Konstantino Opo
Konstantino Opo Italiako katapana izan zen 1033tik 1038ra, Mikel Protospatarioren ondoren. Idatzita dago ere Italiara garai berdinean Leo Opo izeneko strategos bat bidali zutela, ziurenik pertsona bera izango da. Bere bizitzari buruz dakiguna Lupo Protospatarioren kronikatik eta Anonymi Barensis chroniconetik dator. Konstantinok Troiatik gertu zegoen monasterio bati diploma bat eman zion 1034an. 1037an Tunisiako ziridar sultana zen Sharaf ad-Dawla al-Muizz ibn Badisek bere seme Abdallah bidali zuen Ahmad II.a al-Akhal siziliar emirraren aurka borrokatzera. Al-Akhalek galdu zuen eta Konstantino Oporen ondoan babesa bilatu zuen.
Konstantino Opo | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Familia | |||
Familia | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Gradua | jeneral |
Hurrengo urtean Konstantino ez da agertzen gehiago eta, bere ordez, lehenengo Mikel Spondiles agertzen da eta, ondoren, Nizeforo Dukiano.
Artikulu hau Bizantziar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |