Konposatu inorganiko
Konposatu inorganikoa elementu desberdinez osatutako konposatuak dira (taula periodikoaren elementuak), baina bere osagai nagusiak ez dira karbonoa edo hidrogenoa, konposatu organikoak bezala. Hala ere, sailkapen honetan konposatu bereziak daude zeinek bere sailkapena nahiko zaila egiten da, adibide bat karbono dioxidoarena da, bere konposatu nagusia karbonoa baita.[1][2]
Konposatu hauek erreakzio kimiko edo gertakari fisikoengatik sortzen dira, adibidez eguzki-energia edo beroa erabiliz, substantzia oso desberdinak sortuz. Molekulen eta atomoen elkarketa lotura ionikoa (atomo metaliko eta ez-metalikoen artean ematen dena) edo lotura kobalentea (atomoak elektroiak partekatzen dute molekula bat sortzeko) izan daiteke.
Nahiz eta substantzia anitzak egon konposatu inorganikoen sailkapenean, konposatu organikoak askoz ugariagoak dira gure planetan. Aipatzekoa da, nomenklatura desberdina daukatela eta prozesu desberdinetan parte hartzen dutela.[3]
Konposatu organiko eta inorganikoen arteko desberdintasunak
Konposatu organikoak[3]
- Konposatu organikoaren osagai nagusia karbonoa da, baina hidrogenoa konposatu garrantzitsua ere bada bere osaeran.
- Gizaki eta animaliek sintetizatu dezakete.
- Konposatu organiko gehienak ezin dira uretan disolbatu.
- Haien erreaktibotasuna baxua da.
- Lurrunkortasun eta erregaitasun altuak dituzte.
- Irakite eta fusio puntuak baxuak dira.
- Elektrizitatearen eroale txarrak dira.
Konposatu inorganikoak[3]
- Bere osagai nagusiak ez dira karbono eta hidrogenoa (salbuespenak daude).
- Gizaki eta animaliek ez dute sintetizatzen.
- Haien erreaktibotasuna altua da.
- Lurrunkortasun eta erregaitasun baxua da.
- Irakite eta fusio puntuak altuak dira.
- Elektrizitatearen eroale altuak dira.
Konposatu inorganiko motak
Konposatu inorganikoek egitura mota ugaritasun handia daukate, baina konposatuan parte hartzen duten elementu kimikoen bidez sailkatu ahal dira:[3]
Konposatu bitarrak
Konposatu hauek bi elementu kimikoz daude osatuta:
- Oxidoak: Oxigenoaren produktuak dira (O2) metal (oxido basiko) edo ez-metal(oxido azidoa) batekin batzen direnean. Adibideak: Kloro oxidoa(VII): Cl2O7 - Oxido ferrosoa:FeO.
- Peroxidoak: Peroxidoak oxidoen elkarketari dagozkio (O2 -2) elementu metaliko batekin. Adibideak: Urre peroxidoa (III): Au2(O2)3 – Litio peroxidoa: Li2O2.
- Hidruroak: Hidruroak hidruro anioi bat (H-), karga elektriko negatiboa daukana, katioi metaliko batekin batzean sortzen da, karga elektriko positiboa duena, kargak beraien artean neutralizatzen dira, konposatua karga elektrikoak konpentsatuz. Adibideak: Litio hidruroa:LiH – Berilio hidruroa: BeH2
- Gatz bitarrak: Atomoak elektrikoki kargatuta daude, atomo kargatuak katioiak (karga positiboa) edo anioiak izan ahal dira( karga negatiboa), atomo hauek ioi izena dute eta kasu honetan guztiak gatzak dira. Adibideak: Kaltzio kloruroa CaCl2 – Burdin bromuroa FeBr3.
Konposatu hirutarrak
Konposatu hauek hiru elementu kimikoz daude osatuta:
- Hidroxidoak: Hidroxiloak elementu metaliko eta talde hidroxilo baten erreakzioaren ondorioz sortzen dira. Zientzia arloan “base” edo “alkalis” izenarekin ezagutzen da talde hau. Adibideak: Sodio hidroxidoa NaOH – Germanio hidroxidoa Ge(OH)4.
- Oxazidoak: Anhidrido ( oxido ez- metalikoa) eta uraren arteko erreakzioaren ondorioz sortzen da. Talde honen formula HaAbOc patroia kontuan izanda idazten da, non A trantsizio metala edo ez-metala izango da. Adibideak:Azido sulfurikoa H2SO4 – Azido karbonikoa H2CO3.
Konposatu inorganiko ezagunenak
Konposatu inorganiko ezagunenak hurrengoak dira:
- Ura (H2O): Gure bizitzan egunero erabili eta edaten dugu, ezinbestekoa da gure planetan, ura konposatu inorganikoa da, baldintza normaletan (25 °C eta atmosfera batean) likido egoeran dago, 0ºC baino tenperatura baino txikiagoa bada solidotzen da izotza bihurtuz eta 100 °C baino altuagoa bada lurrundu egiten da.
- Sodio kloruroa (NaCl): Gatz hau janariei gustua emateko erabiltzen da, kloro atomo batez eta sodio atomo batez osatuta dago, sodioa oso elektropositiboa denez eta kloroa oso elektronegatiboa naturan batera egoten dira bi atomo hauek. Batez ere itsasoan aurkitzen da, uretan disolbatuta.
- Amoniakoa (NH3): Molekula inorganiko hau hidrogenoz eta nitrogenoz osatuta dago, izaki bizidunen metabolismoan sortu eta pixa egitean gorputzetik ateratzen da beste substantzia ezberdin batzuekin. Normalean gas egoeran aurkitzen da egoera normaletan.
- Karbono dioxidoa (CO2): Karbonoz eta oxigenoz osatuta dagoen gas hau oso ugaria da atmosferan, horren zergatia prozesu metaboliko askoen subproduktua dela da: Animalia eta gizakien arnasketa, hartzidura, etab. Horretaz aparte fotosintesia egiteko beharrezko erreaktiboa da.
- Oxido kaltzikoa (CaO): “Kare bizia” izenarekin ezagutzen da, asko erabiltzen da eraikuntzan eta kareharriaren errausketaren bidez lortzen da, kaltzio kantitate oso handia daukate.
Formulazioa
Beharrezkoa da konposatu inorganikoen idazketa jakitea hurrengo kontzeptu garrantzitsuak azalduz:
- Nomenklatura kimikoa: Formulazio mota hau elementu eta konposatu kimikoak idazteko erabiltzen da. Kimika eta kimikaren aplikazioen nazioarteko erakundeak nomenklatura kimikoaren legeak ezartzen ditu.
- Ekuazio kimikoa: Ekuazio kimikoa erreakzio kimiko baten deskripzio sinbolikoa da. Ekuazio honek erreakzioan parte hartzen duten substantziak (erreaktiboak) erreakzionatzean sortzen diren substantzia berriak (produktuak) adierazten du eskematikoki.
- Formula kimikoa: Konposatua osatzen duten elementuak adierazten ditu. Formula honetan elementuak adierazten dira, hau da, molekulak osatzen dituen atomoak adierazten ditu.
- Atomozitatea: Molekulak osatzen duen atomoen proportzioa ezartzen du. CO2 molekularen kasuan atomizitatea 1:2 da, karbono atomo batentzako bi oxigeno atomo behar direlako.
Konposatu kimiko bat formulatzeko beharrezkoa da oxidazio zenbakiaren kontzeptua azaltzea. Elementu baten oxidazio zenbakia elementuak daukan elektroiak hartzeko edo emateko gaitasuna adierazten du lotura kimikoa sortzen denean. Elektroiak ematen baditu zenbakia positiboa izango da eta elektroiak hartzen baditu negatiboa.
Historia
Friedrich Wöhlerek aminio zianatoa urea bihurtu zuen 1828an, gertakari hori izan zen gaur egungo kimika organikoaren ikasketaren hasiera.[4] [5]Garai hartan zientzalariek konposatu organiko eta inorganikoek bizitza espiritual baten modukoa zutela uste zuten.
Ariketak
- Konposatu ez organikoen formulazioa lantzeko bideoa.
Erreferentziak
- Jorgensen, Bent Soren. (1965-07-01). «More on Berzelius and the vital force» Journal of Chemical Education 42 (7): 394. doi: . ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
- «Re: what is the difference detween an inorganic and organic compound?» www.madsci.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
- Formulación de compuestos inorgánicos. Nomenclatura. .
- «Urea» www.ch.ic.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
- Cohen, Paul S.; Cohen, Stephen M.. (1996-09-01). «Wöhler's Synthesis of Urea: How Do the Textbooks Report It?» Journal of Chemical Education 73 (9): 883. doi: . ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).