Kollaako gudua

Kollaako guda 1939ko abenduaren 7tik 1940ko martxoaren 13ra izan zen Koolla ibaian, Karelian, Finlandian, Finalandia eta SESBen arteko Neguko Gerraren barruan.

Kollaako gudua
Irudia
Map
Motagudu
Honen parte daNeguko Gerra
Denbora-tarte1939ko abenduaren 7a - 1940ko martxoaren 13a
Data1939ko abenduaren 7a
KokalekuKollaa (en) Itzuli
HerrialdeaErrusia
Finlandiako Estatu Nagusia guduan zehar.

Gertakariak

Finlandiak sobietarrek baino tropa gutxiago zituen arren, bere indarrek (12. dibisioa) Armada Gorriari aurre egitea lortu zuten. Sobietarrek errepideak kontrolatzeko agindua jaso zuten. Kollaa inguruak, ordea, errepide gutxi zituen, guztiak finlandiar tropek mantenduak. Bestalde, sobietarrek ez zuten eskirik, eta horrek desabantaila ematen zien finlandiarren aurrean.

Sarritan, Kollaa Neguko Gerran defendatzeko lekurik zailenetako bat izan zela uste da: Armada Gorriak Finlandiako lerroetara artilleriako 40.000 obus jaurtitzeko gaitasuna zuen egun batean, eta Finlandiako artilleriak, berriz, 1.000 baino ezin zituen jaurti onenean.

Galera handiak izan zituzten arren, Finlandiako hamabigarren dibisioak Armada Gorriari aurre egitea lortu zuen eta batailak 1940ko martxoaren 13ra arte jarraitu zuen. Armada Gorriak hainbat arrakasta lortu zituen, finlandiar lerroak bere posizioetatik kanpora bultzatuz, baina finlandiar armadak kontraeraso sistematikoak egin zituen bere lerroak berrezartzeko.[1]

Finlandiarren defentsa kolapsatzeko zorian egon zen 1940ko martxoan. Sobietarrek Finlandiako lineak gainditzea lortu zuten. Ondorioz, 12. Dibisioko komandante finlandiarrak Kollaaren defentsa bertan behera uzteko agindu zuen. Hala ere, azkenean, komandanteak nahiago izan zuen kontraeraso bat prestatzea.

Azkenean, bi herrialdeek 1940ko martxoaren 13an negoziatu zuten. Kontraerasorako agindua bertan behera utzi zen, eta militarrei agindu zitzaien beren posizioei eusteko liskarrak amaitu arte.

Heriotz Zuria

Simo Häyhä, Finlandiako frankotiratzaile famatua, "Heriotz zuria" ere deitua, gudu honetan nabarmendu zen.[2]

Erreferentziak

  1. Trotter, William (2002). The Winter War. London, United Kingdom: Aurum Press. 123–130.or. ISBN 9781565122499.
  2. https://www.historyextra.com/period/second-world-war/worlds-deadliest-sniper-simo-hayha-finnish-white-death-winter-war/

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.