Kolelitiasi

Kolelitiasia behazun-hodietan kalkuluen eraketa da, behazun-kolikoa eragiten duena. Kalkuluak egitura kristalinoak dira, behazuna osatzen duten osagaien hauspeaketaz sortuak. Behazun-bideetako asaldurarik sarriena da.

Kolelitiasi
Deskribapena
MotaLitiasia
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-9-MK574.20
GNS-10K80
GNS-9574 eta 574.9
OMIM600803
DiseasesDB2533
MedlinePlus000273
eMedicine000273
MeSHD042882
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Behazun jario besikularraren konposaketa normala %70 behazun gatzak, %25 fosfolipidoak eta %5 kolesterola litzateke, modu honetan jariakortasun handia izango luke. Baina kolesterol kontzentrazioa gehiegizkoa denean, mizelen garraio ahalmena asetu egiten da "behazun jario litogenikoa" eratuz. Hala ere, kolesterol harriak eratzeko nukleazio prozesua gertatu behar da, hau da, mukoproteinek harriaren nukleoa eratzen dute eta bertan aposizioz mikrobeirak ezartzen dira.

Kalkulu motak

Kalkuluak bi motatakoak izan daitezke beraien osagaien arabera:

Kolesterol kalkuluak

Kalkulu ugarienak dira. Kolesterola behazun gatzek disolba dezaketen baino proportzio handiagoan dagoenean sortzen dira kolesterol kalkuluak. %70 kolesterol monohidratoa izaten da.

Ondorengo baldintza hauek lagungarriak dira kolesterol kalkuluen eraketan:

  • Behazuneko kolesterol jariapen gehitua: gizentasuna...
  • Behazun azidoen jariapen gutxitua
  • Besikulen eraketan alterazioa: fosfolipido, behazun azido edo aurreko bien kontzentrazio baxuengatik.
  • Kolesterol monohidrato kristalen nukleazioa erraztua egotea: nukleazioaren aldeko faktore gehiegi izateagatik (glukoproteinak...) edo faktore antinukleatzaile gutxiegi (apolipoproteinak...)
  • Behazun buztinaren eraketa: behazun hipomotilitate egoeretan material mukosoa eratzen da.

Kalkulu pigmentarioaren litogenesia

Kalkuluen %90 kaltzio bilirrubinatoa da eta gainerakoa kolesterola. Behazunean bilirrubina ez konjugatua kantiate handietan izateak honen hauspeatzea eragiten du, kalkuluak eratuz.

Kalkulu hauek sortzearen egoera sarrienak:

Sintomak

Oinaze kolikoa

Besikulatik datorren kalkulu batek koledokoan edo hodi hepatikoan jotzean sortzen da, butxaduraren gainetik dauden bideen bat bateko distentsioa eraginez. Oinazea abdomenaren eskuin goiko koadrantean kokatzen da bizkarrera zabalduz.

Orduak edo egunak iraun ditzake eta oinazearekin batera goragalea eta gorakoak ager daitezke. Janari koipetsuaren eraginez edo baraualdi luze baten ondorioz ager daiteke.

Abdomeneko mina

Behazun besikularen hantura (kolezistitisa) gertatzen denean, erreakzio peritoneala eragiten da. Oinazeaz gain, kanpotik ukitzean peritoneoko muskulaturaren uzkurdura gehitu egiten da. Konplikazio bat perforazioa izan daiteke.

Beste zenbait adierazpen kliniko

Diagnostikoa

Ekografia bide zuzenena eta errazena da kolelitiasia antzemateko, kasu batzuetan OTA edo eskanerra eta beste proba erradiologiko konplikatuenak beharrezkoak diren arren.

Tratamendua

Sintomak agertuz gero, batik bat mina, ebakuntza kirurgikoa tratamendu egokia izango da. Gaur egun kasu gehienak laparoskopiaren bidez egiten dira, hain agresiboa ez den prozedura alegia.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.