Konputazioaren zientziak
Konputazioaren zientziak edo Informatika informazioaren tratamendu automatikoa aztertzen duen zientzia edo tekniken multzoa da.
Izena
Informatika hitza Philippe Dreyfusek asmatu zuen 1962an, informazio eta automatika izenak batuta.
Euskaraz, termino hau gaztelaniatik edota frantsesetik hartu dugu. Latinoamerikako hainbat herrialdetako gaztelanian, hala ere, computación ("zenbaketa") izena erabiltzen dute, ingelesaren eraginez, ingelesez computing baita.
Historia
Lehenengo ordenagailua 1946an jarri zen abian. Hala eta guztiz ere, informatika gizakiaren mendeetako amets bati dagokio, makina pentsalari bat sortzearen ametsari. Bide horretatik egin ziren lehenengo lanak XVII. mendekoak dira, Wilhelm Schickard, Blaise Pascal eta Gottfried von Leibnizen garaikoak. Logika modernoa eta elektronika batzeak gaur egungo informatikaren sorrera ekarri zuen, eta horrek iraultza izugarria eragin du gure gizarteen ekonomian eta bizitzan. Informatikak oinarrian bi iturri ditu: automaten zientzia eta logika.
Automatismoa
Automatismoa izaki artifizialak programatu zirenean sortu zen, XVIII. mendean. Jacques de Vaucansonek jotzailerik gabeko flauta asmatu zuen, hamabi pieza desberdin jotzen zituen gurpil moduko bati esker. Programazioa hobetu zuten txartel zulatuei esker, Barbarie organoa eta Jacquarden ehungailua sortu ziren. 1623an Tübingenen Wilhem Schickardek kalkulatzeko lehenengo makina sortu zuen, baina sute batek desegin zuen eta ez zen haren berri izan 1958 arte. 1641-1645 urteen bitartean Blaise Pascalek arrakasta handiagoa izan zuen makina bat sortu zuen, batuketak egiten zituena. Leibnizek 1673an biderketak egiteko makina bat asmatu zuen, baina 1694 arte ez zen gauzatu.
1822an Charles Babbagek matematika taulak kalkulatzeko eta inprimatzeko makina bat sortu zuen; tresna horri 1833an makina analitiko bat erantsi zion, eta horrela aritmetika eta logika operazio ugari egin zitezkeen. Babbageren proiektuak bera hil eta gero egin ziren, eta hura izan zen kalkulu automatikoaren bidea zabaldu zuena.
Logika
Automatismoaren ardura nagusia natura menderatzeak sortzen dituen arazo teknikoak gainditzea zen, baina informatika modernoa ez da printzipio horretatik bakarrik sortu. Logika izan zen beste oinarrietako bat. Eta alor horretan, pentsalariak saiatu dira azalpen matematikoetarako metodoen aplikazio eremua pentsamenduaren beste alor batzuetara hedatzen eta erabateko koherentzia ematen beren zientziaren mugak zehaztu aurretik.
Kriptografian egindako ikerketak, mezuen igorpena eta kodetzea informazioaren teoriara bideratu behar ziren. Logikaren jatorria Aristotelesen garaira (K. a. IV. mendea) eraman behar da, gutxienez. Euklidesek eta Eratostenesek algoritmo klasikoak asmatu zituzten; Al-Khuwarizmi persiarrak kontzeptua berritu zuen eta bere izena eman zion, eta Leonardo Fibonaccik Europan sartu zuen XIII. mendearen hasieran. Leibnizek kalkulu automatikoari egin zion ekarpenaz gainera, beste bi ekarpen handi egin zituen: ezaugarri unibertsalaren ideia eta aljebraren arrazionaltasuna logikara zabaldu zuen proposizioen sintaxia. Zenbakera bitarra Francis Baconi esker ezagutu zen Europan, baina Leibniz izan zen sistema hura kalkulu automatikora egokitu zuen lehena. George Boolek Aristotelesen logikaren formulazio matematikoa egin zuen. Britainiar matematikari talde batek, Bertrand Russell buru zuela, Principia mathematica lana argitaratu zuen 1910ean. Lan hartan matematikak sistema formal batean osatzea proposatzen zen, zeinetan proposizio oro kalkulu logiko baten arabera frogatu ahal izango baitzen.
1931n Kurt Gödel austriarrak frogatu zuen aritmetika adierazteko gai den sistema formal orok dituela benetako ezaugarriak, baina sistema horren beraren arauekin ezin froga daitekeela ezaugarri horien egiatasuna edo faltsutasuna. Teorema horrek bertan behera uzten zituen matematikak dedukzio sistema koherente batean biltzeko asmoa. Alan Turing britainiarrak automata eredu bat egin zuen, algoritmo kontzeptua defini zezakeena. Turingek Princetongo (Ameriketako Estatu Batuak) Institute for Advanced Studies institutuaren diru laguntza lortu zuen eta han ezagutu zituen Albert Einstein, John von Neumann eta Alonzo Church. Hala, lehenengo ordenagailua egin baino hamar urte lehenago bildu ziren informatikaren oinarrien egileak. Azkenik, 1945ean John von Neumannek ordenagailuen egitura materiala definitu zuen. Beraz, kalkulu eredu baten gainean osatu da informatika, Turingen makinaren gainean hain zuzen.
Informatika modernoa
1940ko hamarkadan, zenbatzeko gailu berri eta ahaltsuak garatzen ziren bitartean, "konputagailu" edo zenbakailu terminoak makina berriak izendatzeko erabiltzen hasi zen, aurretiko pertsonen zenbatzaile-tratamendu hori pixkana-pixkanaka baztertuta geratu zelarik. Hortik aurrera, konputagailuak kalkulu matematikoak burutzeko baino askoz gehiagorako erabili genezakeela argi geratzen zen heinean, zenbaketa-zientziaren alorra zabaltzen hasi zen zenbaketa edo konputazioa (informatika) orokorrean ikertzeko. Zenbaketa-zientzia, konputagailuz edo ordenagailuz lagundutako zientzia hain zuzen ere, 1960ko hamarkadan jakintzagai akademiko gisa finkatzen hasi zen, zenbaketa-zientziaren lehenengo sailak sortuz eta aitzindariak diren lehenengo lizentziatura-programak argitaratuz.
Lorpen nagusiak
Nahiz eta jakintzagai akademiko zehatz bezala bere historia erlatiboki laburra izan, zenbaketa-zientziak funtsezko ekarpenak esleitu dizkio zientzia eta gizarteari. Nahiz eta lorpenak asko izan, honako hauek dira adibide gisa, garrantzitsuenak:
- Zenbaketa edo konputazioaren eta kontagarritasunaren definizio zehatza (Constable 2000).
- Arazo, buruketa eta problemen zenbatze-bidezko emaitzarik ez dagoela azaltzen duen froga (Gelditze-buruketa edo halting problem ingelesez) eta baita buruketa trataezinak daudela, non emaitza lortzea erabat ezinezkoa da (Constable 2000).
- Programazio-lengoaiaren kontzeptua, hainbat abstrakzio-mailara dagoen eta informazio metodologikoa modu doi batean adierazteko tresna (Abelson eta Sussman 1996).
- Erabilera orokorreko ordenagailuak, Internet, sinadura digitalak, merkataritza elektronikoa edo internet bidezko merkataritza eta bilaketa-sistemak (Google adibidez) bezalako teknologia iraultzaileak (Constable 1997, Constable 2000).
- Zientzi ikerketa mota berriak ahalbidetu ditu, fisika konputazionala eta kimika konputazionala bezalakoak (Constable 1997).
- inteligentzia-artifiziala (IA) geroz eta garrantzitsuagoak dira eta efizienteagoak. IA aplikazio asko existitzen dira gaur egun adibidez etxeko aspiragailu robotetan, Bideojokuetan, gidari gabeko hegazkinetan...
Aplikazioak
- ahotsaren ezagupena
- ahotsaren sintesia
- big data
- datu-baseak
- datu-meatzaritza
- enpresa baliabideen plangintza
- galdera-erantzun sistemak
- grafikoak
- hizkuntzaren prozesamendua
- ikasketa automatikoa
- Informazio sistemak
- Informazioaren berreskurapena
- Informazio erauzketa
- Itzulpen automatikoa
- konputagailuen eta pertsonen arteko elkarrekintza
- konputazio-ereduak
- konputagailu-sareak
- optimizazioa
- robotika
- sistema adimendunak
- sistema banatuak
- sistema digitalak
- sistema eragileak
- sistema txertatuak
- sistemen administrazioa
- superkonputazioa
- Informazio eta komunikazio teknologiak
- telemedikuntza
- web aplikazioak
- web sistemak
Euskarazko liburuak
78 liburu argitaratu dira informatikari buruz 1980 eta 2021 bitartean.[1]
LIburuaren izenburua | Egileak | Argitaletxea | Urtea |
HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak | Juan Antonio Pereira Varela | UEU | 2021 |
IV. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura | Olatz Arbelaitz Gallego, Ainhoa Latatu Nuñez, Miren Josu Omaetxebarria Ibarra, Blanca Urgell Lazaro | UEU | 2021 |
Sareetan zehar dantzan Java erabiliz | Iñaki Goirizelaia Ordorika, Maider Huarte Arrayago | UPV/EHU | 2021 |
Zenbakizko metodoak MATLAB erabiliz. 2. edizioa | Fernando Mijangos Ugarte | UPV/EHU | 2021 |
Ekonometria eta GRETL | Marian Zubia Zubiaurre, Susana Orbe Mandaluniz | UPV/EHU | 2020 |
Oinarrizko programazioa | Iker Azpeitia Lakuntza, Jesus Ibañez Martínez-Conde | UPV/EHU | 2020 |
III. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura | Olatz Arbelaitz Gallego, Urtzi Etxeberria Otaegi, Ainhoa Latatu Nuñez, Miren Josu Omaetxebarria Ibarra | UEU | 2019 |
IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan | Mikel Iruskieta Quintian, Montse Maritxalar Anglada, Amaia Arroyo Sagasta, Abel Camacho Romero | UEU eta UPV/EHU | 2019 |
Zenbakizko metodoak MATLAB erabiliz. Problema ebatziak | Eugenio Mijangos Fernandez | UPV/EHU | 2019 |
Multimedia-Internet | Jose Mª Rivadeneyra Sicilia | UPV/EHU | 2018 |
SPSS eta R Commander. Ikerketa ez-esperimentaletako datuen analisia | Arantxa Gorostiaga Manterola, Jone Aliri Lazcano, Nerea Lertxundi Iribar, Nekane Balluerka Lasa, Ana I. Vergara Iraeta | UPV/EHU | 2018 |
II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Giza Zientziak eta Artea | Iñaki Alegria Loinaz, Ainhoa Latatu Nuñez, Miren Josu Omaetxebarria Ibarra, Patxi Salaberri Zaratiegi | UEU | 2017 |
II. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura | Iñaki Alegria Loinaz, Ainhoa Latatu Nuñez, Miren Josu Omaetxebarria Ibarra, Patxi Salaberri Zaratiegi | UEU | 2017 |
Bilaketa heuristikoak. Teoria eta adibideak R lengoaian | Borja Calvo Molinos, Josu Ceberio Uribe, Usue Mori Carrascal | UPV/EHU | 2017 |
Elektronika eta kontrol-sistemak: Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua, 2. maila | Oihane Abarrategi Ranero, Araitz Iturregi Aio | UPV/EHU | 2017 |
Makina elektriko birakariak: simulazioak eta probak | Miren Terese Bedialauneta Landaribar | UPV/EHU | 2017 |
Zenbakizko metodoak MATLAB erabiliz | Eugenio Mijangos Fernandez | UPV/EHU | 2017 |
Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala | Javier Alvez Gimenez, Xabier Arregi Iparragirre, Jose Gaintzarain Ibarmia, Paqui Lucio Carrasco, Montse Maritxalar Anglada | UEU eta UPV/EHU | 2016 |
PYTHON programazio-lengoaia: oinarriak eta aplikazioak | Iñaki Alegria Loinaz, Olatz Perez de Viñaspre Garralda, Kepa Sarasola Gabiola | UEU eta UPV/EHU | 2016 |
Jarduera matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz | Aitzol Lasa Oiarbide | UEU | 2015 |
"Eridenen du zerzaz kontenta": sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (1947-2008) | Mari Jose Ezeizabarrena Segurola, Ricardo Gómez López | UPV/EHU | 2015 |
Ordenagailuen egitura-laborategia eta praktikak | Nekane Azkona Estefania | UPV/EHU | 2015 |
Automatismoak eta kontrola | Haritza Camblong Ruiz, Nora Barroso Moreno, Aitzol Ezeiza Ramos | UEU | 2014 |
Informazioaren komunikazioa eta datu eta bilduma digitalerako sarbidea | Teresa Agirreazaldegi Berriozabal | UPV/EHU | 2014 |
Ordenagailuen egitura | Nekane Azkona Estefania | UPV/EHU | 2014 |
Aljebra: teoria eta ariketak. Mathematica programaren aplikazioa | Elisabete Alberdi Zelaia, Isabel Eguia Ribero, Aitziber Unzueta Intxaurbe | UEU eta UPV/EHU | 2013 |
R Commander eta datuen analisia | Paula Elosua Oliden | UEU eta UPV/EHU | 2013 |
Datu-Base erlazionalen diseinua eta ustiapena | Leire Aldaz Odriozola, Leire Urkola Carrera | UPV/EHU | 2013 |
Enpresaren kudeaketari aplikaturiko informatika. Kalkulu-orria: Ms Excel 2003 | Agurtzane Celestino Gutierrez, Olatz Etxegarai Legarreta, Sara Fernandez de Bobadilla Guemez, Angel Aldekoa Arnaiz | UPV/EHU | 2012 |
Estatistika: R praktikak | Maria Merino Maestre | UPV/EHU | 2012 |
Praktiketan SPSSrekin | Elena Agirre Basurko, Jose Mari Eguzkitza Arrizabalaga, Inmaculada Lecubarri Alonso | UPV/EHU | 2012 |
Robot mugikorrak. Oinarriak | Aitzol Astigarraga Pagoaga, Elena Lazkano Ortega | UEU | 2011 |
Dokumentazioa eta ondare bibliografikoaren komunikazioa | Teresa Agirreazaldegi Berriozabal | UPV/EHU | 2011 |
Estatistika: SPSS praktikak | Maria Merino Maestre | UPV/EHU | 2011 |
Programazioaren oinarriak: C-ko eta Java-ko praktikak | Gaizka Abaroa Erkoreka, Cristina Perfecto Del Amo, Nekane Bilbao Maron | UPV/EHU | 2011 |
Dokumentazioa eta Eduki Digitalen Kudeaketa | Teresa Agirreazaldegi Berriozabal | UPV/EHU | 2010 |
Informatikaren oinarriak. C lengoaian ebatzitako problemak | Olatz Ansa Osteriz, Rosa Arruabarrena Santos, Carmen Ocariz Sanz, Montserrat Ferreira Sanchez | UPV/EHU | 2010 |
R Gizarte-zientzietarako. Datuen eta eskalen analisia Rcommander-ekin | Paula Elosua Oliden | UPV/EHU | 2010 |
Pantailen eragina hezkuntzan: Bideojokoen kasua | Jose Inazio Imaz Bengoetxea | UTRIUSQUE VASCONIAE | 2010 |
TAPE Testu-analisirako PERL erremintak | Aitzol Astigarraga Pagoaga, Koldo Gojenola Galletebeitia, Kepa Sarasola Gabiola, Aitor Soroa Etxabe | UEU | 2009 |
TCP/IP sareak (3. argitaraldia) | Jose Mª Rivadeneyra Sicilia | UEU | 2009 |
Estatistika deskribatzailea Excel-en bidez | Marisabel Orueta Coria, Marta Barandiaran Galdos | UPV/EHU | 2009 |
Matlab - Lehenengo urratsak | Leyre Ormaetxea Butron, Florencio Garrido Uriarte | UPV/EHU | 2009 |
Software kaltegarriak | Anartz Ruiz Manzanos | ELHUyar | 2008 |
Linux: sistemaren eta sarearen administrazioa. Debian eta Ubuntu (2. argitalpena) | Iñaki Alegria Loinaz, Roberto Cortiñas Rodriguez | UEU | 2008 |
Softwarearen ingeniaritza (II. Atala: Garapen monolitikotik hiru mailako arkitekturara bezero/zerbitzariak bisitatuz) | Jose Ramon Zubizarreta Aizpuru | UEU | 2008 |
Industria informatikako oinarriak | Patxi Alkorta Egiguren | UPV/EHU | 2008 |
Kontrol digitalaren oinarriak | Julian Florez Esnal, Arantxa Tapia Otaegi, Gerardo Tapia Otaegi | ELHUyar | 2007 |
Ordenagailu bidezko sistemen kontrola | Ekaitz Zulueta Guerrero | ELHUyar | 2006 |
Softwarearen ingeniaritza (I. Atala: Softwarearen garapenaren zenbait arlo) | Jose Ramon Zubizarreta Aizpuru | UEU | 2006 |
Gogora ekartzeen analisirako programa multzoa EVOC2000 | Juan Jose Arrospide Eizagirre, Maider Larrañaga Egilegor | UPV/EHU | 2006 |
Hizkuntzalaritza konputazionala | Izaskun Aldezabal Roteta, Jose Mari Arriola Egurrola, Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, Kepa Sarasola Gabiola | UEU | 2005 |
Sistema digitalen diseinu-hastapenak. Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak | Olatz Arbelaitz Gallego, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Izaskun Etxeberria Uztarroz, Amaia Ibarra Lasa, Txelo Ruiz Vazquez | UEU | 2005 |
TCP/IP sareak | Jose Mª Rivadeneyra Sicilia | RIVADENEYRA arg | 2003 |
Linux. Sistemaren eta sarearen administrazioa | Iñaki Alegria Loinaz | UEU | 2003 |
Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapena | Iñaki Alegria Loinaz, Miriam Urkia Gonzalez | UEU | 2002 |
Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia | Olatz Arbelaitz Gallego, Txelo Ruiz Vazquez | UEU | 2001 |
Informatika eta internet hiztegia | UZEI | UZEI arg | 2001 |
Kazetaritza elektroniko multimedia | Javier Diaz Noci, Koldo Meso Ayerdi | UPV/EHU | 2000 |
Mathematica 3.0 bertsioa laborategirako | Josu Larrabeiti Jauregi, Mª Concepcion Presedo Garcia | UPV/EHU | 2000 |
Sistema eragileen diseinua | Verónica Fernandez Ruiz, María José Gil Larrea, Jorge Gonzalez Barturen | UD/DU | 1999 |
Oinarrizko programazioa. Ariketa bilduma | Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, Kepa Sarasola Gabiola | UEU | 1999 |
Kontzeptuen arteko erlazio-izaeraren formalizazioa ontologiak erabiliaz: dentsitate kontzeptuala | Eneko Agirre Bengoa | UPV/EHU | 1999 |
Programazioaren oinarriak | Iñaki Goirizelaia Ordorika | UPV/EHU | 1999 |
Ordenadore bidezko irudigintza | Asier Lasa , Joseba Makazaga Odria | UEU | 1998 |
C programazio-lengoaia | Iñaki Alegria Loinaz, Nestor Garay Vitoria | ELHUyar | 1995 |
Anhitz: itzulpenean laguntzeko hiztegi-sistema eleanitza | Xabier Arregi Iparragirre | UPV/EHU | 1995 |
Euskal morfologiaren tratamendu automatikorako tresnak | Iñaki Alegria Loinaz | UPV/EHU | 1995 |
Sistema eragileen deskribapen funtzionala | Julio Abascal Gonzalez, Iñaki Alegria Loinaz, Alberto Lafuente Rojo, Elena Lazkano Ortega, Clemente Rodriguez Lafuente | UPV/EHU | 1995 |
Mamur: Mugapenen Betetzean oinarritutako tresna modular multimaila | Juan Manuel Pikatza Atxa | UD/DU | 1993 |
Programen egiaztapena eta eratorpena | Xabier Arregi Iparragirre, Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, Paqui Lucio Carrasco | UEU | 1993 |
Hiztsua: hiztegi-sistema urgazle adimendunaren eraikuntza eta sorkuntza/ SIAD: Conception et construction d´un système intelligent d´aide dictionnriale | Xabier Artola Zubillaga | UPV/EHU | 1993 |
Informatika hiztegia | Iñaki Alegria Loinaz, Xabier Arregi Iparragirre, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Xabier Artola Zubillaga, Lore Azkarate Villar, Pili Lizaso Murua, Miel Loinaz Beristain, Montse Maritxalar Anglada, Txelo Ruiz Vazquez, Kepa Sarasola Gabiola, Elena Zubelzu | UZEI | 1993 |
LISP programazio-lengoaia | Juan Ramon Bastarrika Larrauri, Kepa Sarasola Gabiola | UEU | 1991 |
Konputagailuaren oinarrizko egitura | Iñaki Alegria Loinaz | UEU | 1985 |
Programatzeko algoritmoak. Ariketa bilduma | Kepa Sarasola Gabiola | UEU | 1984 |
Konmutazioa: sistema digitalak | Mikel Alkorta Andonegi, Mikel Iriondo Bengoa, Kepa Sarasola Gabiola | UEU | 1980 |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
- Knuth, Donald E. (1996). Selected Papers on Computer Science. CSLI Publications, Cambridge University Press.
- Collier, Bruce (1990). The little engine that could've: The calculating machines of Charles Babbage. Garland Publishing Inc. ISBN 978-0-8240-0043-1.
- Cohen, Bernard (2000). Howard Aiken, Portrait of a computer pioneer. The MIT press. ISBN 978-0-262-53179-5.
- Tedre, Matti (2014). The Science of Computing: Shaping a Discipline. CRC Press, Taylor & Francis.
- Randell, Brian (1973). The origins of Digital computers, Selected Papers. Springer-Verlag. ISBN 978-3-540-06169-4.
Kanpo estekak
- «Informatikari buruz euskaraz argitaratutako liburuak. Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2022-11-01).