Konotopeko gudua

Konotopeko gudua Errusiako eta Ukrainako indar militarren artean Konotop hiriaren inguruan, Ukrainan, izandako borroka militar bat izan zen, Ukraina ekialdeko erasoaldiaren esparruan, Errusiak 2022an Ukraina inbaditu zuenean.

Konotopeko gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Errusiako indarrek Konotop setiatu zuten, bereganatu aurretik, guduaren lehen fasean, 2022ko otsailaren 24ean.
Data2022ko otsailak 24otsailak 25
LekuaKonotop, Sumy Oblasta (Ukraina)
Koordenatuak51°14′13″N 33°12′10″E
EgoeraErrusiak irabazi
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Buruzagiak
ezezaguna Ukraina Artem Seminikhin[4]
Indarra
Errusiako Indar Armatuak
300 ibilgailu[5]
Ukrainako Indar Armatuak
Galerak
ezezaguna  Ukrainaren arabera: 2 zauritu[6]
 Ukrainaren arabera: 3 zibil zauritu[6]

Gudua

Otsailaren 24ko goizaldeko 3:35etan (UTC+2), ipar-ekialdetik aurrera zihoazen indar errusiarrek, 300 ibilgailu inguruk osatutako konboi batetan,[5] Konotop hiria inguratu eta setio-egoeran jarri zuten,[7][8] Ukrainako indarrek beren posizioak erasotik defendatu bazituzten ere.

Otsailaren 25eko goizean, hirian talde errusiarren ekipamendua erre zutela jakinarazi zen. Halaber, Ukrainako Armadak baieztatu zuen hiria setiatzen zuten errusiar indarrak gaizki hornituta zeudela eta, ondorioz, erretiratu egin zirela.[9][10] Hala ere, Ukrainako Armadaren arabera, Gobernuaren-aldeko indarrek hiriaren kontrola galdu zuten otsailaren 25ean bertan.[1][11]

Gudu-ostea

Martxoaren 2an, Artem Seminikhin-ek, Konotopeko alkateak, adierazi zuen Errusiako indarrek ohartarazi ziotela hiria bonbardatuko zutela bertakoek aurre egiten bazioten.[4] Hala ere, bideo baten arabera, Seminikhinek hiriko biztanleei galdetu zien ea borroka egin edo amore eman nahi zuten, eta, horren ostean, egoiliarrek uko egin zioten, "erabateko modu batetan", amore emateari.[12][13]

Halere, geroago, hiriko agintariak indar errusiarrekin negoziatzen hasi ziren, 12 minutu iraun zuen elkarrizketa batetan. Akordio bat lortu zen, non indar errusiarrek onartzen zuten hiriko gobernua ez aldatzea, tropak hirian ez hedatzea, garraioa ez oztopatzea eta bandera ukrainarra ez kentzea; trukean, hiri-agintariek adostu zuten egoiliarrek ez zietela eraso egingo indar errusiarrei.[14]

Apirilaren 3an, Oleksandr Katxura diputatu ukrainarrak Twitterren adierazi zuen indar errusiar guztiek Konotop Raion osoa utzi zutela.[2] Hurrengo egunean, apirilaren 4an, Sumy Oblasteko Gobernadoreak, Dmytro Zhyvytsky-k, adierazi zuen tropa errusiarrek ez zutela jada Sumy Oblasteko hiririk edo herririk okupatzen, eta soldadu gehienak erretiratu egin zirela, tropa ukrainarrak gainerako unitateak kanporatzeko lanean ari ziren bitartean.[3]

Galeria

Otsailaren 24a

Otsailaren 25a

Erreferentziak

  1. https://www.politico.com/newsletters/national-security-daily/2022/02/25/almost-not-possible-for-ukraine-to-win-00011969
  2. [https://twitter.com/sputnikato/status/1510611259456172040 «⚡️Конотопский район освобожден от российских оккупантов. Об этом сообщил нардеп Александр Качура. Еще вчера глава Сумской областной военной администрации Дмитрий Живицкий заявлял, что армия РФ находится в районе Белополья и Конотопа.»] Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  3. (Ingelesez) «Russian troops no longer hold any settlements in Ukraine's Sumy region, says governor» National Post 2022-04-04 (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  4. "As Russian invaders demand that Konotop surrender, mayor explicitly defies threats". www.ukrinform.net.
  5. (Ingelesez) «General Staff: Battles ongoing along border, 20 Russian helicopters land near Kyiv» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  6. http://dancor.sumy.ua/news/newsline/410054
  7. «The city of Konotop in Sumy Oblast is under siege now, Russian military convoys are moving west towards Kyiv.» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  8. (Ingelesez) «Russian invasion of Ukraine enters third day: What we know so far» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  9. (Errusieraz) «Конотоп залишається під контролем України + ВІДЕО» Голос Конотопа (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  10. (Ingelesez) «Russian troops stop near northeast city of Konotop -Ukraine's land forces» TimesLIVE (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  11. «Ukraine war news from February 25: Kyiv suburbs breached, Russian forces face resistance, Zelensky warns Russia will ‘storm’ capital» Financial Times 2022-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  12. (Errusieraz) «Мер Конотопа: місту поставили ультиматум - за опір накриють артилерією» РБК-Украина (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  13. (Ingelesez) Khavin, Dmitriy; Botti, David; Tiefenthäler, Ainara. (2022-03-02). «Mayor in Ukraine asks his city’s residents whether they wish to fight or surrender.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).
  14. (Errusieraz) «Бої на Сумщині – влада Конотопа провела переговори з окупантами після ультиматуму» РБК-Украина (Noiz kontsultatua: 2022-03-04).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.