Konpota
Konpota fruitu zenbaiten mamiarekin egindako konfitura bat da, pure moduan edo fruitu zatikatuekin, azukre gutxirekin egina eta azkenburu edo beste janarien goarnizio edo osagarri moduan erabiltzen dena. Euskal Herrian, ohikoak dira sagarrarekin egindako konpotak.[1]
Konpota | |
---|---|
azkenburu | |
Osagaiak | fruitua eta Almibarra |
Errezeta
Egosi kazola batean, ardo beltzean, orejoiak (melokotoi lehortuak), aran pasak eta piku melatuak, kanela-zotz batekin.
Guritu direnean, erantsi neguko udare gogorrak eta errezil sagarrak, pusketan. Eduki hauek samurtu arte, zuzendu gozo-puntua, azukrea edo ardoa erantsiz, itzali sua eta utzi pausatzen.
Bezperakoa goxoago izaten da.[2]
Erreferentziak
- «Sagar-konpota» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
- Agirre, Edorta. (2002). Almanaka 2003 : ase eta gose. Pamiela, 389 or. ISBN 8478213619. PMC 863184177. (Noiz kontsultatua: 2019-01-05).
Kanpo estekak
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.