Koloratura

Koloratura (italieratik coloratura) ahots lirikoak segidako nota lasterrak jarraian kantatzeko ahalmena da. Koloratura melismatikoa izaten da, hau da, koloraturan, hitz baten bokala hainbat nota jarraituri zabaltzen da.

Koloratura, bel canto teknikaren hiru adierazleetako bat da. Horregatik, edozein ahots motak egin beharrekoa izaten da. Baina, hala ere, koloratura sopranoaren ahotserako musikan askoz gehiago erabiltzen da.

Historia

Koloratura ohiko baliabideak zen musika barrokoan. Elizako musika zein operako izarrak nabarmentzeko erabiltzen zen, prima donna eta castratiak. Johann Sebastian Bach bezalako konposatzaileentzako kantari ideala, trebezia instrumentala zuen kantaria zen, eta honek, ahots tesitura guztian koloraturak egitea esan nahi zuen.

Garai klasikoan, koloraturak, birtuosismo bokalaren modu bakarra izateari uzten dio, eta hitz egindako ahotsarengandik hurbilago dagoen kantuarekin existitzen da. Wolfgang Amadeus Mozarten singspielean, koloraturazko aria klasikoa, herri kantutik eratorritako formekin existitzen da aldi berean.

Rossini, Donizetti eta Belliniren operetan, koloratura muturrera eramaten da, zabaleran azkartasunean eta bizitasunean. Garapen hori, Alemanian Richard Wagner bezalako konposatzaileek oso azalekotzat jo zuten. Baina, Rossiniren operetako koloratura, egoera animiko baten adierazpena da beti. Koloraturaren gailurra, Rossiniren Sevillako Bizargina opera da.

Koloratura eta bel cantoaren irakasle eta teoriko garrantzitsuena Manuel Patricio Rodriguez Garcia baritonoa izan zen. 1840 eta 1847an, Parisen, bi zatitan banatutako kantuaren gidaliburu bat argitaratu zuen, non, bel cantoaren teknikak laburtu eta nota errepikapenen bidez koloratura bizi bat hartzeko modu bat deskribatzen dituen.

XIX. mendeko bigarren erdiko operan, koloratura, bereziki, emakumeen paper dramatikoetan agertzen zen, Verdiren La Traviata operako Violeta kasu. Bitartean, Rossiniren erako koloraturazko tenorea spinto tenoreagatik aldatua da, potentzia handiko ahots bat, baina mugimendu biziak egiteko gai ez dena. Garapen hau opera kantu guztian egiten da Richard Wagnerren eta verismoaren operekin.

Egun, koloraturazko kantuak, Claudio Monteverditik Rossinirainoko konposaketekin bizirik iraun du. Baina, egungo konposaketetan, egungo konposatzaileek ez dute teknika hau euren konposaketetan modu naturalean barneratzeko modurik aurkitu.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.