Konduktismo

Konduktismoa edo behaviorismoa gizakiaren ekintza, pentsamendu eta egoera psikologiko oro portaeratzat hartu eta, beraz, behaketaren bitartez soilik azter daitekeela baieztatzen duen psikologiaren joera da. Horrela, behaviorismoa kontzientzia edo gogamena, introspekzioa eta antzeko adigaiak baztertu eta psikologia jakintza praktikoa izan eta giza-portaera izadi-jakintza moduan ikertu behar dela sustatzen du, portaera kontrolatuz eta aurresan eta emaitza zehatzak bilatuz eta ingurunearen eta banakoaren burmuinen arteko prozesu fisiko-kimikoak behatuz. Behaviorismoaren edo konduktismoaren sortzailea John Broadus Watson psikologoa izan zen XX. mendearen hasieran.

Konduktismoaren historia

Pavlov psikologo errusiarra izan zen konduktismoaren aitzindaria, XIX. mendearen bukaeran arratoiekin egin zituen saiakuntzek erakusten zuten arratoiek gazta gehiago jaten zutela, txirrin bat jartzen bazitzaien gaztaren aurretik. Baina Watson izan zen konduktismoari teoria eman ziona, errefortzu positiboa eta negatiboaren adigaiak asmatu zituenean, txakurrekin egindako saiakuntzekin. Txakurren saiakuntzetan txakurrek zaunka gehiago egiten zuten deskarga elektriko desatsegina jartzen zitzaienean. Esperimentu hauek asko ugaldu ziren Europan eta, batez ere, Amerikan garatu zen XX. mendearen hasieratik.

Psikologia konduktista

Psikologia konduktista joera psikologiko bat da, hiru maila zientifiko hartzen dituena: konduktismoa, portaeraren analisi esperimentala eta portaeraren ingeniaritza. Konduktisten ustez, psikologiak objektiboa izan behar du, eta, horren ondorioz, animalien psikologian erabiltzen diren metodoak eta abiaburuak ezarri behar zaizkie gizakiei. Hori dela-eta, konduktistek saiakuntza-gelan lan egiten dute. Konduktistek, hasieran, baztertu egin zituen erabat gogamena eta kontzientziarekin zerikusia duten adigai eta azalpen guztiak. Konduktismoa funtzionalismoan (praktikotasuna), animalien psikologian (saiakuntzen garrantzia) eta erreflexologian (erreflexua jokabidearen unitatea da) oinarritzen da.

Psikologia konduktistarentzat, gure bizipenetatik ikasten dugu, eta hauek gure jarrera eta izaera baldintzatzen dute. Era berean, gure jokabidea baldintzatzen dute errefortzuek: errefortzu positiboek eta errefortzu negatiboek. Gure nortasunak ingurugiroan ez ditu aukera askeak sortzen, kinaden bidez mugitzen baita. Horrela, gauza bat ondo egiten dugunean, laudorioak jasoko ditugu, eta kontrako kasuetan, zigorra jasoko dugu eta errua sortaraziko digu. Laudorioa eta errua irrazionalak dira, eta, hori dela-eta, ez dago duintasunaren askatasunik, gure ingurumenaz baldintzatuta gaudelako. Jokatzen dugu arrazoi batzuengatik, inguruan zerbait gertatzen da, eta, horregatik, sentitzen eta pentsatzen dugu modu batean edo bestean.

Historia

John Broadus Watson (1879-19-58) izan zen joera honen sortzailea. Watsonen garaikidea zen, eta honen lana konduktismoa sortu baino lehenagokoa den arren, konduktismoa sortzeko erabakigarria izan zen aldagai bat finkatu zuen: animalien psikologia.

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.