Koltza olio

Koltza olioa koltzaren (Brassica napus) hazietatik ateratzen den olioa da. Espainian ospe txarra hartu zuen 1981ean ehundaka lagun egoera txarrean zegoen olio honen ondorioz hil zirelako. Beranduago Olio toxikoaren sindromea deitu zioten gertaera honi.

Koltza alorrak Alemanian

Osagaiak

1970eko hamarkada arte koltza olioak azido eruziko (C22 :1) ugari zeukan. Ikerketa batzuek gantz-azido honen kontsumoa bihotzarentzako kaltegarria izan zitekeelako susmoa piztu zuten. Harrezkero eruziko gutxiko koltza barietateak lortu dira, ezagunena Kanadan garatutako "canola" (Canadian oil, low acid)[1]. Gaur egun koltza olioaren batez besteko gantz-azido osaketa hau da[2]:

Gantz-azidoak Ehunekoa
aseak azido palmitikoa %4
azido estearikoa %2
monoasegabeak azido oleikoa %62
poliasegabeak azido linoleikoa %22
azido alfa linolenikoa %10

Erabilpenak

Orain dela 4.000 urte Asian koltza olioa kontsumitzen zen. Erdi Arotik aurrera Europan jateko eta kriseiluetarako erregai gisa erabili zen[1]. Gaur egun, giza elikaduran asko kontsumitzen da. Horrez gainera, bioerregaiak (diester), lubrikagarriak eta disolbatzaileak egiteko, gero eta gehiago erabiltzen da. Beste erabilpen batzuk ere ditu: kosmetikogintza, plastikogintzako gehigarria...[3]

Ikus, baita

Erreferentziak

  1. Canola Thecanadianencyclopedia.com
  2. Fats, Oils, Fatty Acids, Triglycerides Scientificpsychic.com
  3. Les utilisations du colza Agro.basf.fr

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.