Konstantino I.a Handia

Konstantino I.a Handia[1] (latinez Gaius Flavius Valerius Aurelius Constantinus; Naissus, Mesia, 272ko otsailaren 27a - Nikomedia, 337ko maiatzaren 22a), erromatar enperadorea izan zen 306ko uztailaren 25etik hil zen arte.

Konstantino I.a Handia


Erromatar enperadorea

306ko uztailaren 25a (egutegi gregorianoa) - 337ko maiatzaren 22a (egutegi gregorianoa)
Pontifex maximus

306ko uztailaren 25a - 337ko maiatzaren 22a
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFlavius Constantinus
JaiotzaNiš, 272ko otsailaren 27a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaNikomedia, 337ko maiatzaren 22a (65 urte)
Hobiratze lekuaApostoleion
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaKonstantzio Kloro
AmaHelena Konstantinoplakoa
Ezkontidea(k)Minervina (en) Itzuli
Fausta (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaKonstantinotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, militarra eta subiranoa
Lan nabarmenak
Santutegia
Maiatzaren 21 eta Apirilaren 6
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
Antzinako Erromako erlijioa

Konstantino bi motiborengatik da gogoratua. Alde batetik Bizantzio, gaur egungo Istanbul, birfundatu zuen eta Konstantinopla («Konstantinoren hiria») izena eman zion. Beste aldetik, Milango Ediktua plazaratu zuen 313an. Honi esker kristautasuna zilegi bihurtu zen, eta handik aurrera ez zen jazarria izan. Nizeako I. kontzilioa ere ahalbidetu zen Konstantinoren politikarengatik. Izan ere, Konstantino lehenengo enperadore kristaua izan zen, bataioa hil baino lehentxeago hartu bazuen ere.

Bizitza

272ko edo 273ko otsailaren 27an jaio zen Konstantino Naissusen, gaur egungo Serbian. Gurasoak Konstantzio Kloro, greziar jenerala, eta Helena izan zituen. Aita Helenaz dibortziatu zen Teodorarekin ezkontzeko. Teodora Maximiano enperadorearen alaba edo alabaordea zen.

293an, Dioklezianok zesar titulua eman zion Konstantzio Klorori, eta Konstantino Nikomedia hirian aritu zen. 305ean, augusto titulua zutenek, Maximianok eta Dioklezianok berak, erretiroa hartu zuten. Konstantzio Klorok titulu hori jaso zuen orduan. Nolanahi ere, 306ko uztailaren 25ean, Yorken zegoela, sukar batek hil zuen. Kroko jeneralak, aitari leial jarraituz, Konstantino augusto aldarrikatu zuen. Hurrengo 18 urteetan Konstantinok etengabe borrokatu behar izan zuen titulu hori defenditzearren.

Enperadoretzarako guduetan, Maximianorekin aliatu zen hasieran. Haren alabarekin ezkondu zen eta, azkenean, bere buruaz beste egitera behartu zuen 310. urtean. Galerio hil ondoren, Liziniorekin elkartu zen Maxentzioren aurka eta 312. urtean menderatu zuten Milvio zubiko guduan (tradizioak dioenez, kristauen jainkoak lagundu zien gudu hura irabazten). Erromako benetako enperadore bihurtu zen urte hartan, 324. urtera arte Liziniori loturik izan bazen ere.

Konstantinoren konbertsioa, 1622, Rubens, Philadelphia Museum of Art.

313. urtean kristautasuna jarri zuen Erromako erlijio ofiziala (Milango Ediktua, 313). Elizako nolabaiteko ortodoxiaren aldeko sutsua izan zen eta Arrioren heresiaren aurka azaldu zen (Nizeako I. kontzilioa, 325). Baina heresia kontuetan gauzak ez zituen oso garbi, eta 331. urtean Nizeako kontzilioko zuzendaria izan zen Atanasio Alexandriakoa elizako doktorea erbesteratu egin zuen. Konstantinok inperioko erlijio batasuna ezarri zuen, eta beretzat hartu zituen senatuak eta armadak zituzten ahal guztiak.

Frankoen eta godoen aurkako eraso gogorrak antolatu zituen eta, 330. urtean, Konstantinopla hiria sortu eta Erromatar Inperioko hiriburu izendatu zuen. Inperioko ondorengotza Konstantinok zesar izendatu zituen Konstantino II.a, Konstantzio II.a eta Konstante bere semeena izan zen. Konstantino I.aren erreinaldian eraiki ziren Erromatar Inperioko lehen monumentu kristauak: Hilobi Santuaren eliza, Jerusalemen; Laterango eta Vatikanoko basilikak, Erroman; Apostoleion eta Santa Sofia, Konstantinoplan.

Genealogia

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. hezkuntza.ejgv.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2016-7-20).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantino I.a Handia Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.