Konstantino Monomako
Konstantino Monomakos[1] edo Konstantino IX.a (grezieraz: Κωνσταντίνος Θ΄ Μονομάχος, Kōnstantinos IX Monomakhos; 1000 – 1055eko urtarrilaren 11) 1042-1055 urteetan Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen.
Konstantino Monomako | |||
---|---|---|---|
1042ko ekainaren 11 - 1055eko urtarrilaren 11 ← Zoe Porfirogeneta - Teodora Porfirogeneta → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 1000 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 1055eko urtarrilaren 11 (54/55 urte) | ||
Heriotza modua | : izurri bubonikoa | ||
Familia | |||
Aita | Theodosios Monomachos | ||
Ezkontidea(k) | Zoe Porfirogeneta Q124729168 | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Macedonian dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Erdi Aroko greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
1042an Zoe enperatrizarekin ezkondu zen, honek hirurogeita bi urte zituela, eta 1050. urtean enperadore bakar geratu zen. Haren agintaldian Bizantziok Italiako lurraldeak galdu zituen, Seljuk dinastiako turkiarrak guztiz nagusitu ziren ekialdean, areagotu ziren barne arazo eta gatazkak eta bitan banatu zen Eliza Kristaua (Ekialdeko Zisma, 1054). Halaz ere, huraxe izan zen Bizantzioko literaturaren garai oparoena, Mikel Psellos guztietan buru zela.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/01/09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindiaren 179. araua, Bizantziar Inperioko pertsona-izenak
Aurrekoa Zoe |
Bizantziar Inperioko enperadorea 1042-1055 |
Ondorengoa Teodora |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstantino Monomako |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.