Konklabe
Konklabea kardinalek aita santua aukeratzeko egiten duten bilera da. Bilera sekretua da eta bozketan oinarritzen da aita santuaren aukeraketa egiteko.
Konklabea egiteko lehenengo arauak Gregorio X.ak ezarri zituen Lyongo II. Kontzilioan (1274). Haren aurreko aita santua —Klemente IV.a— hil ondoren, kardinalak Viterbon bildurik, ez ziren ados jartzen erabaki bat hartzeko, eta eztabaidak 1268ko azaroaren 29tik 1271ko irailaren 1era iraun zuen. Hiriko agintariek jauregi batean giltzaperatu zituzten, harik eta aita santu berria aukeratu zuten arte.
Arauak
Gaur egun hauek dira konklabearen arau nagusiak:
- Aita santua hil eta handik gehienez hemezortzi egunera hasi behar du konklabeak.
- Kardinalek bakarrik har dezakete parte bozketan.
- Konklabea hasten den egunean kardinalak giltzapetuta geratzen dira, haiekin batera idazkaritza lanak egingo dituzten apaizak eta kardinal bakoitzeko bi zerbitzari dituztela.
- Bilkura Vatikanoko jauregian egiten da.
- Antzinako legeei jarraituz, kardinalen jatekoa egunak pasa ahala gero eta urriagoa zen.
- Hautaketa egiteko, kardinalak egunean bi aldiz biltzen dira Kapera Sixtinoan.
- Pio XII.aren garaiaz geroztik, botoen bi herenak gehi bat behar dira aita santua hautatzeko.
Bozketa bakoitza bukatutakoan, botoak erre egiten dira; aita santu berria aukeratu baldin badute, ke zuria ateratzen da, bestela beltza.
Prozesua
Kardinalen elkartzea
Lehenik eta behin mundu guztiko kardinalek Erromara bidaiatzen dute. Bertan Aita Santuaren hiletan egon behar dute eta bederatzi eguneko dolu ofizialean parte hartzen dute. Beraien ondorengoa ere aukeratzen dute.
Mundu guztikoak elkartzen dira eta hauen ardura hautatzen dute haietako bat, ondoren Aita Santua izango dena. Inork ez daki zien izango den Aita Santu berria baina azkenaldian beste herrialde batzuetako kardinal gehiago elkartu dira; adibidez, Amerika Latina, Afrika eta Asia. Ondorioz leku desberdinetako ezberdintasun gehiago atera daitezke Aita Santu bezala.
Konklabea
Aita Santu berriaren aukeraketa modu sekretuan egiten da. Kardinalak Vatikanoan elkartzen dira eta ez dute alde egiten hurrengo Aita Santua zein izango den jakinarazi arte. Prozesu horrek egunak iraun ditzake, baita asteak ere eta zenbait kasutan hilabete edo urte batera iritsi izan da. Bilera hori "Konklabe" hitzaz adierazten da, kardinalak “giltzapean” daudela aditzera emanez. Ezin dute munduarekin kontakturik eduki hautaketa amaitu arte.
Erabaki hori arrazoi batengatik hartu zen: guztia lehenik eta azkarren bukatzea. Denbora pasatzen joan de heinean erabaki honetan gobernuek zerikusirik ez edukitzeko ere egin da. Azken urte hauetan konklabea nahiko motza izan da, baina sekretupean burutzen da oraindik. Bozka hasi baino lehen Kapera Sixtinoa goitik behera aztertzen da ea kamerarik edo mikrofonorik dagoen barruan.
Aukeraketa
Bozka Kapera Sixtinoan egiten da, eta honen ezaugarriak ez dira inoiz esaten. Norbaitek honi buruzko xehetasunik emango balu eskumikatua izan daiteke.
Kardinal bakoitzak bere botoa txartel baten idazten du, letra zeinena den ez igartzeko moduan, eta ondoren, zati txikitan tolestuz erretilu batean uzten dute papera. Botaketa hori kaliza batean isurtzen da, eztabaidarik egon gabe. Kardinalek bere aukeraketa adierazi ondoren, hautagai bakoitzak lortu dituen boto guztiak kontatzen dira boz gora. Paper guztiak hari eta orratzekin lotzen dira. Bozkaketaren bi txanda pasa ondoren, bozketa guztiak erre egiten dira arrastorik ez gelditzeko.
Kanpokoek barruan gertatzen den edozer gauza jakiteko aukerarik ez dutenez, egunean bi aldiz ateratzen den kea izango dute bozketaren seinale San Pedro plazan zain egoten direnek.
Ke zuria ateratzen bada, Aita Santu berria aukeratua izan dela esan nahiko du, eta azkeneko pausoa emango da. Ke beltza balitz, ordea, ezein hautagai ez dela gailendu adieraziko du. Horrela izanik, bozkaketa eta konklabea errepikatzen da.
Apezpiku berria iragartzen zaio munduari
Aita Santuaren oinordekoa ez zaio munduari berehala jakinarazten. Aukeratutako Aita Santu berria kardinalek zoriondua izaten da, bere arropa ere moldatu egiten zaio. Haren jostun pribatuak edozer neurriko jantziak ditu, baina ala ere azken ukituak ematen zaizkio aurrerago izango den jantziari.
Ondoren, San Petri basilikako balkoian ematen den iragarpenak oihartzun egiten du plaza osoan zehar: "Annuntio vobis gaudium magnum... Habemus Papam!" Apezpiku berriaren izena jakinarazten da eta jarraian lehenengo ate irekiak egiten zaizkio, balkoira atera eta Aita Santu berri gisa aurkezten da milaka pertsonen aurrean.
Azkenik, hitz batzuk esan behar ditu ofizialki apezpiku bihurtzeko: Urbi et Orbi, eta horrela mundu osoari adierazten dio hura izango dela Aita Santu.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.