Kolofonia

Kolofonia erretxina natural arrunta da, koniferoetatik ateratzen dena, anbar-kolorekoa, horixka edo arrea; distilatzean ur-lurrunaren bitartez trementinatik esentzia edo olio lurrunkorra berezi ondoren gelditzen den hondakina da. Gehienbat azido abietikoa da, eta beste azido karboxiliko edo gantz-azido batzuen nahasketa. Gogorra eta hauskorra da giro-tenperaturan dagoenean, baina biguna eta oso itsaskorra tenperatura beroagoan. Gai itsaskorretan erabiltzen da, hanpatzeko tintetan eta paper-estalduretan, besteak beste.

Kolofonia
Motamaterial (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CosIng92437
Itsas pinuaren erretxinatik ateratako kolofonia.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.