Kontingentzia koefiziente

Kontingentzia koefizientea edo Pearsonen C kontingentzia taula bateko bi aldagai kualitatiboren arteko asoziazio neurri bat da. Karl Pearson estatistikariak erabili zuen lehen aldiz 1904. urtean. Honela kalkulatzen da, khi-karratu estatistikoan oinarrituz, N lagin-tamaina izanik:

0-1 bitarteko balioak hartzen ditu. Hala ere, errenkada eta zutabe askotako tauletan bakarrik hurbildu daiteke 1 baliora. Hori dela eta, komeni da koefizientea normalizatzea, bereziki taula txikietan, hau da, har dezakeen balio maximoarekin zatitu, zatiketaren balioa maximoa 1 izan dadin, emaitzaren interpretazio egokia egite aldera[1]:

  • taula karratua bada, koefizientearen balio maximoa hau da, r errenkada-kopurua (edo zutabe-kopurua, berdina denez) izanik:
  • taula karratua ez bada, hau da balio maximoa, r eta c errenkada eta zutabe kopuruak izanik hurrenez hurren:

Interpretazioa

balioa honela interpretatzen da[1]:

  • 0 bada, asoziaziorik ez dago;
  • 0-0.1 bitartean, asoziazioa baztergarria da;
  • 0.1-0.3 bitartean, asoziazioa ahula da;
  • 0.3-0.6 bitartean, asoaziazioa ertaina da;
  • 0.6-0.75 bitartean, asoziazioa sendoa da;
  • 0.75-0.99 bitartean, asoziazioa oso sendoa da;
  • 1 denean, asoziazioa erabatekoa da.

Sakoda koefizientea

Kontigentzia koefizientea bere balio maximoarekin zuzenean zatituz sortzen da Sakodaren koefizientea, izanik taulako errenkada- eta zutabe-kopuruetan txikiena izanik [2]:

Kanpo estekak

  1. (Ingelesez) Blaikie, Norman. (2003). Analyzing Quantitative Data: From Description to Explanation. , 100 or..
  2. (Ingelesez) Abbasi, Narges. (2008). «On Maximum Value of Correlation Coefficient» International Mathematical Forum (34).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.