Kolezistitis
Kolezistitisa behazun-xixkuaren eritasuna da, larria edo kronikoa izan daitekeena.
Kolezistitis | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | angiokolitisa eritasuna |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza Kirurgia orokorra |
Sintoma(k) | hantura |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K81 |
GNS-9-MK | 575.0, 575.1 |
GNS-10 | K81 |
GNS-9 | 575.0, 575.1 |
OMIM | 600803 |
DiseasesDB | 2520 |
MedlinePlus | 000264 |
eMedicine | med/346 |
MeSH | D002764D002764 |
Disease Ontology ID | DOID:1949 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.Ohar medikoa
Kolezistitis larria bakterioek sortua izaten da; behazunean zornea sortzen da eta gorritu egiten da. Sukarra, behazun-xixkuko mina eta oka egiteko gogoa ditu ezaugarri.
Kolezistitis kronikoa bakterioek behin eta berriro sortutako infekzioen ondorioz edo behazun-xixkuan harria sortu izanaren ondorioz gerta daiteke; kronikoa denean behazun-xixkua handitua izan ordez uzkurtu egiten da, eta kolore berdexka izaten du. Gibeleko kolikoaren gisako mina, digestiorako zailtasuna eta goragalea izaten dira sintomak. Kolezistitisa antibiotikoen bidez senda daiteke, baina behazun-xixkuko harriak, gangrena edo zuloa direnean kirurgia bidez sendatu ohi da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-11-07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.