPAS
Garaziko herria
Bertze jendek uste zuten
Lengoajetan ohi intzan
Bertzeak orok izan dira
Baskoak orok preziatzen,
Oraidano egon bahiz
Ezein ere lengoajerik,
|
» |
Testua, gaurko euskara estandarrera hurbildu eta gero, horrela eman da[1]
« |
KONTRAPAS
Garaziko herria
Gainerako jendeek uste zuten
Mintzairetan ohi hintzen
Beste guztiak izan dira
Guztiek estimatzen dituzte euskaldunak,
Oraindaino egon bahaiz
Inongo hizkuntzarik,
|
» |
Kanpo estekak
Oharrak
- thornuya idatzi zuen Etxeparek eta behin edo behin *tronua ulertu da. Patxi Salaberri Muñoak moldea ematen du gaur egungo ordain legez, baina, Orotariko Euskal Hiztegian begiratuta «tornu: OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-04)., aukera bezala ematen dugu hemen.
Erreferentziak
- «Linguae vasconum primitiae / Euskaldunon hizkuntzaren hasikinak (Patxi Salaberri Muñoaren edizioa)» Booktegi (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).