Kolon plaza (Madril)

Artikulu hau Madrilgo plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kolon».

Kolon plaza
Plaza de Colón
Kolon plazaren aireko ikuspegia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
District of MadridChamberí
Neighborhood of MadridAlmagro
Koordenatuak40°25′30″N 3°41′22″W
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaKristobal Kolon

    Kolon plaza (gaztelaniaz Plaza de Colón) Espainiako Madril hiriburuaren erdigunean dagoen plaza bat da. Hiriko plaza garrantzitsuenetako bat da.

    Kokalekua

    Serrano, Goya eta Jorge Juan kaleek mugatzen dute, bai eta Recoletos eta Castellana pasealekuek ere, azken bi pasealeku hauek plaza honetan Genova kalearekin elkartzen dira.

    Izena

    Izena ustez genovarra zen Kristobal Kolon itsasgizon eta esploratzailearen omenez darama.

    Plaza

    Plaza honetan Fernán Gómez antzokia dago, bai eta 1981-1985 artean eraikitako Kristobal Kolonen monumentu neogotikoa ere. 1977an plazaren lorategietan Joaquín Vaquero Turciosek egindako Amerikaren Aurkikuntzaren monumentua ezarri zen, Iragarpenak, Genesia eta Aurkikuntza deritzoten makroeskulturez osatutako multzo, bakoitza bere erliebe eta idazkiekin.

    Plaza honen eta Genova kalearen izkinan Kolon dorreak daude, 1967-1976 artean Antonio Lamela Martínez arkitektoak eraikiak.


    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.