Kontaktuzko izar bitar
Astronomian, kontaktuzko izar bitar euren osagaiak euren Rocheren lobuluak betetzeko bezain gertu dauden izar bitarrei deritze, ukitu edo fusionatzera iritsiz euren kanpoaldeko gas geruza konpartituz. Bi osagaiek kanpoaldeko geruzak konpartitzen dituzten sistema bitar bat "gainkontaktuzko bitar" deitua izan daiteke. Kontaktuzko izar bitar ia guztiak izar bitar itzaltzaileak dira. Kontaktuzko bitar itzaltzaileak W Ursae Majoris izar aldakor bezala ezagutzen dira, eredu bezala W Ursae Majoris izarra dutenak.
Jarraian agertzen den taulan euren gehienezko itxurazko magnitudearen arabera ordenatutako kontaktuzko izar bitar batzuk biltzen dira:
Izena | Izar nagusiaren espektru mota | Orbita periodoa (egunak) | M2/M1* | Gehienezko magnitudea | Gutxienezko magnitudea |
---|---|---|---|---|---|
ε Coronae Australis | F2V | 0,5914 | 0,11 | 4,74 | 5,00 |
44 Bootis | G2V | 0,2678 | 0,56 | 5,80 | 6,40 |
V2388 Ophiuchi | F3V | 0,8023 | 0,29 | 6,25 | 6,55 |
S Antliae | A7V | 0,6483 | 0,87 | 6,40 | 6,92 |
AW Ursae Majoris | F2V | 0,4387 | 0,08 | 6,83 | 7,13 |
HT Virginis | F8V | 0,4077 | 0,81 | 7,06 | 7,48 |
W Ursae Majoris | G2V | 0,3336 | 0,47 | 7,75 | 8,48 |
GR Virginis | F8V | 0,3470 | 0,12 | 7,80 | 8,25 |
AG Virginis | A8V | 0,6427 | 0,31 | 8,35 | 8,93 |
SV Centauri | B2 | 1,6581 | 0,84 | 8,71 | 9,98 |
V870 Arae | F8 | 0,3998 | 0,08 | 9,00 | 9,39 |
XY Leonis | K2V | 0,2841 | 0,50 | 9,45 | 9,93 |
RZ Tauri | A8V | 0,4157 | 0,36 | 10,08 | 10,71 |
EF Draconis | F9V | 0,4240 | 0,16 | 10,48 | 10,82 |
* Erlazio fotometrikoa (edo espektroskopikoa fotometrikoa eskuragai ez dagoenean) bi osagaien masen artean. Masa berdinak = 1.
Ikus, gainera
- Izar bitar
- Gertuko izar bitar
- Izar bitar itzaltzaile
- Izar bitar espektroskopiko