Konimetro
Konimetroa atmosferan esekita dauden partikulak detektatzeko eta neurtzeko tresna zientifikoa da. Meteorologian erabiltzen da, koniologia izeneko diziplinan, airearen kondentsazio- eta izozte-nukleoen edukia ezagutzeko, oso garrantzitsua dena prezipitazioen sorreran, eta industriako atmosfera susmagarrietan (meategiak, lantegiak ...) hauts-kantitatea ezagutzeko osasunarentzat kaltegarria izan daitekeelako. John Aitken-ek asmatu zuen 1892an.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.