Kometa (musika taldea)
Kometa Vianan sorturiko musika taldea da, 2014an Gaztea maketa lehiaketako entzulearen saria irabazi zuena.
- Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kometa (argipena)».
Kometa | |
---|---|
Araba Euskaraz 14 | |
Datuak | |
Jatorria | Viana, Nafarroa |
Musika mota | rock |
Urteak | 2012 - |
Taldekideak | |
Andoni Bonafau Juan Valdelana Mikel Gurrutxaga Mattin Saldias |
Ibilbidea
Kometa taldea, Smoking Hill taldearen errautsetatik sortu zen 2012. urtean. Hiru kidez osatuta, Andoni Bonafau (gitarra eta ahotsa), Juan Valdelana (baxua) eta Mikel Gurrutxaga (bateria), proiektu berri bati ekin zioten eta 2012eko Urria eta Azaroa artean, Kometaren lehenengo diska izango zena grabatu eta nahastu zuten Higain estudioan, Haritz Harreguy-ren gidaritzapean.
2013ko Maiatzean plazaratu zuten hau eta hortik aurrera hainbat eta hainbat kontzertu eskeini dituzte Euskal Herri osoan haien diska berria aurkeztuz. 2014an Gaztea maketa lehiaketako ikuslearen saria irabazi zuten Momentuaren zain abestiarekin[1]. 2015 urtean plazaratu zuten bigarren diska, Grabitatea. Diska autoekoiztua izan zen.[2]
2018an laukote bihurtu dira Mattin Saldias gitarrajolea gehitu baitzaie[3] eta El principio del final diska plazaratuko dute martxoaren 16an, taldearen hirugarren lana.
Diskografia
Sariak
- Gaztea maketa lehiaketa: 2014 (entzuleen saria)
Erreferentziak
- «Maketa Lehiaketa, 27. irabazlearen bila» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
- «Kometa» Musika zuzenean.
- «Estrenamos en exclusiva el primer single del nuevo álbum de Kometa» www.mondosonoro.com.
- Kometa. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).
- Grabitatea. (Noiz kontsultatua: 2018-03-14).