Kolonbiako mendigunea
Kolonbiako mendigunea (gaztelaniaz: Macizo Colombiano), Nudo de Almaguer ere deitua, Kolonbiako Andeetako mendigune bat da, gehienbat Cauca, Huila eta Nariño departamenduetan hedatzen dena. 32.682 km²-ko azalera du eta 2.600 eta 4.700 m arteko garaiera[1]. Hegoaldean Nudo de los Pastos mendigunea dauka eta iparraldean Erdialdeko eta Ekialdeko mendikateak bereizten dira.
Kolonbiako mendigunea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 4.646 m |
Mota | mendikate |
Azalera | 32.682 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 1°45′N 76°30′W |
Mendikatea | Andeak |
Estatu burujabe | Kolonbia |
Kolonbiaren banaketa administratiboa | Cauca |
Mendiguneak garrantzi handia dauka Kolonbiako hidrografian, bertan elkartzen baitira Magdalena, Cauca, Caquetá eta Patía ibaien arroak. 362 aintzira daude eta handienak -El Buey, San Rafael, Los Andes, San Patricio, Santiago, La Magdalena, Cusillaco eta Río Negro- oso garrantzitsuak dira uraren erregulazioan.[2].
Hiru Natura Parke Nazional daude: Cueva de los Guácharos (90 km²), Nevado del Huila (1.580 km²) eta Puracé (830 km²). Azken hau 1979tik Biosfera Erreserba izendaturik dago[3].
Iruditegia
- Cerro de Lerma, Cauca departamendua.
- Las Reginas aintzira.
- Puracé sumendia.