Koloman Moser
Koloman Moser (Viena, 1868ko martxoaren 30a - ibidem, 1918ko urriaren 18a) austriar artista izan zen. Vienako Sezesioko eta Wiener Werkstätteko sortzaileetako bat izan zen. Artelan sorta zabala diseinatu zuen: liburuak, posta-zigiluak, beirateak, portzelanak, zeramika, bitxiak, altzariak...
Koloman Moser | |
---|---|
(1905) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1868ko martxoaren 30a |
Herrialdea | Cisleithania |
Heriotza | Viena, 1918ko urriaren 18a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Hietzing Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ditha Moser (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Academy of Fine Arts Vienna (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Otto Wagner |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, diseinatzailea, arkitektoa, posta zigilu diseinatzailea, dekoratzailea, ilustratzailea, artista grafikoa, furniture designer (en) , bitxi diseinatzailea eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Viena |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Ferdinand Hodler |
Kidetza | Vienako Sezesioa |
Mugimendua | Vienako Sezesioa |
Moserrek Wiener Akademie eta Kunstgewerbeschule-n ikasi zuen eta gero irakasle izan zen. Bere diseinuak greziar eta erromatar arte klasikoaren ildo argietan eta estilo errepikakorrean inspiratu ziren.
1903an Wiener Werkstätte sortu zuen Josef Hoffmann lankidearekin batera, baina 1907an joan zen taldetik. 1905ean Vienako Sezesiotik ere banandu zen Gustav Klimten taldearekin batera. Vienar Ver Sacrum arte aldizkariaren diseinatzaileetako bat izan zen. Bere lan nagusietako bat Vienako Steinhof elizako beirateak dira.