Aleksandra Kollontai
Aleksandra Mikhailovna Kollontai (errusieraz: Александра Михайловна Коллонтай) (San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1872ko martxoaren 31greg./martxoaren 19ajul. - Mosku, Sobietar Batasuna, 1952ko martxoaren 9a) errusiar iraultzaile marxista izan zen. Familia autoritarioa eta sexu-zapalkuntza hautsiko dituen ikuspuntu iraultzailean oinarritu zuen emakumearen askatasunaren aldeko borroka.
Aleksandra Kollontai | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1943 - 1945
1924 - 1943
1924 - 1924
1918 - 1918
1917 - 1918 | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Александра Михайловна Домонтович | ||||||||||
Jaiotza | San Petersburgo, 1872ko martxoaren 19a (juliotar egutegia) | ||||||||||
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia | ||||||||||
Heriotza | Mosku, 1952ko martxoaren 9a (79 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Novodevitxi hilerria | ||||||||||
Heriotza modua | : eritasuna | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Mikhail Domontovich | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Pavel Dybenko Vladimir Liudvigovich Kollontay (en) | ||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea | ||||||||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | iraultzailea, diplomazialaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea, Politikari teorikoa eta People's Commissar (en) | ||||||||||
Lantokia(k) | Oslo | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Kidetza | Langile Oposizioa | ||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran Errusiako Gerra Zibila | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||||||||||
Bizitza
Aleksandra "Shura" Mikhailovna Kolontái San Petersburgon jaio zen, 1872ko martxoan. Errusiako politikari eta marxista nabarmena izan zen. Komunista eta iraultzailea, lehen emakumea izan zen nazio baten gobernuan posizio bat okupatzen.
Ukrainar jatorriko familia aristokratiko errusiar baten jaio zen. Bere aita tsarraren zerbitzuko jenerala zen; bere ama, nekazari familia dirudun batetik zetorren. 19 urterekin bere senarra izango zena ezagutu zuen, baina 24 urtekin alderdi sozialistaren kide egin eta bere senarra eta semea alde batera utziz, Suizara joan zen, ideia sozialistei loturiko ikasle gazteen neurología zentro batera. 1889an, Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako kide egin zen (Errusieraz: Российская социал-демократическая рабочая партия, РСДРП, transliteraturik: Rossíyskaya sotsial-demokratíchyeskaya rabóchaya pártiya, RSDRP).
XX. mende hasieran, 1905eko gertakari iraultzaileetan parte hartu zuen, baita artikuluak idazten eta emakumeen langile elkarteak antolatzen ere. Azkenean, erbesteratu behar izan zen, horrela Europatik bidaiatu eta Alemania, Britainia Handia eta Frantziako alderdi sozialistekin harremanekin jartzeko aukera ukan zuen.
Lehen Mundu Gerran parte hartzearen kontra aktiboki aritu zen eta Errusiara itzultzean Petrogradoko Sobietar Batzorde Betearazleko kide hautatu zuten. Leninen ideiak bultzatu zituen, Sobietak botere-organismo gisa ikusten baitzituen eta iraultza burgesa alboratu eta iraultza proletarioarekin ordezteko beharra sentitzen baitzuen. Ondoren, Alderdiaren Batzorde Zentraleko kide bihurtu zen eta langile estatua sortzearen aldeko botoa eman zuen.
Boterea hartu ondoren, Laguntza Publikorako Herri Komisari izendatu zuten, Sovnarkomen gobernurako. Horrela, nazio bateko gobernuan posizio bat okupatu zuen lehen emakumea izan zen.
Emakumezkoen eskubide eta askatasunak lortzeko gogor lan egin zuen, legedian aldaketak egitea lortuz.
1918an, Kollontai, Emakume Langileen Lehenengo Biltzarreko antolatzaileetako bat izan zen. Batzar honetatik Zhenotdei (Emakumearen saila) jaio zen, emakumeek bizitza publikoan eta gizarte proiektuetan parte hartzera bideratutako erakundea. Modu berezian, analfabetismoaren aurkako borrokan ere aritu zen. Zhenotdeiek Kommunistka (Emakume Komunista) izeneko aldizkaria zuen eta Kollontai bere batzorde editorialeko kide izan zen. Ahalegin guzti hauek beharrezkoak izan ziren Errusian Emakume Berriaren oinarriak finkatzeko.
1921ean Langileen Oposizioa izeneko taldea babestu zuen, baina Kongresuak taldea deseginarazi zuen eta kideek oneritzia galdu zuten. Aleksandra Kollontai baztertua izan zen eta bere eragin politikoa galdu zuen. 1923an diplomazia zerbitzura joan zen. Sobietar Batasuneko enbaxadore izendatu zuten (historian lehen emakume enbaxadorea) Norvegian eta gero Suedian eta Mexikon. Nazioen Elkarteko Sobietar delegazioan ere parte hartu zuen.
Emakumeen Eskubideak
Ikusi dugun bezala, Aleksandrak asko borrokatu zuen emakumeen eskubideen alde. Izan ere, bere borrokak saria izan zuen, Errusian eragin handia izan baitzuen.
Kolontaik emakumezkoen sexu-askapenaren gaia zuzendu zuen bere lanetan: The New Woman and Love in the Communist Society. Bere ustez, "emakume berria" emakumearen beraren eskakizunen arabera bereizten da, haren nortasuna baieztatuz, estatuaren eta familiaren emakume-zerbitzari ideiaren kontra protesta egiten eta bere eskubideen alde borrokatzen, senarraren osagarria izateari uko eginez. Honako ideiak defendatu zituen:
- Emaztea senarraren jabetza bihurtzen zuen ezkontza sexuen arteko lotura askeagatik ordeztua izarea, adosturiko maitasun hutsarekin eta ez lotura kontzeptualekin
- Sexu harremanetan, emakume berriak ez dio bere emakume-izaerari uko egin behar, ez plazerari, eta haurraren aita izan nahi duen gizona askatasunez aukeratu behar luke.
- Prostituzioari dagokionez, esperientzia txartzat hartzen du Kollotaik, hala gizonarentzat, emakume baten laztanak erosiz ez duelako inoiz egiazko estasi erotikoa sentituko, nola emakumearentzat, inoiz ez duelako bere osotasuna eta harmonia lortuko bere gorputza salduz.
Lanak
Obra nagusiak: Emakumearen arazoen oinarri sozialak (1909); Moral berria eta langileria (1919); Sexu askatasunean bizi izan den emakume baten autobiografia (1920); Bakartasuna eta amatasuna (1921); eta Langileriaren oposizioa (1921).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandra Kollontai |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.