Konpas barra

Konpas barra pentagrama zeharkatzen duen eta bi konpas banatzen dituen lerro bertikalari deritzo. Zenbait konpas barra mota daude:

  • musikaren hasiera
  • konpas barra sinplea
  • musika amaiera
  • errepikapen hasiera barra
  • errepikapen amaiera barra
Ikusi lerro bertikalak, konpasak banatzen dituzten barrak.

Konpasei buruz

Badaude baita ere konpas sinple, konpas konposatu eta konpas misto deritzenak:

  • Konpas sinpleak bigatik bana daitezkeen guztiak dira: 2/4, 3/4, 4/4 etab...
  • Konpas konposatuak hirugatik bana daitezkeen guztiak dira: 6/8, 9/8, 12/8 etab...
  • Konpas mistoak aurreko bi motak pentagrama berean batzen dituztenak dira, hau da, bietatik dituztela. Adibidez, konpas kopuru zehatz bat 4/4 konpasean egon daiteke eta 6/8ra aldatu eta gai bera da. Arrazoia konpas sinpleak konposatu eta konposatuak sinple bihur daitezkeela da formula matematiko sinple baten bidez.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.