Komatsu (Ishikawa)
Komatsu (japonieraz: 小松市 Komatsu-shi) , Japoniako Ishikawa prefekturako hirugarren hiria da. 2014ko erroldaren arabera 107.086 biztanle ditu. Prefeturako aireportua dago bertan Komatsu aireportua hain zuzen ere.
Komatsu 小松市 小松市 (Komatsu-shi) | ||
---|---|---|
Japoniako hiria | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Japonia | |
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūbu Ishikawa | |
Jatorrizko izena | 小松市 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 36°24′30″N 136°26′44″E | |
Azalera | 371,13 km² | |
Mugakideak | Hakusan, Nomi (en) , Kaga (en) eta Katsuyama (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 106.023 (2020ko abenduaren 1a) −896 (2015) | |
Dentsitatea | 285,74 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1940ko abenduaren 1a | |
Ordu eremua | UTC+09:00 | |
http://www.city.komatsu.lg.jp/ www.city.komatsu.lg.jp |
Geografia
Prefeturaren hegoaldean kokaturik dago, hiriburua den Kanazawatik gertu. Hakusan Parke Nazionalaren barnean kokaturik dago, izena ematen dion Haku mendiaren oinean.
Historia
XVI mendean Maeda Toshitsune dymioaren atseden-gaztelua egon zen bertan. Gaur egun gaztelua eraitsia dago baina lorategiek bertan diraute (Rojou Park, 芦城公園).
Komatsu hiri modernoa 1940ko abenduaren 1ean eratu zen eta prefeturako bigarren hiria izan zen harik eta ondoko ibarreko zortzi herrik bat eginda Hakusan eratu zuten arte.
Ondasun nabarmenak
- Komatsu aireportua
- Nata-Dera: tenplu budista.
- Yunokuni no mori: artisauen auzoa.
- Hoshi Ryokan: 718an sorturiko hotela, munduko bigarren zaharrena da (Errekorren Guinness Liburua)
- Motorren museoa: Japoniako moto museo handiena da.
Iruditegia
- Komatsu aireportua.
- Hoshi Ryokan.
- Komatsuko alde zaharra.
- Nata-Dera tenplua.
- Komatsuko gazteluaren aztarnak.
Hiri senidetuak
- Gateshead (Erresuma Batua)
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Udalaren webgunea.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.