Kontrainsurjentziaren kronologia Euskal Herrian (1978)
Sakontzeko, irakurri: «Kontrainsurjentzia Euskal Herrian»
1978
Urtarrila
- Urtarrilaren 6a : Kaleko jantzitako guardia zibil batek Manuel Varela Reyes balaz zauritu du taberna batean Gernikan.
- Urtarrilaren 11 : Kaleko jantzitako polizia batek UGTko kide Jesus Perez (60 urte) autoz eraman eta kolpatu egin du Bilbon.
Otsaila
- Otsailaren 14a : Kaleko jantzitako polizia batek Bilboko Hollywood tabernan lan egiten duen neska bati tiro egin dio.
- Otsailaren 22a : Kaleko jantzitako polizia batek taberna baten kontra tiro egin du goizeko ordubietan. Atzetik joan zaion jendearen kontra ere tiro egin du. Guztia salatzera joan den jendea atxilotu egin du poliziak.
Martxoa
- Martxoaren 10a : Guerrilleros de Cristo Rey taldeko kideek jendeari jazarten diete Donostiako Alde Zaharreko kaleetan.
- Martxoaren 11 : Triple Ak bere gain hartu dituen ekintzak: Ordizian bonba bat zartatu dute ETAko militante hildako Viñaspreren gurasoen dendan. Donostian "Askatuak" taldearen egoitzan bonba bat zartatu dute. Donostiako alde zaharrean metraileta rafagak bota dituzte.
- Martxoaren 17a : Manifestazioa Donostiako udaletxearen aurrean, udalak inkontrolatuen kontra ager dadin eskatzeko. Barakaldon (Bizkaia) kaleko jantzitako polizia bik pistolaz armaturik gazte bi erasotu eta jarrita zeramatzaten pegatinak janarazi dizkiete.
- Martxoaren 22a : Polizia baten hileten ostean inkontrolatuek jendeari eraso dio tabernen inguruan.
- Martxoaren 27a : Inkontrolatuek euskal ezaugarriren bat daraman jendea labanaz eta makilez erasotzen dute Iruñeko Gaztelu plazan egiten ari den Pazko berbenan.
Apirila
- Apirilaren 1a : Guerrilleros de Cristo Reyko kideak poliziarekin batera manifestazio bati oldartu zaie.
- Apirilaren 3a : Eusko Kontseilu Nagusiak Bilbon adierazi du inkontrolatuak harremanetan direla polizia indarrekin eta batzuetan berauen laguntza jaso eta beraien autoetan ibiltzen direla.
- Apirilaren 12a : ETAk hildako eskuin muturreko taldeetako Manuel Lemus udaltzainaren hiletetan inkontrolatuek barraz, kateaz eta pistolaz armaturik jendea erasotu eta kolpatzen ibili dira.
- Apirilaren 17a : Gipuzkoako Gobernu Zibilak bost inkontrolatu identifikatu ditu: horietako bat, Francisco Cabalelero, guardia zibila da.
Maiatza
- Maiatzaren 8a : Bonba bat leherrarazi dute Ugaoko Bakiola tabernan. Tabernaren jabe Angel Ipina Ibarretxe larri zauritu da. CAAE izeneko inkontrolatu taldeak hartu du bere gain.
- Maiatzaren 9a : Inkontrolatuak pistolak eskuan jendea erasotu dute Iruñeko Alde Zaharrean poliziak sakabanatutako amnistiaren aldeko manifestazio baten ondoan. Francisco Javier Jimenez Montreal balaz zauritu dute.
- Maiatzaren 10a : Ehun bat inkontrolatu pistolaz, kateaz, burdin barraz eta bestez armaturik Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan jendea erasoten aritu dira Poliziaren babesean. Aurre egiten dien jendea tirokatu dute. LKI alderdiko egoitzean sartu nahi izan dute, baina sartu ezinez hogei bat tiro bota dute egoitzaren aurka. Ondoren Poliziak hartu eta miatu egin du LKIren egoitza hori.
- Maiatzaren 11 : Iruñean defentsako taldekoek inkontrolatuekin izandako enfrentamentuetan izandako zaurituen nortasunek eta herritarren lekukotasunek konfirmatu dute inkontrolatu gehienak kaleko jantzitako guardia zibil eta poliziak direla.
- Maiatzaren 17a : Defentsako taldekoek aurre egin diete inkontrolatuei Iruñeko Alde Zaharrean, eta inkontrolatu bat hilko da labankada baten ondorioz: Juan Eseberri goardia zibilaren tenientea zen.
- Maiatzaren 21a : Guerrilleros de Cristo Rey taldeko kideek jendea erasotu dute Amara auzoan, Donostian, Blas Piñar-en mitin baten ostean. Gazte bat balaz zauritu dute hanka batean.
- Maiatzaren 29a : Guerrilleros de Cristo Rey taldeko kideak apirilean metrailetaz Donostiako Alde Zaharrean jendearen eta lokalen aurka tiroka ibili zirela-eta, Polizia Armadako bederatzi kide Donostiatik kanpora eraman dituzte eraso haietan parte hartu zutela frogatu delako. Espainiako Barne Ministroak onartu du Orden Publikoko Indarretako kideek inkontrolatu gisa jarduten dutela.
Uztaila
- Uztailaren 2a : Juan Jose Etxabe eta bere emazte Agurtzane Arregi tirokatu dituzten Donibane Lihizunen. Arregi hil dute eta Etxabe larri zauritu. Triple Ak hartu du ekintza bere gain.
- Uztailaren 5a : Inkontrolatuek Donostiako Egia auzoan pistolaz armaturik tabernak hustu, tiroak airera bota eta jendea erasotu eta mihatu dute.
- Uztailaren 18a : Euskal alderdi eta sindikatuetako militanteek egoitzak babesteko antolatu dira, inkontrolatuen eraso mehatxuen ostean.
Abuztua
- Abuztuaren 26a : Inkontrolatuek PTE alderdiaren egoitza erre dute Portugaleten. Erasotzaileetako bat ere erre da, Fernando Dalmasas, eta irailaren 18an hilko da.
Urria
- Urriaren 4a : Donostiako Poziaren Buruzagitza Nagusiak Barne Ministeriora bidalitako dokumentu baten arabera, Donostiako poliziako kideek inkontrolatu gisa jardun dute hiri horretan urte hasieran izandako erasoetan.
- Urriaren 14a : Inkontrolatu talde bat eta polizien emazteek jendearen kontrako erasoak burutu dituzte bi polizia hildakoen hiletaren ostean, Basaurin.
- Urriaren 30a : Madrilen, bonba bat leherrarazi dute El Pais egunkarian. Hiru langile zauritu dira, eta horietako bat, Manuel Fraguas Fernandez hilko da azaroaren 1ean.
Abendua
- Abenduaren 21a : Jose Migel Beñaran Ordeñana Argala hil dute bere autoan bonba bat leherrarazita, Angelun (Lapurdi). BVEk hartu du ekintza bere gain.
Bibliografia
- AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
- EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
- EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD Txalaparta, 1993 - ISBN 84-86597-87-0
- QUE SE VAYAN Javier Bordagaray Hordago, 1978 - ISBN 84-7099-042-X
- 1984ko urtekaria Egin, 1985.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.