Komedia erromantiko
Komedia erromantikoa komedia eta film erromantikoen arteko azpigeneroa da. Normalean, denbora-pasako filmak dira.
Argumentuak
Komedia erromantiko baten oinarrizko argumentua printzipioz elkarrekin ibiltzeko prest ez dauden pertsonen historia da. Bi pertsona horien arteko hasierako harremana umorez betetiko gertaerekin lotuta dago. Nahiz eta haien arteko erakartasuna nabaria izan da, beste tarteko faktoreak direla eta, (esaterako beste pertsona bat, maila sozialeko oztopoak, e.a.) elkar urruntzeko kondenaturik daude. Une batean bestearen beharrez konturatzen dira eta izugarrizko lanak eta oztopoak gainditu ondoren, azkenik amaiera zoriontsua lortzen dute.
Eskema honen gainean aldaketa asko ematen dira baina funtsean hasieran ezinezkoa ematen duen bikotea azkenean elkartzen dira. Baina ez: esaterako, My Best Friend's Wedding (1997) filmean amaieran pertsonaia nagusiak ez dira elkartzen. Baina ez da ohikoena.
Azpigeneroaren jatorria
Komedia erromantikoa filma izan aurretik ezaguna zen. Adibidez, William Shakespeareren antzezlan batzuek eskema hori jarraitzen dute: Much ado about Nothing eta Uda-gau bateko ametsa film mota honen aurrekariak dira.
Komedia erromantiko ezagun batzuk
Euskal Herria
- Maité (1994)
- Kutsidazu bidea, Ixabel (2006)
Ameriketako Estatu Batuak
- It Happened One Night (1934)
- Roman Holiday (1953)
- Sabrina (1954)
- Irma la Douce (1963)
- Annie Hall (1977)
- Tootsie (1982)
- When Harry Met Sally... (1989)
- Pretty Woman (1990)
Frantzia
- Les Parapluies de Cherbourg (1964)
- Amélie (2001)
- L'Auberge espagnole (2002)
Erresuma Batua
- Four Weddings and a Funeral (1994)
- Bridget Jones's Diary (2001)
Espainia
- Amo tu cama rica (1992)
- Bon appétit (2010)
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Frantsesez):Komedia erromantikoetaz espezializatutako webgunea.
- (Gaztelaniaz):10 komedia erromantiko onenak.
- (Gaztelaniaz):IMDb-ek hobeto baloratutako hogei komedia erromantikoak.