Konrad Zuse

Konrad Zuse (Berlin-Wilmersdorf, Alemania, 1910eko ekainaren 22a - Hünfeld, Alemania, 1995eko abenduaren 18a) ingeniari alemana, eta konputazioaren aitzindaria.

Konrad Zuse

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKonrad Ernst Otto Zuse
JaiotzaWilmersdorf (en) Itzuli eta Berlin, 1910eko ekainaren 22a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHünfeld, 1995eko abenduaren 18a (85 urte)
Hobiratze lekuaNeuer Friedhof, Hünfeld (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCollegium Hosianum (en) Itzuli
Konrad-Zuse-Gymnasium Hoyerswerda (en) Itzuli 1927)
Berlingo Unibertsitate Teknikoa
(1927 - 1935)
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, ekintzailea, informatikaria, ingeniaria eta ingeniari zibila
Lantokia(k)Alemania
Enplegatzailea(k)Henschel  (1935 -  1939)
Aerodynamics Research Institute (en) Itzuli  (1939 -  1945)
Zuse KG (en) Itzuli  (1949 -  1969)
Siemens AG  (1969 -
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Akademischer Verein Motiv Berlin (en) Itzuli

IMDB: nm0958826 Find a Grave: 235575285 Edit the value on Wikidata

Zuseren lorpen handiena lehenengo ordenagailua (Z3) egitea izan zen (1941). Dena den, desadostasunak daude Z3a benetan lehenengo ordenagailua izan zen ala ez.

Plankalkül programazio-lengoaia ere diseinatu zuen 1945ean. Hala ere, hau ekarpen teorikoa izan zen batez ere, programazio-lengoaia hau ez baitzuen inplementatu eta ez zuen eragin zuzenik izan ordurako eginda zeuden programazio-lengoaietan.

1946an lehenengo ordenagailu-konpainia sortu zuen, eta Z4 ordenagailua eraiki zuen. Z4a izan zen merkaturatutako lehenengo ordenagailua (1950).

Bigarren Mundu Gerra dela-eta, Zuseren lanak zabalkunde txikia izan zuen Alemaniatik kanpo. Baliteke Zuseren lehenengo eragin dokumentatua 1946an izatea.

Z3 eta Z4ren erreplikak daude Municheko Natur Zientzia eta Teknologia Ereduen Alemaniar Museoan (Deutsches Museum), eta Z3ren beste erreplika bat dago Karlsruheko museo artistikoan (Zentrum für Kunst und Medientechnologie, ZKM).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konrad Zuse Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.