Komárom-Esztergom
Komárom-Esztergom Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen iparraldean dago, Erdialdeko Transdanubia eskualdean, Eslovakiako mugaren ondoan. Horrez gain, Hungariako Győr-Moson-Sopron, Veszprém, Fejér eta Pest konderriak ere mugakide ditu. 2.264 km²ko azalera du, eta 2011n 311.411 biztanle zituen[1]. Hiriburua Tatabánya da.
Komárom-Esztergom | |||
---|---|---|---|
Hungaria | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Hungaria | ||
Izen ofiziala | Komárom-Esztergom vármegye | ||
ISO 3166-2 | HU-KE | ||
Hiriburua | Tatabánya | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°35′N 18°20′E | ||
Azalera | 2,264,52 km² | ||
Mugakideak | Győr-Moson-Sopron, Veszprém, Fejér, Pest konderria eta Nitra eskualdea | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 300.631 (2022ko urriaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 137,5 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Erdialdeko Transdanubia | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua eta UTC+01:00 | ||
http://www.kemoh.hu/ |
Geografia
Komárom-Esztergom, Hungariako konderririk txikiena, Danubio ibaiaren eta Eslovakiako mugaren artean hedatzen da. Nekazaritza uzta nagusiak azukre erremolatxa eta mertxika dira. Neszmélyren inguruan ardoa ekoizten da. Lehen Tatabánya lignito ateratzearen gunea zen. Gaur egun, meatzeak itxi badira ere, industriagune garrantzitsua izaten jarraitzen du[2].
Banaketa administratiboa
2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 6 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
---|---|---|---|---|
Esztergom | Esztergom | 537,26 | 95.306 | 24 |
Kisbér | Kisbér | 510,57 | 19.968 | 17 |
Komárom | Komárom | 378,76 | 40.107 | 9 |
Oroszlány | Oroszlány | 199,39 | 26.353 | 6 |
Tatabánya | Tatabánya | 331,65 | 88.159 | 10 |
Tata | Tata | 306,72 | 40.307 | 10 |
Hiri eta herriak
Iruditegia
- Tatabánya, hiriburua
- Tatako gotorlekua
- Allium ursinum Gerecseko basoan
Erreferentziak
- Komárom-Esztergom. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-11-30).
- Gazetteer of the Republic of Hungary 1st January, 2009. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-11-30).