Kontrainsurjentziaren kronologia Euskal Herrian (1981)
1981
Urtarrila
- Urtarrilaren 24a : Bonba bat leherrarazi dute Ganekoetxe tabernan Berrizen (Bizkaia). Zazpi zauritu. Triple Ak eta BVEk hartu dute ekintza beren gain.
Otsaila
- Otsailaren 13a : Joxe Arregi Izagirre poliziek atxiloketan egindako torturez hil da Carabancheleko espetxe ospitalean, Madrilen.
- Otsailaren 23a : Tejero koronelak eta 200 guardia zibilek Madrilgo Diputatuen Kongresua hartu eta estatu kolpea aldarrikatu dute.
- Otsailaren 27a : Victor Fernandez Otxoa larri zauritu dute Hernanin. BVEk hartu du bere gain.
Martxoa
- Martxoaren 3a : Javier Ansa Zinkunegi gaztea hil dute Andoainen. BVEk hartu du hilketa bere gain.
- Martxoaren 4a : Espainiako poliziak Ignacio Iturbide, Ladislao Zabala eta beste lagun bat atxilotu ditu. Ezagunak dira inkontrolatu modura jardun izan direlako. BVEren hainbat ekintzekin lotu dituzte.
- Martxoaren 17a : Mikel Lujua eta bere familiaren autoaren azpian bonba bat jarrita aurkitu dute, Hendaian.
- Martxoaren 21a : Eugenio Etxebeste Antxon tirokatu dute Donibane Lohizuneko Monoprix supermerkatuaren aparkalekuan. Erasotzaileetako bat, Vladimir Vit, atxilotu dute. BVEk hartu du ekintza bere gain.
Apirila
- Apirilaren 23a : Xabier Agirre bergararra larri zauritu dute, tiroz, Parisen, bete etxean zegoela. BVEk hartu du ekintza bere gain.
Maiatza
- Maiatzaren 10a : Santanderreko Juan Mañas, Luis Montero eta Luis Cobos gazteak ETAkideak direlakoan atxilotu, torturatu, mutilatu, hil eta sua eman diete guardia zibilek Almeria (España) inguruan. Erailketa hauei Almeria afera deituko zioten beranduago.
Ekaina
- Ekainaren 1a : Maria Encarnacion Ayucar Garcia, 20 urteko gaztea tiroz hil du kalez jantzitako polizia batek Deustuko Garden diskotekan.
Uztaila
- Uztailaren 10a : Kalean ziren Ovidio Ferrera Martin tiroz hil eta Aurora Mujika Mujika zauritu ditu poliziak Bilboko Zazpi Kaleetan ETAko kide batzuen atzetik zihoazenean.
Urria
- Urriaren 21a : Angela Benito Martinez bihotzekoak jota hil da poliziak denbora tarte labur batean bere etxea laugarren aldiz miatzen ari zenean.
Ikus, gainera
Bibliografia
- AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
- EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
- EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD Txalaparta, 1993 - ISBN 84-86597-87-0
- QUE SE VAYAN Javier Bordagaray Hordago, 1978 - ISBN 84-7099-042-X
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.